- Eskaintzak 112
-
Ekitaldiak 112
Ekitaldiak 112
- Produktuak 112
Antzerkia
-
Sin terapia
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
NEVERMUTIS
2026-09-20 18:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Alfredek bere azken terapia eman zuenetik bost urte igaro dira. Abesteko
bulkada kontrolaezina zuten pertsona talde bat “sendatzen” saiatu zen gizonak
bere burua mundutik ezabatu du. Musika bere bizitzatik baztertu du eta guztiz isolatu da, depresio sakon batean murgilduta.Kasimiro, bere laguntzaile ohia, ohartu da egoerak okerrera egin duela eta
pentsaezina den zerbait egitera ausartzen da: Alfred salbatzeko“paziente”
zaharrak berriro elkartzea —gizarteak baztertutako pertsona arraro haiek,
gaur egun bere lagunik onenak bihurtu direnak— .Hala ere, tratu txarra eman zien eta aldatu arazi nahi izan zituen gizon hura
laguntzera konbentzituko al ditu? Eta hala bada, frogatuko al diote inoiz ez direla gaixorik egon? Musika ez zela zigor bat, opari zorgarri bat baizik?Bigarren aukera, onarpena eta adiskidetasunari buruz hitz egiten duen komedia
musikal bat, barre eginaraziko dizuna, hunkituko zaituena eta, noski, abesteko
gogoa piztuko dizuna. -
Promesarik txikiena
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
INFINITUDRAMA
2026-09-26 - 2026-09-27
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Zein da lagun bati egin diezaiokegun promesarik txikiena?
Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko ospakizun kritiko honetara. Publikoa eskutik helduta, edo hobeto, hatz txikitik helduta, lagun izatera jolasteko bidaiari ekingo diote aktoreek. Hasi aurretik: presta zaitez kantu eta pozerako,eta, nola ez, presta zaitez, dezepziorako. -
Estoy como nunca
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
LA FORTE
2026-09-26 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Zertan dute antza 20 urteko emakume batek, 30 urteko batek eta 40 urteko batek? Hirurak inoiz ez bezala daudela... Baina bat ere ez arrazoi beragatik. 20 urterekin mundua jan nahi duzu, 30 urterekin dietan hasi eta 40 urterekin mundua da zu jan zaituena... Estoy como nunca da ikuskizuna... eta gerra-oihua. Onena iristear dagoelako... baina azkar ibil dadila, denbora agortzen ari baita.
-
Los 40: Con lo que yo he sido
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
PATXI ZUBELDIA
2026-09-27 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Patxi Zubeldiak aurkezten du Los 40: con lo que yo he sido, Bartzelonako Teatre Gaudin Hostia Patxi eta Bestia Parda saioen arrakastaren ondoren bakarkako bere hirugarren ikuskizuna. 40 urte bete ondoren, bere adineko pertsona bati inguratzen duen munduaz duen ikuspegiari eta agertzen zaizkion arazoei buruzko bakarrizketa aurkezten du: seme-alabekiko lagunak, bikote-arazoak, erresaka amaigabeak, 40ko hamarkadako krisi ospetsua, etab. Hori guztia bere umore nahastezinarekin, inor ez duena utziko axolagabe. 40en bueltan dabilenari, Patxik barreak, giro ona eta ezustekoren bat agintzen dizkio.
-
Julieta tiene la culpa
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
PIXKOLABIS TALDEA
2026-10-02 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Hiru emakume arrunten arteko topaketak agerian uzten du hainbeste betebehar femeninoren artean inork ez ziela inoiz ezer esan beren buruarenganako maitasunaz, direnarekin ospatzeko eta dibertitzeko aukeraz.
-
Inmatriculaciones. Oh my God!
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
AMICO TEATRO
2026-10-03 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Nafarroako Amico Teatro antzerki-taldeak umorea eta satira erabiliko ditu, erlijio-sinesmenarekiko errespetutik, Eliza katolikoak egindako ondasun higiezinen immatrikulazioak salatzeko.
Bi aingeru inozo dira antzezlan honetako zeremonia-maisu. Zeru-goitik sinesgaitz behatzen dute meza-mutilek, apezpikuek, apaizgaiek eta funtzionarioek nola kudeatzen duten tenpluen eta finken immatrikulazioa. Loteria berezi bat, non zortea elizbarrutiaren arabera doan eta sari nagusia Kordobako Meskita den.
-
El Show
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
EDEN SERRANO
2026-10-09 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Edén Serranok honela aurkezten digu bere bakarrizketa: "Basatia, lotsagabea eta dibertigarria. Estilo bakar, zuzen eta garratzarekin, etengabe barre eginaraziko dizu maitasuna, familia, aurreiritziak, eguneroko bizitzaren absurdoa edo gaurkotasuna bezalako gaiak aztertzen, iragazkirik gabe.
-
La mujer rota
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
ANABEL ALONSO
2026-10-09 - 2026-10-10
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Urtezahar gaua. Murielle etxean da, bakarrik. Kaleko hotsekin eta bizilagunen ospakizun oihuekin ezin du lorik hartu. Gaubeila horretan, oroitzapenek orainaldi saminari egin beharko diote aurre, eta are itxura okerragoa duen etorkizunari. Galdu duena, kendu diotena, porrota eta bakardadea, horrek guztiak jokoz kanpo utzi dute, eta linboan noraezean dabil, bizirik irautearen eta hiltzearen arteko ezbaian. Haren benetako tragediak —aldi berean komedia dena— txiki-txiki eginda utzi du bere autoestimua, emakume gisa, emazte gisa, ama gisa eta alaba gisa.
La mujer rota Beauvoirren kontakizun nabarmenenetako bat da. Narrazioa da sortzez, baina egituraren bidez, esperientzia eszeniko bizia bihurtzen da bakarrizketa, bere egia gordinki eta apaingarririk gabe azaltzen duen emakumezko ahots batean ardaztuta.
Zuzendaritza: Heidi Steinhardt. Interpretea: Anabel Alonso. Zuzendari laguntzailea: Ana Barceló / Manuel de Durán. Eszenografia eta jantziak: Alessio Meloni. Argiztapen diseinua: Rodrigo Ortega. Soinu diseinua: Mariano Marín. Ekoizpen exekutiboa: Jair Souza-Ferreira. Diseinu grafikoa: Javier Naval. Banaketa: Julio Municio. Ekoizpen zuzendaria: Miguel Cuerdo. Ekoizpena: LAZONA, LABASKA64
-
Prohibido echarle cacahuetes al mono
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
SALVA REINA
2026-10-11 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Salva Reinak Prohibido echarle cacahuetes al mono ikuskizuna dakar, eta, bertan, haren alter egoa, Chuki, oholtzara igoko da, zer gerta ere. Gaurkotasuneko gaiak eta muturrera eramandako eguneroko egoerak lantzen ditu, publikoarekin inprobisatzen du eta ahal duena egiten du. Erdizka ganberroa eta erdizka samurra den ikuskizuna, stand up comedy formulan oinarritua... Kontua da ez dakiela tutik ere ingelesez.
Karismagatik eta publikoarekin konektatzeko trebetasunagatik da ezaguna Salva Reina, eta bere komedia-estilo berezia dakarkigu, eguneroko bizipenak eta bizitzaren egoera absurdoak hizketagai hartuta. Umore hurbil eta autentiko horrekin eta istorio irrigarri horiekin, publikoa erabat liluratzen du. -
Herentzia
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
KULUNKA TEATRO
2026-10-15 - 2026-10-16
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Oharra: Lan honen gaztelaniazko funtzioa urriaren 17an izango da. Urriaren 15eko emanaldiak % 20ko deskontua du Donostia Kulturako bazkideentzat, abuztuaren 31ra arte.
Kulunka Teatroren Herentzia gaueko bidaia bat da, onirikoa, haluzinatua, familia baten misterioan barrena. Eta baita, beldurrak errealitateak sortzeko duen gaitasuna erakusteko saiakera ere. Thriller egitura duen tragedia garaikidea da Herentzia. Galdera bat du ardatz: Nola kudeatzen da ulertezina dena?
Gertakari traumatiko batek bikote baten bizitza astindu du. Dena gaueko ordu txikitan gertatzen da Javi eta Aliciaren logelan, elkarrekin igarotzen duten azken gauean. Desioz, oroitzapenez, obsesioz eta, batez ere, beldurrez inguratuta, Javi eta Alicia etsipenez saiatuko dira lehengoak izaten, betiko berberak izaten.
Interpreteak: Isidoro Fernández, Aizpea Goenaga, Garbiñe Insausti, Iñaki Rikarte. Zuzendaritza: Rolando San Martín, Iñaki Rikarte. Testua: Iñaki Rikarte. Espazio eszenikoaren diseinua: Kulunka Teatro. Argiztapen diseinua: David Bernués. Musika-konposizioa eta soinu-gunea: Luis Miguel Cobo. Jantzi diseinua: Ikerne Giménez. Euskarazko itzulpena: Aizpea Goenaga. Produkzio laguntzailea: Nagore Plazaola. Ekoizpena: Kulunka Teatro.
-
Mi suicidio o el pesimismo alegre
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
MARIO GAS
2026-10-15 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Oharra: % 20ko deskontua Donostia Kulturako bazkideentzat. Eskaintza hau abuztuaren 31n amaituko da.
Mario Gas da Henri Roordaren Mi suicidio, zinezkotasun sakon eta erabakigarriko liburuaren egokitzapen honen protagonista. Egileak bizitzari, maitasunari, gizarteari, lanari, edo plazerrari buruzko funtsezko galderak aletzen ditu bertan, bere suizidioa prestatzen duen bitartean.
Duela ehun urte idatzi zuen Henri Roordak, bihotzean tiro eginez bere burua hil baino lehentxeago, umore eta ironia fatalistaz beteriko alegatu gisa. Humanista, librepentsalaria, idazlea, pedagogoa, matematikako irakaslea, hedonista eta libertarioa, testu honetan eskola magistral bat uzten digu, maitasunari, hezkuntzari, kapitalismoari, ezkontzari, eskolari, desioari edo adiskidetasunari buruzkoa.
Testu labur existentzialista eta avant la lettre honek –egilea bizitzara lotzen zuen edertasun hura bezain aratza denak– beste titulu hau izan zuen hasieran: El pesimismo alegre.
Egilea: Henri Roorda. Zuzendaritza eta gune eszenikoa: Fernando Bernués. Interpretea: Mario Gas. Jantziak: Antoni Belart. Argiztapena: Xabier Lozano. Zuzendari laguntzailea: Montse Tixé. Ekoizpena: Paola Eguibar. Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas. Dramaturgia: Fernando Bernués, Mario Gas, Vicky Peña. Itzulpena: Miguel Rubio. Ekoizpena: Tanttaka Teatroa.
-
Herencia
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
KULUNKA TEATRO
2026-10-17 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Oharra: Lan honen gaztelaniazko funtzioa urriaren 17an izango da. Urriaren 15eko emanaldiak % 20ko deskontua du Donostia Kulturako bazkideentzat, abuztuaren 31ra arte.
Kulunka Teatroren Herentzia gaueko bidaia bat da, onirikoa, haluzinatua, familia baten misterioan barrena. Eta baita, beldurrak errealitateak sortzeko duen gaitasuna erakusteko saiakera ere. Thriller egitura duen tragedia garaikidea da Herentzia. Galdera bat du ardatz: Nola kudeatzen da ulertezina dena?
Gertakari traumatiko batek bikote baten bizitza astindu du. Dena gaueko ordu txikitan gertatzen da Javi eta Aliciaren logelan, elkarrekin igarotzen duten azken gauean. Desioz, oroitzapenez, obsesioz eta, batez ere, beldurrez inguratuta, Javi eta Alicia etsipenez saiatuko dira lehengoak izaten, betiko berberak izaten.
Interpreteak: Isidoro Fernández, Aizpea Goenaga, Garbiñe Insausti, Iñaki Rikarte. Zuzendaritza: Rolando San Martín, Iñaki Rikarte. Testua: Iñaki Rikarte. Espazio eszenikoaren diseinua: Kulunka Teatro. Argiztapen diseinua: David Bernués. Musika-konposizioa eta soinu-gunea: Luis Miguel Cobo. Jantzi diseinua: Ikerne Giménez. Euskarazko itzulpena: Aizpea Goenaga. Produkzio laguntzailea: Nagore Plazaola. Ekoizpena: Kulunka Teatro.
-
Las reinas kanpina
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
LA CUERDA TEATRO & TTIPIA KULTURA
2026-10-17 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Oharra: Lan honen gaztelerazko bertsioa urriaren 18an antzeztuko da.
La Cuerda teatro eta TTipia kulturaren antzezlanak botere-dinamiken errepikapena, atsedenaren eta produktibitatearen arteko gatazka eta zerbaiten partaide izateko beharra aztertzen ditu. Emakume-talde bat kanpin berean elkartzen da urtetik urtera. Haien babeslekua, haien lurraldea, haien agin dupeko espazioa da lekua. Haien arauak, hierarkiak eta elkarrekin bizitzeko moduak eraiki dituzte han. Baina... benetan askeak al gara oporretan gaudenean? “Opor perfektuen” gure ametsak betetzen al ditugu?
-
Camping las reinas
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
LA CUERDA TEATRO & TTIPIA KULTURA
2026-10-18 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Oharra: Lan honen euskarazko bertsioa urriaren 17an antzeztuko da.
La Cuerda teatro eta TTipia kulturaren antzezlanak botere-dinamiken errepikapena, atsedenaren eta produktibitatearen arteko gatazka eta zerbaiten partaide izateko beharra aztertzen ditu. Emakume-talde bat kanpin berean elkartzen da urtetik urtera. Haien babeslekua, haien lurraldea, haien agin dupeko espazioa da lekua. Haien arauak, hierarkiak eta elkarrekin bizitzeko moduak eraiki dituzte han. Baina... benetan askeak al gara oporretan gaudenean? “Opor perfektuen” gure ametsak betetzen al ditugu?
-
Que le pasa, Doctor
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
ALEX SALABERRI
2026-10-23 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Barrez eta ideia dibertigarriz betetako ikuskizuna. Irri-terapia saio bat, barre-algaraz sendatu ahal izateko.
-
Frankopoleon
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
KurlturArteCo & GEURETIK SORTUAK
2026-10-24 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
KulturArteCok (Ekhiñe Famoso Intxaurrandieta, Inma Koiote eta Saioa Gomez Tejeria) Udalbiltzaren Geuretik sortuak proiektuaren baitan sortutako lana. Horrela azaltzen dute antzezlana: "2070. urtea. Frankopoleon estatu duala…Zerk egiten gaitu euskaldun? Noren begiradapetik begiratu, mugatu, mututu, mutilatu edota depilatzen gaituzte? Zenbat hizkuntza hitz egiten ditugu euskaldunok? Zein euskara hitz egiten dugu? Nondik gatoz? Nola bukatuko dugu?".
-
3 en impro
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
IMPRO IMPAR
2026-10-30 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Impro Impar taldearen antzezpen inprobisazio ikuskizuna bueltan da. Inprobisazioko zazpi eszena, aktoreekin batera sortzeko, irudikatzeko eta amets egiteko, guztia musikarik onenak lagunduta; 3 en Impro festa bat baita.
-
Melón Pelado
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
BUTACA ZERO
2026-10-31 19:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
ButacaZero konpainiaren Melon Peladok bidaia esperpentiko bat proposatzen du, ganbaretan berriro ezkutatu beharko ez litzatekeena, ahozko narrazioaren, antzerki dokumentalaren eta objektuen antzerkiaren artean. Bi titiriterek kutxa zahar bat irekitzen dute, gure ganbaran egon daitekeena, jakin gabe ere. Barruan ez da gure amonen baxera agertzen, Gerra Zibilean bahitutako milaka emakumeren historia isildua baizik.
-
Akelarre
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
VIRGINIA IMAZ - OIHULARI KLOWN
2026-10-31 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Oihulari Clown konpainiaren lan honetan Virginia Imazek Pauxa sorgin-ikastunaren rola jokatzen du, eta ikusleak Akelarre inprobisatu batera gonbidatzen ditu. Kontatu digutenarekin zerikusirik ez. Sorginak jendea dira eta jendea den bezala denetarik dago: onak eta txarrak, eskuzabalak eta zekenak, sozialak eta antisozialak, baina sorginak beti dira zaharrak eta jakintsuak.
Gazte eta helduentzako klown parodia dibertigarria. Ikusleak bere gogoeta zoroen konplize eta lekuko hartuta, feminizidio historikoari eta egungoari buruzko kezkak partekatzen ditu, sorginaren estereotipoaren berrikuspen batean, non arinkeriaz hartutako pertsonaiaren tribializazioak, emakumeen aurkakoa biolentzia estaltzen duen.
-
Aquí hay match
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
CHARES Y TERESA
2026-11-06 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Aquí hay match maitasunari, hitzorduei eta harremanei buruzko umorezko ikuskizun bat da, non Chares eta Teresak (@charesconteresa) bikoteen mundua zuzeneko joko handi bat bihurtzen duten.
-
Sidari
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
XAKE PRODUKZIOAK
2026-11-07 19:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Xake Produkzioak konpainiaren Sidari hogei eta hamar urteen bueltan dabilen bikote gazte baten istorioa da: "Badakigu orainak etorkizuna alda dezakeela, baina aldatu ahalko luke etorkizunak oraina?". Jone eta Jokinek interrail bidai bat egitea erabaki dute Europan zehar beraien zortzigarren urteurrena ospatzeko. Harremanari dagokionez, oso puntu ezberdinetan dago bakoitza; Jokin bere neskarekin oso gustura dagoen bitartean, Jonek zerbait gehiago falta duela sentitzen du, eta zalantza handiak dauzka ea Jokin den bere bizitzako bikotea. “Bizitzako bikotea”. Existitzen da horrelako zerbait?
Trenean igotzearekin bat, bikote edadetu oso berezi batekin topo egingo dute. Hauek ere ez daukate norabide garbirik, baina gomendio bat egingo diete; Corfu irlako Sidari herrian dagoen kanal zoragarri bat bisitatzea eta kanal hura igerian gurutzatzea. Hori egiten duten bikoteek bizitza guztirako maitasuna eskaintzen omen diote elkarri. Bidaiako momentu ezberdinetan atso agure horiekin topo egin ahala, Jone modu logiko eta arrazional batean ulertzeko oso zaila den zerbait susmatzen hasiko da; eta bikote arraro hori beraiek balira lau hamarkada geroago? -
Esencia
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
JUAN ECHANOVE, JOAQUÍN CLIMENT
2026-11-13 - 2026-11-14
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Oharra: % 20ko deskontua azaroaren 13ko emanaldian Donostia Kulturako bazkideentzat. Eskaintza hau abuztuaren 31n amaituko da.
Juan Echanove eta Joaquín Climentek gogoetarako eta gure ziurtasunak zalantzan jartzeko gonbita egiten digute Esencian, inguruan dugun errealitatearen behaketa.
Pierre eta Cecil, aspaldiko bi lagun, berriro elkartu dira urte askoren ondoren. Elkarren arteko solasaldia, oroitzapenekin eta gogoetekin tartekatua, sekula iritsiko ez den egile misteriotsu baten itxaronaldiak zeharkatzen du. Edo, agian, hasieratik egon da bertan?
Ignacio García Mayren lanik enigmatikoenetako bat da Esencia, errealitatea zabuka eta lausoturik duen pertzepzioen labirintoa. Gogoetarako eta gure ziurtasunak zalantzan jartzeko gonbita, inguruan dugun errealitatearen behaketa.
2026ko Talía Sarietan, kategoria hauetako sariak jaso ditu antzelanak: Testu Antzerkiko Ikuskizun Onena eta Testu Antzerkiko Egile Onena (Ignacio García May).
Interpreteak: Juan Echanove, Joaquín Climent. Zuzendaritza: Eduardo Vasco. Egilea: Ignacio García May. Eszenografia eta atrezzoa: Carolina González. Argiztapena: Miguel Ángel Camacho. Musika eta soinu-gunea: Eduardo Vasco. Zuzendari laguntzailea: Abel Ferris. Argazkiak: Javier Naval. Bideoa: David González. Koprodukzioa: Entrecajas Producciones Teatrales, Teatro Español. Banaketa: Entrecajas Producciones Teatrales.
-
La loca historia del siglo de Oro
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
LA ESCALERA DE TIJERA & Z TEATRO
2026-11-14 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
La escalera de tijera eta Z teatro taldeen lan honek Espainiako urrezko mendea garai historikoaren errepasoa egiten du, gaur egun ere gaurkotasuna duten funtsezko gai batzuk eszenaratuz, lengoaia bisual eta estetiko berezi batekin. Testu klasikoei keinu-antzerkia, clown-a, zirkoa, umorea eta zuzeneko musika gehitzen zaie
Ia bi mende horietako historia marrazten du. Bidaia bat da, non komiko batzuek hainbat pertsonaia eta istorio aurkezten dizkiguten. Oraindik gaurkotasuna duten gaiak ukitzen dira, hala nola gerrak, emakumearen ostrazismoa edo nola biziraun anbizio pertsonala nagusi den gizarte batean.
-
Teoría King Kong
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
LA VIRGUERÍA
2026-11-15 19:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Oharra: 20% deskontua Donostia Kulturako bazkideentzat. Eskaintza hau abuztuaren 31n amaituko da.
Virginie Despentesek feminismoari eta genero-teoriari buruz idatzitako testu apurtzailearen antzerki-egokitzapena da King Kong Teoria.
King Kong Teoria feminismoaren eta genero-teoriaren erreferentziazko liburu handienetako bat da. Saiakera horretan, Virginie Despentesek bere esperientzia partekatzen du, eta itzulingururik gabe hitz egiten du bortxaketari, prostituzioari, desioaren errepresioari, moralari, pornografiari eta amatasunari buruz, egungo gizartearen oinarri patriarkalak eraisten laguntzeko. Despentesen lanak ahalmen eraldatzailea du. Aldatzera eta bilakatzera, ibiltzera, ekitera gonbidatzen gaitu testuak. Testu eszeniko bihurtuta, botere hori mantendu eta zabaldu egiten da. Esplotazioaz, indarkeriaz, askatasunaz eta kapitalismoaz arituko dira.
Informazio gehiago hemen.
-
Lo peor que le puede pasar a un niño
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
JAVIER LIÑERA & EKOMA TEATRO
2026-11-20 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Javier Liñera eta Ekoma teatroren antzezlan honek gizon batek izan behar duenaren ideia nola eratzen eta hausten den du ardatz, ikuspegi pertsonaletik abiatuta, kolektibo bihurtzen dena.
40 bat urteko gizonezko batek eta bere alter egoak, Barbiek, bizitza-nekropsia egingo dute. Horrela, alez ale gizonak jakinaraziko digu nolakoa izan zen umetan, nola bizi izan zituen nerabezaroa eta heldu-aroa, zer nolako eragina jaso zuen irakasle, aita, aitona, lagun eta bere bizitzan izan diren gainerako gizonezkoengandik. Poliki-poliki bere maskulinitatea nola eratu den erakutsiko digu. Horixe da antzezlanaren abiapuntua, maskulinitatea deseraikitzeko bidea, zer den maskulinoa eta zer ez, nola eratu zen gure haurtzaroan odolez eta suz iltzatu ziguten maskulinitatearen kontzeptua, eta zer nolako bilakaera izan duen… zer da maskulinoa izatea?
Honela laburbiltzen du konpainiak antzezlana: "Antzezlan ausarta, gogoeta eginaraziko diguna eta behar-beharrezkoa, ikusleok zuzenean gonbidatuko gaituelako gure barruan begiratu eta ordura arte ziurtzat jo dugun hori berrikustera".
-
Patatekin
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
BARREXERKA
2026-11-21 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Barrexerkaren Patatekin izeneko ikuskizunak garai zahar zein berriak bisitatuko ditu, ezagunak zaizkigun egoeretatik absurdoenetaraino. Antzerkia eta esketxak uztartuta, umore ona eta algarak beti lagun.
54 urte dituzu. Kintakoen bazkaria, aspaldiko partez. Iluntzeko zortziak, hiru kubata gorputzean. Tardeoko iluntasunean ahaztu duzu aspaldi ikusi ez duzun zein jende erortzen zaizun ondo eta zein ez. Nostalgiko jarri zara. Gogoratzen eskolako jolastokian nola aritzen zineten? Edo elkarrekin joan zineten lehen Kilometro haiek? Ez, zuk ere ez dituzu oso ongi gogoratzen, parte batzuk behintzat… Nostalgiak ausardiari egingo dio bidea, eta sekula egingo ez zenuen zerbait egitera animatuko zara.
Zuzendariak: Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere. Interpreteak: Amaia Iraundegi, Garazi Mitxelena, Nerea Aranburu, Graxi Arregi, Amaia Rojo, Mikel Irazusta, Ekain Arrieta, Maialen Sorzabalbere. Teknikariak: Imanol Mendizabal, Amaia Sorzabalbere, Ander Murua.
-
Té de Construyo
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
SOBRIA Y SERENA
2026-11-21 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Sobria y Serenak tearen (edo patxaranaren) ordua aprobetxatzen duten hiru andre kontserbadore dakartzate oholtzara; hirurak umore garratzarekin gaizki esaka jarduten dute, gaurkotasunari, erlijioari edo feminismoari buruzko iruzkin politikoki okerrak aireratuz. Zahartutako andre horiek isilarazitako hiru emakume erreakzionario dira. Lotsagabeak, isiltzen ez direnak, probokatzaileak. Beraien hitzak jozten dituen musika bezalakoa. Satiraren, hiru ahotsen, txeloaren eta gitarraren bidez, ikuskizunak ironia erabiltzen du pribilegioak desarmatzeko eta zaintza aldarrikatzeko. Erabat deseraikitako artea, torrada bat dirudiena.
-
Titizé - A venetian dream
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
COMPAGNIA FINZI PASCA
2026-11-24 - 2026-11-25
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Ikuskizun bisual, poetiko eta zirraragarria da Titizé - A Venetian dream. Veneziaren magian eta ospean inspiratuta, ikuskizunak errealitatearen eta fantasiaren artean esekita dagoen mundu batera eramango du ikuslea, irudi harrigarriz eta etengabeko harriduraz osatutako antzerkira, hitzik gabe hunkitzeko eta liluratzeko gai denera.
Ametsetan inspiratutako unibertso batera bidaiatzera gonbidatzen ditu ikusleak, umorea, musika, akrobazia eta irudimena uztartzen dituen esperientzia paregabe bat bizitzeko.
Compagnia Finzi Pasca ospetsuak eta Daniele Finzi Pasca ameslariak —hainbat ikuskizun sortu ditu Cirque du Soleilentzat, Corteo eta Luzia esaterako— gauzatu dute Titizé, eta hamaika artista biltzen ditu eszenaratze liluragarri batean. Bertan, clownak, gorputz-hizkuntzak, musikak, akrobaziek eta makina eszeniko harrigarriek bizia emango diote Venezia magiko eta oniriko bati.
Ikuskizun liluragarria, poetikoa eta harrigarria publiko guztientzat.
Egilea, zuzendaria eta argien diseinatzailea: Daniele Finzi Pasca. Musika, orkestrazioa eta soinu-diseinua: Maria Bonzanigo. Eszenografia eta atrezzoa: Hugo Gargiulo. Jantziak: Giovanna Buzzi. Ekoizpena: Compagnia Finzi Pasca, Fondazione Teatro Stabile del Veneto – Teatro Nazionale.
-
Jo!
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
MAGMA MIA
2026-11-26 19:00
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Magma Mia konpainiak azterketa antropologiko bitxia egiten du lan honetan. Sorkun eta Grego, aspaldiko lagunak, ustekabean berriro elkartzen dira, denbora luzez elkar ikusi gabe egon ondoren. Kirola egiten duten bitartean, egoera zentzugabe bezain maitagarrien bidez, protagonistek beraien bizitzako istorioetan oinarritutako azterketa antropologiko berezia egingo dute.
-
7 urte
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
VIDANIA TEATRO
2026-11-28 - 2026-11-29
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Oharra: % 20ko deskontua azaroaren 28ko emanaldian Donostia Kulturako bazkideentzat. Eskaintza hau abuztuaren 31n amaituko da.
Vidania Teatroren eskutik dator 7 urte, Agurtzane Intxaurragak zuzendutako muntaia.
Hiru gizon eta emakume bat elkartzen dira euren bulegoan lan ordutik kanpo. Laurak urtetan bazkide izanarren, ez da lagunarteko bilera bat. Haien beldurrik handiena egia bihurtu da, ordu batzuk falta dira poliziak bulegotara joan eta lau bazkideak atxilotzeko. Iruzur fiskala da arrazoia. Bilera horretan, haien ondoan, bitartekari bat dago…
Zergatik? Zer egin? Zenbat balio du 7 urte kartzelan pasatzeak? Nork hartuko du errua?
Zuzendaritza, testu moldaketa, gune eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga. Interpreteak: Aitor Beltrán, Dorleta Urretabizkaia, Kandido Uranga, Jon Olivares, Iñigo Gastesi. Egilea: José Cabeza. Itzulpena: Txiliku Aranguren. Ekoizpen zuzendaritza: Alejandra Arrospide. Argi diseinua: Xabier Lozano. Argazkiak: Miguel Arrospide. Ekoizpen exekutiboa: Iñigo Gastesi. Grafika eta banaketa: Vidania.
-
Exacticamente diversa
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
EZEZAGUNOK ANTZERKI TALDEA
2026-11-29 19:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Ezagunok Antzerki Elkartearen Exacticamente diversa antzezlanean, dena oso modu bitxian eta apartan gertatzen da, eta mundu surrealista batera hurbiltzen gaitu.
Ezezagunok antzezlanak, berriz, arrazoimenetik kanpo geratzen denarekin jolas egiten du, agian lehen aldiz: ametsen eta fantasiaren munduarekin.
Lewis Carrolen Alizia herrialde miresgarrian abiapuntutzat hartuta, Exacticamente diversa norbere burua gainditzeko barne-bidaia bat da. Bizitzan bertan bezala, gertakariak eta pertsonaia bihurriak, fikziozkoak zein benetakoak, beren existentziaren zentzua bilatzen saiatzen dira. Esperientziaren bidez, labirintotik irteteko bidea da. Ekintzek, pentsamenduek eta ametsek zentzua hartzen dute nora zoazen dakizunean. Gure errealitateak istorio hau partekatzera eraman gaitu; besterik gabe, agian gogoan izango duzun beste edozeinetatik desberdina den istorioa.
Afizionatu edo Gizarte Izaerako Max Saria 2026
Informazio gehiago hemen.
-
Más que palabras
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
LAMINE THIOR
2026-12-04 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Lamine Thiorren n ikuskizun berriak komedia klasikoa inprobisazioarekin eta publikoarekin elkarrizketa (agian dantza ere) batzen ditubelaunaldien arteko harremanen gainean, Chat GPT, keinuak, terraplanismoa, RAE, adierazpenak, egindako esaldiak, adierazleak eta esanahiak hitzak baino askoz gehiago den show batean.
-
53 domingos
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CESC GAY
2026-12-10 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
53 domingos ezinbesteko komedia da familiak garai modernoetan nola funtzionatzen duen –edo nola ez– ulertzeko.
Hiru anai-arrebak bizitza aldatuko dien erabaki bat hartu beharko dute aita –86 urteko agure bat– portaera ulertezina izaten hasten denean: zer egin beharko dute gizonarekin? Ordenatua eta arrazionala izan beharko lukeen familia-bilera bat benetako erloju-bonba emozionala bihurtuko da, non itxuraz kaltegabea den esaldi batek konpondu gabeko tentsioz beteriko azken hamarkadak leherrarazteko arriskua ekarriko baitu.
Gayren obraren ezaugarri diren umorearekin eta zorroztasunarekin, komedia familiar honek iragazkirik gabe jorratzen ditu anai-arreben arteko dinamikak, gordetako sekretuak eta familia elkartzen denean sortu ohi diren erresuminak. Gogoeta deserosoa adinari, erantzukizunari eta lotzen gaituzten –eta batzuetan suntsitzen gaituzten– loturei buruz.
Egilea, zuzendaria: Cesc Gay. Interpreteak: Julián López, Pepa Charro, Xavi Mira, Candela Serrat. Eszenografia: Alejandro Andújar. Soinua: Marcel Ferrer. Jantziak: Marta Pell. Zuzendari laguntzailea: Elena Mateo. Argiztapena: Carlos Lucena. Ekoizpen exekutiboa: Daniel López-Orós. Koprodukzioa: Misògines, Elefant eta Focus, ICEC (Generalitat de Catalunya)ren babesarekin.
-
013 Origen
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
JUAN AMODEO
2026-12-11 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
"013" ez da bira bat. Astinaldi bat da. Izan nintzen haurrarengana itzultzea da: lotsagabea, askea, ausarta. Baimenik eskatu gabe barre eragiten zuena. Filtrorik gabe barre egiten zuena, hori gustatuko ote zitzaion pentsatu gabe. Pentsatzen zuena esaten zuenak, like-rik bilatzen ez zuenak begirada konplizeak bilatzen zituen auzoko banku batean.
-
La reina del Arga
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
ESTEFANIA DE PAZ ASÍN
2026-12-12 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Estefanía de Paz Asínek Remigia Echarren funanbulista iruindarraren historia dakarkigu, haren heriotzatik 100 urte bete direnean. Garai batean, Iruñeko katu guztiek Remigia zuten izena. Iruñean bada kale bat Remigia Echarren izenekoa, eta edadeko jendearen gogoan beharbada oraindik bizi da andre hori. Emakume aparta izan zen, funanbulista, artista, Iruñean XIX. eta XX. mendeen artean oso ezaguna.
Nor zen Argako Erregina, Mademoiselle Agustini edo Maromako Erregina ezizeneko emakumea? Nondik sortu zitzaion altueretan ibili nahia, halako balentriatan jende gutxi aritzen zen garai batean? Estefanía de Paz Asínek, funanbulista horren istorioak txundituta, bilatu eta aurkitu egin du, eta, artxibatutako oroimenari datuak agortu zaizkionean, sortzeari eta eraikitzeari ekin dio, emakume zoragarri hura ezagutarazteko.
-
Poderio
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
VIRGINIA RIEZU
2026-12-18 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Virginia Riezu agertokietara itzuli da Poderío ikuskizunarekin, kopla eta sakonera politiko-emozionala dituen ikuskizunarekin.
-
Inolvidable
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CARMEN MORALES, ALEJANDRO VERA
2026-12-19 - 2026-12-20
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Oharra: % 20ko deskontua abenduaren 19ko funtzioan Donostia Kulturako bazkideentzat. Eskaintza hau abuztuaren 31n amaituko da.
Rocío Dúrcalen omenezko ikuskizuna da Inolvidable. Bere alaba Carmen Moralesek artistaren abesti esanguratsuenak errepasatuko ditu Alejandro Verarekin batera.
Carmen Moralesek ustekabeko eskaintza bat jaso du: bere amaren bizitza eta abesti ospetsuenak berrikusten dituen musikal baten protagonista izatea. Carmenek ez du erabat argi proiektu honek aurrera egin behar ote duen. Hogei urte bete dira ama hil zitzaiola, eta gauza batzuk ez ditu berriz azaleratu nahi. Gainera, guztiaren gainetik, ama errepikaezina eta ahaztezina dela uste du.
Beraz, ezezkoa eman dio proposamenari. Ezezko borobil hori dela-eta, proiektuaren egileak/zuzendariak, apur bat etsita, antzokira etortzeko eta berarekin libretoa irakurtzeko eskatu dio Carmeni. Beldurrik gabe, nahi duena mozteko, aldatzeko eta gehitzeko eskainiko dio. 90 minutu emango dituzte elkarrekin errepasatzen amaren, aitaren eta Carmenen beraren bizitzako eta Espainiako historia zirraragarriaren unerik dibertigarri eta maitagarrienak. Behin denbora hori agortuta, onartuko al du Carmenek bere ama musikal zoro honetan hezurmamitzea?
Informazio gehiago hemen. -
Ultrashow
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
MIGUEL NOGUERA
2026-12-20 19:00
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Miguel Nogueraren Ultrashow emanaldia. Esszenan bakarrik, ideia/burutazio/irudi mental edo pentsamenduak azaltzen ditu, bata bestearen atzetik eta ordena gehiegi axola gabe. Horiek guztiak egunero egiten dituen ohar eta marrazkien materialetik hautatuta, pantaila batean proiektatutako irudien laguntzaz (marrazki propioak, Interneten aurkitutako irudiak eta mugikorrarekin egindako argazkiak) aurkezten ditu.
Baina, komunikatu nahi dituen ideien izenburuak paper batean idatzita badaramatza ere, eta material bera hainbat hilabetez azaltzen badu ere, Ultrashow bat-bateko pasarteak eta ustekabeko dibagazioak biltzen dituen bakarrizketa da, hitzaldiaren eta antzezlanaren artean kokatua.
Ikuskizun komikoa da, baina ideiek ez dute zertan komikoak izan, eta diskurtsoaren tonua sutsua izan daiteke (telepredikatzaile edo lider totalitario batena, esaterako), eta batzuetan leuna eta informala bihur daiteke (ikasle nerabe batena, adibidez).
Besteak
-
'Passion for Knowledge' / Saio publikoak
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Irekiera - Inauguración / L’Huillier, Schmidt
2026-09-28 18:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
-
'Passion for Knowledge' / Saio publikoak
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Zubiaga, Díaz / Martinón, Orús
2026-09-29 18:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
-
'Passion for Knowledge' / Saio publikoak
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
du Sautoy, Etxenike, Lehn / Bertso
2026-09-30 18:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
-
Quiére-t bonito
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
ABAKO
2026-10-01 11:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Quiéret-t bonito ABAKOk sustatutako TESELAK Lurralde Ekosistemaren 2026–2027 ikasturteko ongietorri topaketa da, eta haren hezkuntza-ibilbidearen parte da.
Antzoki Zaharrean, Gipuzkoako Aukera Egokiko Eskola (EOA) desberdinetako ikasleak Antonio Chamorrorekin elkartuko dira. Umorea, tratu onak eta ongizate emozionala, loturak, segurtasuna eta pertenentzia-sentimendua indartzeko.
Elkarrekin egindako hasiera bat, elkar aitortzeko, konektatzeko eta komunitate zabalago baten parte sentitzeko.
-
'Passion for Knowledge' / Saio publikoak
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Hustvedt, Gómez-Cadenas / Naukas
2026-10-01 18:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
-
'Passion for Knowledge' / Saio publikoak
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Cirac, Agirre / Naukas
2026-10-02 18:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
-
'Passion for Knowledge' / Saio publikoak
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
S.de Cabezón/Ketterle, Nogales / Itxiera-Clausura
2026-10-03 18:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
-
Donostia Bertsotan
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
2026-11-27 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze ariko dira 2026ko Donostia Bertsotan saioan, eta Iker Iriarte izango da gai-jartzailea.
Saioa erreferente bihurtu da bertso zirkuituan, urtero goi mailako bertsolariek hitzekin jolasteko euren gaitasuna erakusten baitute.
Dantza
-
Kandela & Erre
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
ERTZA
2026-10-03 19:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Ertza konpainiak Kandela & Erre lana taularatuko du: "Zertarako balio du kandela itzali batek? Gehienez ere, apaingarri gisa. Argia egin nahi badu, kandela piztuta egon beharko da; eta piztuta baldin badago, kandela erre egiten da. Kontsumitu egiten da.
Gure bi pertsonaiak, aita-alabak badira ere, eta etxe berdinean bizi diren arren, gutxi dakite bata besteaz. Badirudi azken egun hauetan joera hori aldatzera doala, edo gutxienez aldatzeko ahaleginak egingo dituztela; baina horretarako, belaunaldien arteko arrakala, sexualitatea, genero identitatea eta abertzaletasuna bezalako gaiei aurre egin beharko diete.
Bien helburu nagusia, ahalik eta hobekien bizitzea bada ere; bakoitzaren desirek aurrez aurre topo egiten dute bestearenekin. Hori bai, ederki asko ikasi dutena, kandela bezala, gu guztiok egunen batetan itzali egingo garela da.
Orduan, bizitza bera borroka galdua bada, zergatik hainbeste beldur bidean huts egiteari? Ez al litzateke okerragoa, bizitza honetatik argi izpirik ere egin gabe pasatzea?".Informazio gehiago hemen.
-
Street Pole Dance + Otros Aires
ClubVictoria Eugenia Antzokia
MERIKO + DUO LAOS
2026-10-23 19:30
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Street Pole Dance
Barrako dantza beti izan da tabua Japonian, baina Merikok irudi hori aldatzea lortu du. Street Pole Dance piezan bere indar fisikoa mugimendu artistiko bikainekin uztartzen ditu. Bere dantza hunkigarria, indartsua eta delikatua da, emakume indartsu baten fobiak adierazten dituen pertsonaia misteriotsu eta ederra.
Meriko hamasei urtez dantzari profesionala izan da eta duela hamarkada bat hasi zen Pole Dance egiten. Tokyo Metropolitan-ek heaven artist gisa aitortu du. Ziurtagiri hori jaso duen artista bakarra da, eta Japoniako kaleko lehen Pole Dance artista izatea lortu du.
Otros Aires
Binakako akrobazia, tangoa eta komedia uztartzen ditu Otros Aires ikuskizunak. Argentinako unibertso batera egindako bidaia da, pikardia eta umorearen bidez giro paregabea sortzen duena.
Mercedes Martín eta Pablo Raffo Duo Laos taldeko kideak dira, artista argentinarrez osatutako konpainia. Bartzelonan bizi dira eta mundu osoan zehar lan egiten dute. Aireko akrobazian, eskuz eskuko hegaldietan eta trapezio handian trebatuta daude. 2003az geroztik elkarrekin partekatzen dute agertokia zirkoetan, afari-ikuskizunetan, antzerki-ekoizpenetan, udako jaialdietan eta beste hainbat esparrutan.
Zuzendaritza: Blancaluz Capella. Dantzariak: Mercedes Martín Garcia, Pablo Raffo.
-
Mutar. Romper. Vibrar
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
CARMEN FUMERO Y DÁCIL GONZÁLEZ
2026-10-24 19:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Dácil González eta Carmen Fumeroren eskutik, Mutar. Romper. Vibrar. aldaketarako espazioa da, berrasmatzeko, jolasteko eta erratzeko lekua. Hiru emakumeren elkargunea, kezka berberek elkartuta, eta leku beretik abiatzen direnak, berraurkitzeke dauden tonu, testura eta bolumenen unibertso batetik. Mundua begiratzeko eta ulertzeko dugun moduak mutu uzten gaitu. Etengabe aldatzen ari den testuinguru baten aurrean, gure inguruko guztia eraldatu egiten da: gure pentsamenduak aldatu egiten dira, gure sentimenduak aldatu egiten dira, eta hainbat modutan jokatzen dugu. Aldaketa bizitza da, eta gure gorputzeko atlasa bizirik dago. Mutar. Romper. Vibrar. eraldaketarako, jolaserako eta autoaurkikuntzarako espazio gisa definitzen da. Aldaketa besarkatzeko, malguak izateko eta berriz asmatzeko aukera ospatzeko gonbita da. Proiektu honek gure bizitzako etengabeko aldaketari buruzko hausnarketa islatzen du, bai maila pertsonalean, bai fisikoan. Munduaz dugun pertzepzioa esperientzia berrietara etengabe nola egokitzen den eta garunak, bere plastikotasunarekin, ikasteko eta eboluzionatzeko aukera nola ematen digun azaltzen du.
Informazio gehiago hemen.
-
Hiru
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
KRESALA DANTZA TALDEA
2026-10-24 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Oharra: Ikuskizun honen sarrerarekin egun bereko Upside Down (Victoria Eugenia Foyerra, 19:10) eta Street Pole Dance (Victoria Eugenia Club, 21:00) pieza laburrak ikusteko aukera egongo da. Edukiera mugatua da.
Hiru lanean, dantza, musika eta poesia elkartzen dira Eduardo Chillidaren eskulturen unibertso poetikoan inspiratutako bidaia eszenikoa osatzeko. Itsasoaren, harriaren, haizearen eta zeruaren arteko elkarrizketatik abiatuta, etengabeko eraldaketan dagoen obra bat eraikitzen da, keinu sotil eta iradokitzaileen bidez.
Koreografia: Faustino Aranzabal. Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal. Jantziak: Paloma de Alba. Argiak: Inma Irazustabarrena. Musika: Georg Friedrich Häendel, Johann Sebastian Bach, Antonio Vivaldi, Dmitri Shostakóvich, Terry Ann Tucker, Jordi Savall, Joxean Goikoetxea, Arkaitz Miner, Juan Arriola, Enrike Solinís, Miren Zeberio, Elena Munguía. Ahotsak: Philippe Jaroussky, Leire Berasaluze. Talde teknikoa: Eragin.stac. Dantzariak: Kresala Dantza Taldea. Argazkiak: Mikel Zubillaga.
-
1926-2026. Ehun urtez dantzan
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
ARKAITZ AÑORGAKO DANTZARIAK
2026-10-25 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Oharra: Emanaldi honen sarrerarekin egun bereko Street Pole Dance (Victoria Eugenia Foyerra, 18:15) eta Otros Aires (Victoria Eugenia Club, 20:15) pieza laburrak ikusteko aukera egongo da. Edukiera mugatua da.
Arkaitz Añorgako Dantzariak taldeak 100 urte betetzen dituen honetan Sagar-dantza taularatuko du, Aita Donostiak eta R.M. Azkuek Baztanen bildutako sagar-dantzen doinu eta egiturarekin osatu zena, eta 1928an euskal folklorea nazioartean erakusteko Saski Naski ikuskizunerako prestatu zen koreografia.
Taldearen dantzatzeko modua eta nortasuna definitzen duten dantzekin osatuko da egitaraua: Ezpata-dantza, Agurra eta Soinu zaharrak. Gainera, Lapurdiko dantzetan, Oñatiko Corpus edo Besta Berriko dantzetan eta Zuberoako maskaradetan zehar bidaia proposatzen dute.
Zuzendaritza, koreografia: Joseba Astarbe, Egoitz Irazabalbeitia, Nerea Unanue. Argiako Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregiren zenbait pieza erabili eta egokitu dira. Dantzariak: Ainara Aizpurua, Jon Aleman, Ihintza Alkain, Andoni Alonso, Naroa Arotzena, Joseba Astarbe, Leire Ayensa, Natale Bueno, Leire Calavia, Ander Egaña, Eñaut Egaña, Izaskun Elizegi, Ander Erauntzetamurgil, Ihintza Garagartza, Maddi Garagartza, Beñat Gaston, Egoitz Irazabalbeitia, Irantzu Iribar, Amaia Izagirre, Anne Izagirre, Miren Izagirre, Malen Lopetegi, Aitor Marañon, Nora Melo, Erika Nuñez, Eider Olaizola, Nahia Olasagasti, Naiara Ollo, Elene Sorozabal, Irati Unanue, Maider Unanue, Nerea Unanue, Mikel Urdangarin, Irati Zaldua. Musika: J. Aranburu, E. Aranburu, E. Aranburu, O. Aranburu, K. Marañon, G. Otamendi, L. Otamendi, K. Otegi, E. Sierra, E. Soroa.
-
La Luna de Hambre
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta anticipada
Aurresalmenta - Venta anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-07-30; eta amaiera-data: 2026-10-30
Larratxo Kultur Etxea
TORA
2026-10-31 19:00
Larratxo Kultur Etxea
Tora konpainiaren La Luna de Hambre obra eszenikoa da. Kontakizun fisiko eta poetikoa, dantza garaikidearen, performancearen eta ikusizko arteen arteko gurutzaketa. Sakonago dantzatzeko deia. Bi gorputzen erraietarako bidaia bat, ezkutukoa zeharkatzera doazenak, fosilak bezala urteetan ikusi gabe geldirik eta otredadean dirauenari begiratzera gonbidatzen gaituztenak.
Zuzendaritza eta performerrak: Ane Zelaia y Paula Montoya. Jantziak eta eszenografia: Clara Elizondo. Soinu-espazioa sortzea eta ekoiztea: Andrés Rodrigues. Argien diseinua: Leire Lacunza, Iluminazioa: Jaione Azkona. Argazkilaritza eta bideoa: Etanowski. Produkzioa: Tora.
-
Muerta de amor
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
MANUEL LIÑÁN & COMPAÑÍA
2026-11-28 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Muerta de amor lana ideia nagusi batean oinarritzen da: giza harremanaren beharra, hurbiltzekoa, sentitzekoa.
Sorkuntza berri honetan, Manuel Liñánek (2017ko Dantza Sari Nazionala) emozioaren eta haragiaren bidez bilatzen du sostengua. Gizakiak harremanak izateko duen beharraz, gorputzen arteko hurbilketaz, bultzatzen dituenaz eta ondorioez jabetzera gonbidatzen du bidaiak.
Ikuskizunak 12 artista izango ditu agertokian, eta haiek gidatuko gaituzte kopla izaera duen pasarte koreografiko honetan zehar. Zenbait giro biziko ditugu: desira, fantasia, probokazioa… gure intimitatetik, gure gorputzetik datozen beharrak, sostengu direnak.
Informazio gehiago hemen.
-
Este himno llevará la palabra euforia
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
(FLASHWARD) LA INTRUSA
2026-11-29 19:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
La Intrusa konpainiaren Este himno llevará la palabra euforia ikuskizuna omenaldi bat da bizi-bulkadei. Elkar sostengatzeko modu kolektibo bat erregutu nahi du. Eta hori elkarrekin egin dezagun. Ereserkiak ez direlako bakarka abesten. Eldarnio-formak dituen argitasun baten bidez, mozkorkeria komikoarekin, ezagutuko dugu zein den garaipenaren substantzia eta denok amesten ditugun itxaropenen porrota. Askatasun berri horrek koroatuta eta geure buruaren transzendentziarekin obsesionatuta, bulkadatik —eta ez itxaropenetik—abiatzen den ereserki hau sortuko dugu.
Zuzendaritza: Virginia García, Damián Muñoz. Dramaturgia: Virginia García. Sorkuntza eta interpretazioa: Carmen Fumero, Alexis Fernández, Ximena Carnevale, Rosa Grui, Iván Montero, Virginia García, Damián Muñoz, Armando Matén. Musika: Jesús Díaz, Enric Montefusco, Damián Muñoz. Testua: Riki Black, La intrusa. Argiztapena, espazio eszenikoa eta jantziak: La intrusa. Programazioa eta teknikoa: Asier Gorka Yurrebaso. Argazkigintza: Antonio Navarro. Ekoizpena: La intrusa. Ko-ekoizpena: Red de teatros de Vitoria-Gasteiz, La Faktoria Choreografic Center. Lagunztailea: Intrusa Imagine.
-
We, nosotros y los tiempos
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
MAL PELO COMPAÑÍA
2026-12-05 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Maria Muñozek eta Pep Ramisek jatorri eta belaunaldi desberdinetako hamabi interpreterekin partekatzen dute haien hizkuntza poetikoa WE, nosotros y los tiempos ikuskizunean.
Denboran eta belaunaldietan zehar, gure nortasunaz, gure lekuaz, gure etorkizunaz galdetzen jarraitzen dugu. Gurea?
WE, nosotros y los tiempos lanean, mugimenduaren, dantzaren eta testuen esplorazioaren bidez bilatzen ditugu erantzunak, gorputz, adin eta bizitzari buruzko ikuspegi desberdinetatik abiatuta. Banakoaren eta komunitatearen arteko anbibalentziak inspiratuta eta John Bergerren Separation poematik abiatuta, bidaian, emigrazioan eta tokiaren galeran murgilduko gara, eta mugimenduaren oinarrizko printzipioan jarriko dugu arreta: ibiltzean.
Informazio gehiago hemen.
-
Afines
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
MARCAT
2026-12-19 19:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Hainbesteko zatiketa-une batean, elkartze-egintza bat ikustea gertaera oso bat da. Horregatik, Marcat Dance konpainiaren Afines obrak ospatzen du, bizitako esperientziez haratago, identitate bakarrez haratago, asko dagoela komunean. Hizkuntza bera dantzatzen duten bi gorputz. Bi gorputz espazio eta denbora berean bizitzen. Bi gorputz unibertso bera partekatzen.
Afines obrak adierazten du gorputzak nola gurutzatzen eta ahokatzen diren bat bihurtuz; une horietan, bata bestearen inguruan orbitatzen dute eta elkar erakartzen eta elkarrengandik urruntzen dira, beren loturak ahalik eta gehien finduz eta harreman bizia garatuz, baina, era berean, izoztu eta erre egiten dira, ahaztu eta gogoratu egiten dira, eta sormenean aukera bakarra aurkitzen dute. Eta Kae Tempestek dioen bezala: "Sormenak lotura estimulatzen du. Batu egiten gaitu eta geure buruaren kontzientzia handiagoa lantzen laguntzen digu ".Koreografia eta zuzendaritza: Mario Bermúdez eta Catherine Coury. Dantzariak: Mario Bermúdez eta Catherine Coury. Diseinu musikala: Jose Pablo Polo. Dramaturgia: Isabel Vázquez. Jantzien diseinu eszenikoa: Moises Nieto. Argiztapena: Mamen B. Gil. Ekoizpen eta teknika zuzendaritza: Mamen B. Gil. Banaketa: Danzas del Mundo. Management: Claudia Morgana. Komunikazioa: Ángela Gentil.
Haurrak
-
Kontukontari bi, Mendian ibiltari
Larratxo Kultur Etxea
LA ENANA NARANJA
2026-10-03 18:00
Larratxo Kultur Etxea
La Enana Naranja konpainiaren Kontukantari 2k betiko euskal kantak eskaintzen ditu erritmo ezberdinetara eramanez, txikiek ikas ditzaten eta nagusiek ahaztu ez ditzaten. Nanu, Granu eta Kanuto txango berri baterako prestatzen ari dira. Arratsalde honetan, mendi tontor gainera igo behar dute, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta…Txist! Baxuago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero…
Adina: +3 urte.
Testuaren egilea: Mikel Pikaza eta Jon Koldo Vázquez. Musikaren egilea: Roberto Castro “Boti” eta David Nanclares. Koreografiaren egilea: La Enana Naranja. Zuzendaritza: Jon Koldo Vázquez. Antzezleak: Sandra Fdez. Agirre / Aintzane Crujeiras. -
Pailazo
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON
2026-10-04 17:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Txirri, Mirri eta Txiribitonek pailazoak direla ospatu nahi dute, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenez duela 50 urte hasi baitziren. Pailazoa, klowna, zirkoan sortu zela diote askok, zoriz, gainera, eta barrea eragiten duen figura izan da. Horixe aldarrikatu nahi dute ikuskizun honetan. Xelebrekeriez gain, taldearen abesti ezagun batzuk eta ez hain ezagunak abestuko dituzte Paristik Natorren, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Altza Pelipe eta abar.
Sorkuntza: Peru Ansorena, Kattalin Ansorena. Aktoreak: Juan Manuel Zaldua, Peru Ansorena, Kattalin Ansorena. Soinu eta argi teknikaria: Jokin Garmendia. Jantziak: Silvia Baltasar. Jantzien arduraduna: Ana Legarra. Ekoizpena: Kattalin Ansorena.
Adina: +3 urte.
OHARRA: ETBk ikuskizuna grabatuko du eta bertako publikoaren hainbat irudi hartuko ditu.
-
Petit Break
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
BRODAS BROS
2026-10-17 17:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Petit Breakekin, Brodas Bros konpainiak omenaldia egin nahi die hip hopari eta haren inguruko erritmo, musika eta mugitzeko modu guztiei.
Bi pertsonaia banaezinek, Hip eta Hop, beren lekua aurkituko dute musikaren unibertsoan, eta ikuskizuna ikustera etorriko den publiko txikiak lagunduko die aurkikuntza bidaia parte-hartzaile honetan.
Dantzak, oro har, eta hip hop kulturak ez dute generoaz eta klase sozialez ulertzen, guztiak dira ongi etorriak eta petit break jolasgunearen barruan sentitzeko, dantzatzeko eta antzezteko libre. Breakina, DJa, scratch-a, graffitia, hip hop kulturaren funtsezko alderdiak, eszenatokitik desfilatuko dute kolorez betez. Espazioa DJen bi plater handi bihurtuta, bi protagonistek garaiko klasikoen remix ikusgarria dantzatuko dute.Adina: 3-9 urte.
-
Xaboi saltzailea
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
TEATROS MÁGICOS
2026-10-25 17:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Teatros Mágicos taldearen lanak xaboi-saltzaile baten istorioa du ardatz. XVI. mendeko Frantziako baso txiki baten kanpoaldean hasten da istorioa. Basoko txabola txiki eta ilun batean xaboi-saltzaile gazte bat bizi zen. Gau ekaiztsu batean, xaboi-saltzailea bere txabola barruan zegoen eta inguruan zituen objektuekin aurkikuntzak egiten hasi zen, horrela eta bere sormena erabiliz egin zituen… xaboi-burbuilak!
Musika, argiak eta burbuilak eszenatokian nahasten dira une magiko eta ahaztezina sortzeko. Ikuskizun ikusgarria eta harrigarria da eta, ez haurrak, ez helduak, ez ditu hotz utziko.
Adina: Denontzat.
-
Amatxi
Larratxo Kultur Etxea
PONTX PAILAZOA
2026-11-08 18:00
Larratxo Kultur Etxea
Amatxi zahartzen ari da eta erdi eri denez Pontxek laguntza ekarriko dio: etxean lagunduz, amatxi zainduz... Elkarren biziki konplize ikusiko ditugu, amatxi ere pailazo xamarra delako. Pontxek bezala ikuslegoak ere izango du amatxirengandik zer ikasia eta garai moderno honetan, desikastekoa ere.
-
Enperadorearen kondaira
Larratxo Kultur Etxea
PATATA TROPIKALA
2026-11-14 18:00
Larratxo Kultur Etxea
Enperadorearen kondaira Patata Tropikala taldearen itzal-ipuina da; itzalekin egindako kontakizuna, magia, malabareak eta antzerkia tartekatzen dituen ikuskizuna
Kondairak dio Aintzinako Txinan, Kristo aurreko II. mendearen bukaeran, Wu-Ti enperadoreak, Wang izeneko bere maitalea galdu zuela heriotzak eramanda. Enperadoreak asko maite zuen eta orduan tristurarik handienean erori zen. Negar eta negar egiten zuen eta egunero bere malko bat lurrera erortzen zen. Gauak eta egunak igarotzen ziren eta ez inork, ez ezerk ez zuten Enperadorea pozten.
Kondairak dio itzalen antzerkia Antzinako Txinan jaio zela, Wu-ti Enperadoreari poztasuna itzultzeko.
Adina: +4 urte.
-
Fly Me to the Moon
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
LEANDRE
2026-11-21 17:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Leandre konpainiaren Fly me to the Moon bi pailazok ilargirantz egin dezaketen bidaia da. Ameslariaren balentria da, bi errugaberen balentria.
“Loaren eta esna-aldiaren artean ilargiak dir-dir egiten du. Hatz lodiaren eta erakuslearen artean. Ametsean harrapatu dezaket. Esna-aldian grabitaterik gabe gogoratzen dut. Ilargia sinbolo gisa, metafora gisa. Fantasiaren aukera”.
Pailazoa, oinak hondamendian eta burua hodeietan, loaren eta esna-aldiaren artean uluka. Hitzik gabeko umorea, haur bat barruan daramaten guztientzat.
Adina: +7 urte.
Sorkuntza eta zuzendaritza: Leandre Ribera. Clown: Leandre Ribera eta Laura Miralbés. Musika: Joan Bramon. Musika konposizioa: Víctor Morato. Dekoratuen eraikuntza: El taller del Lagarto – Josep Sebastia Vito “Lagarto”. Ekoizpena: Leandre Clown. Hedapena: Agnés Forn.
-
Tela sonora
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
ARFI
2026-11-22
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Tela Sonora zine-kontzertu argitaragabea da eta zuzendari brasildarren animaziozko film laburrak aurkezten dira bertan. Musika elektronikoa eta garaikidea, indigenen kantuak eta artistek Brasilen egindako biretan egindako landa-grabazioak nahasten dira, eta lagun egiten digute São Pauloko kaleetan barrena edo Amazoniako oihanaren bihotzeraino, bertan bizi diren izaki eta animaliak ezagutzeko.
1977an sortua, ARFI Europako jazz eta musika inprobisatuari eskainitako kolektiboa da. Bizitza luzea du, eta horren arrazoiak dira, alde batetik, kideen nortasuna –inprobisatzaile eta konpositore sutsuak dira– eta, bestetik, bere lotura kolektiboaren kalitatea, pasio partekatu batean sustraitua: energia berrien etengabeko bilaketa musika sorkuntzan. ARFIk talde, ikuskizun eta ekitaldi ugari sortu ditu, bai Frantzian, bai atzerrian, betiere arlo horretako adituen zirkuluaz haraindiko publikoarengana iristeko borondatearekin.
Txikijazz jaialdiak antolatutako kontzertua.
Xavier Garcia (ordenagailua, efektuak) Jérôme Lopez (ordenagailu eramangarria, efektuak)
Adina: + 6 urte
-
Epa Txiki!
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
DEMODE QUARTET
2026-11-28 17:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Epa Txiki! Demode Quartet taldearen musika ikuskizuna da, testu, koreografia eta umorez betea, eta baita garai orotako euskal kantu klasikoen bertsio eroz ere. Ikuskizuna haurrentzako da, baina keinu konplize bat baino gehiago egiten die helduei.
Lau komiko bitxi beren teoria frogatzen saiatuko dira: munduko musika estilo guztiek euskal folklorean dute jatorria. Sinetsita daude inork euskal kulturaren jatorria ez ezagutzearen arrazoia euskal kultura gainerako kultura guztien sorburua delako dela.
Adina: Denontzat.
-
GO!AZEN 13.0 Kontzertua
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
PAUSOKA
2026-12-05 - 2026-12-08
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Oharra: Abenduaren 7an ez dago ikuskizunik.
Go!azen telesailaren 13. denboraldiko kontzertua eskainiko dute telesaileko aktoreek.
Wellington Music School ospetsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herriko egoitza gisa. Horren ondorioz, sarrera azterketa gainditu duten neska-mutilak Basakabin bilduko dira aurten.
Ez dakitena da Maitanek “gezurtxo batzuk” esan dituela Basakabiko instalazioen inguruan eta, hori dela eta, arazoak pilatuko dira eta Garazi fundamentu pixka bat jartzen saiatuko da.
Adina: + 6 urte.
-
Mamuka
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
ELIRALE
2026-12-13 17:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Elirale taldeak Pantxika Telleriaren lana dakar Mamuka ikuskizunean. Euskaraz, "mamu" hitzak "zomorro handia" esan nahi du; Mamuka, berriz, haur-joko sinple eta erraz bat da, taldean jokatzen dena eta ezkutatzean eta berriz agertzean datzana. Bi hitz hauen irudimenean oinarrituta, koreografoak eta bi dantzariek, dantza-duoaren bitartez, gorputz bat sortzen dute, batean sustraia, bestean intsektu-gorputza, animalia zein izaki-gorputza. Agertu eta desagertu, gero berragertu: ikuspegien umorezko joko baten aurrean gaude.
Pantxika Telleria oihaneko unibertso ezkutuan inspiratu da, basoan eta basoko biztanleengan. Behatzeko eta batez ere entzuteko denbora hartuz, hauxe (berr)aurkituko dugu: gune (oraindik) berde horiek eta bertako bazterrak bizitzaz gainezka daudela.
Adina: + 3 urte.
-
Tretatxu
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
ANITA MARAVILLAS & PORTAL 71
2026-12-19 17:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Anita maravillas & Portal 71 taldeak Tretatxu izeneko bidelapur baten istorioak kontatzen ditu lan honetan. Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea… baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen. Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasun-istorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena.
Alabaina, heroirik ausartenak ere despistatzen dira. Tretatxuk, bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahaztu ditu. Baina, zorionez, bizitzak oraindik azken erronka bat botako dio: samurtasunez beteriko borroka bat.
Adina: Denontzat.
-
Buba eta Bubu
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
KRESALA DANTZA TALDEA
2026-12-23 17:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Kresala Dantza Taldearen Buba eta Bubu haurrei zuzendutako dantza ikuskizun xume eta goxoa da. Ikuslearengana modu naturalean hurbiltzen da pieza hau eta haurrak errespetuz eta gertutasunez tratatzen ditu.
Buba eta Bubu izeneko animalia plural eta sinboliko baten eta bi interprete gazteren bidez, emozioak aztertzen dira mugimenduaren, keinuaren eta jolasaren bidez.
-
Gota
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
TXEMA MUÑOZ
2026-12-28 17:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Txema Muñoz-ek Gota lana aurkezten du. Hodeiez osatutako sabaiaren azpian, ura biltzen ari da kaleko ontzi bat. Ur hori ez dator, ordea, zerutik. Euria desagertu da, eta jada ez zaigu haren oroitzapena besterik geratzen: fikzioa eta magia sartzen zaizkigu tartean, etengabeko antzerki-engainuen artean, tantaz tanta. Irudizko tanta horiek harridurazko etengabeko erritmo bihurtuko dira. Hala, irudizko eta fantasiazko koreografia bat sortuko dute, sormenari eraginez, absurdoarekin jolasteko. Bat-batean agertutako kikara bat, poltsikoko txanpon urdurien txin-txina, eta mahuketatik ateratako koilara-parrasta geraezin bat.
Adina: +5 urte
Zuzendaritza: Leandre Ribera. Kanpoko ikuspegia: Claire Ducreux. Sorkuntza: Yves Sheriff. Konplizitate kontzeptuala: Núria Campos, Stacey Laureyssens. Musika: Lluis Alba. Soinu teknikaria: Rubén Ruiz. Jantziak: Judith Dress Art. Artefaktuak: Niconicot, Quique Méndez. Ekoizpena: Txema Muñoz Producciones S.L.
-
Só
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
XAMPATITO PATO
2026-12-29 17:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Zirkua, antzerkia eta malabarrak uztartzen dira Són, Xampatito Pato galiziar konpainiak sortutako muntaia xarmangarrian. Agertokian ikusiko diren pertsonaia obsesibo eta zorrotzak aldi berean harridura eta barre-algarak sorraraziko ditu, kutxa mordoa antolatzen saiatzean.
Adina: +5 urte
Aktorea: Jesús Velasco Otero. Zuzendaritza: Arturo Cobas eta Jesús Velasco. Jantziak: Alicia Tojo. Eszenografia: Cruz Velasco Pajares eta Jesús Velasco. Argazkigintza: Leticia Mariño Vázquez. Argiztapena: Flavia Mayans De la Morena. Diseinu grafikoa: Bernardo Ballesteros. Banaketa: Kandengue Arts.
Musika
-
Xabi Solano eta Jon Garmendia 'Txuria'
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
BIDASOATIK HARAGO
2026-09-25 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Hegoaldetik iparraldera eta iparraldetik hegoaldera, musikarekin eta hitzekin jolasean. Xabi Solano eta Jon Garmendia «Txuria»-k 30 urte daramatzate elkarrekin sorkuntzan, Xabik musika sortuz eta Jonek hitzak idatziaz. Ibilbide luze horretan, 250 kantutik gorako bilduma osatu dute elkarrekin, Etzakit, 4itzal edo Esne Beltza bezalako musika taldeetan. Bakarka ere aritu izan dira ikuskizun desberdinetan, eta aldi honetan elkarrekin emanaldia prestatu dute: Bidasoatik Harago. Ipuin laburrak eta poemak, trikitixa eta gitarrarekin lagunduta, kantuekin apaindutako ikuskizun bat da Bidasoatik Harago.
-
N97 kolektiboaen jaialdia
Eskaintza berezia
Sarrera 17:00ak baino lehen ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-08-04; eta amaiera-data: 2026-09-26
Sarrera 15:00ak baino lehen + garagardo bat ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-08-04; eta amaiera-data: 2026-09-26
Garagardoa baten gonbidapena barne.
Sarrera 17:00ak eta gero ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-08-04; eta amaiera-data: 2026-09-26
Garagardoa, ura edo freskagarri baten gonbidapena barne.
Intxaurrondo Kultur Etxea
HUGO MARTÍNEZ + NUZZO+ POL K + NESTA
2026-09-26 12:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Ballarem Sound System kolektibotik (Ibiza): Hugo Martínez, Nuzzo eta Pol K.
Hugo Martinezek, Rhythm Point proiektuaren sortzaileak, bere soinua eraman du erreferentziazko klub eta jaialdietara, besteak beste, Bret Amsterdam, Hoppetosse edo Sunny Side Festival jaialdietara.
Nuzzok, gaztetatik izan du inguruko musikaren eragina, eta house eta techno estiloak 90eko hamarkadako ñabardurekin, groovearekin, dubarekin eta breaksekin uztartu ditu.
Pol K-k, soinu-unibertso dotore eta zehatza eraikitzen du, non tech house klasikoak, housak eta minimalak bat egiten duten.
Nesta, Beiruten jaioa, hamarkada bat baino gehiago eman du Ekialde Erdiko underground eszenari forma ematen. Txikitatik, hip hopak, rock psikodelikoak, metalak eta jazzak eragin handia izan zuten.
-
Bengo + Ilargi
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta anticipada
Aurresalmenta - Venta anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-05-29; eta amaiera-data: 2026-10-02
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA INTXAURRONDO
2026-10-03 20:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
‘Bengo’ izenaren atzean Aitor Bengoetxea musikaria dago. Musikalki genero urbanoan kokatzen da, eta, kantatzeaz gain, break dantzaria ere bada.
2026ean hainbat abesti kaleratuko ditu eta taldearekiin zuzenekoak eskaintzen jarraituko du.
-
Miguel Ituarte
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2026-10-07 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Miguel Ituarte euskal pianista handiak kontzertu-zikloari hasiera emango dio Opus 10 eta 25 estudioen hautaketa batekin. Chopinek, pianoaren pedagogo handia izanik, eskuliburu gisa sortu zituen estudioak, bere birtuosismoa eta melodien edertasuna uztartuz.
-
Amorante
ClubVictoria Eugenia Antzokia
2026-10-16 19:30
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Amoranteren disko berriaren aurkezpena.
Itziar Garaluzeren bisualekin lagunduta, disko berria izango denaren kanta ezberdinak aurkeztuko ditu Iban Urizar Amorantek. Bere mundu teluriko eta abangoardiakoa eta herri musikaren erpin ezberdinak lantzen dituen bitartean, Iban Urizar Amorantek aspaldiko orroak inbokatzen ditu, herri kantu garaikidearen bide ezberdinak jorratuz.
-
Iker Lauroba
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
BOSGARREN SOLAIRUTIK
2026-10-16 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Bosgarren solairutik da Iker Laurobaren azken lana, non bizitzari beste ikuspegi batetik abesten dion: goragotik, ikuspegi zabalago batetik; argiago ikusten dira gauza batzuk, baina urrunago beste batzuk.
Kontzertu goxo eta gertukoa, modu akustikoan. Bi musikari zoragarri izango ditu bidelagun: Maria Antunez, gitarra akustiko, elektriko eta ahotsetan, eta Sara Azurza, bigarren abeslari moduan. Disko berriko eta aurreko diskoetako moldaketak prestatu dituzte zuzeneko honetarako, ahotsen arteko harmoniei garrantzi handia emanaz.
-
Song Circle - AB100
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Song Circle - AB100
A. Mitchell/B. Howard/K. Morby/Y. Vagabonds
2026-10-18 13:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Song Circle Anaïs Mitchel, Ben Howard, Kevin Morby eta Ye Vagabonds bakarlari eta taldeen kontzertu partekatua da.
Aaron eta Bryce Dessnerren 50. urtemuga ospatzeko asmoz, urriaren 17an eta 18an musikari, lankidetzari eta truke artistikoari eskainitako AB100 topaketetako bigarren egunari ekiteko, musika garaikidearen sorkuntzari eskainitako arratsalde intimista izango da. Lau emanaldi bereiziren ordez, partekatutako esperientzia gisa antolatu da kontzertua, musikarien arteko lankidetza eta elkarrizketa bultzatzeko; hartara, adiskidetasunak eta elkarren arteko miresmenak batzen dituzten artisten artean une berezi eta ustekabekoak sortuko dira.
AB100 hainbat hamarkadatan elkarlanaren bidez handituz joan den sormen-komunitate baten ospakizuna da. Asteburu osoan zehar, musikariak, idazleak eta artistak bilduko ditu, Europako kultur-gunerik inspiratzaileenetako batean egingo diren emanaldi paregabeetan. Datorren urrirako diseinatutako mugaz gaindiko proiektu horretan esku hartu duten erakundeak dira Kursaal Eszena, Donostia Kultura eta Atabal.
-
Garazi Esnaola
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Garazi Esnaola
EZ GAUDE HEMEN
2026-10-18
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Garazi Esnaolak bere bakarkako lehen diskoa aurkeztuko du: Ez gaude hemen.
Garazi Esnaola piano-jotzaile lizartzarrak hamabost urte inguruko ibilbidea du Euskal Herriko eszenan. Txikitatik pianoarekin lotuta egon da, aitaren eskutik instrumentua jolasean ezagutuz, eta ordutik pianoa izan da bere adierazpide nagusia. 17 urtez geroztik proiektu ezberdinetan aritu da eszenatokiz eszenatoki, bai zuzenekoetan bai estudio-lanetan.
Bere ibilbidean zehar, Euskal Herriko artista eta talde garrantzitsuekin lan egiteko aukera izan du, besteak beste, Izaro eta Janus Lesterrekin. Haiekin batera, Euskal Herriko areto nagusietan ez ezik, Espainiar Estatuko eta nazioarteko jaialdi eta aretoetan ere aritu da.
Zuzenekoetako pianista izateaz gain, sorkuntza-prozesuetan parte aktiboa izan da beti: piano-arregloen idazketa, kantuen egituraketa, moldaketa eta ekoizpen lanetan aritu da. Esperientzia horiek guztiek bere lan propioa sortzeko beharra piztu dute.
Testuinguru horretan sortu da Ez gaude hemen, bere lehen proiektu pertsonala. Bederatzi kantuz osatutako disko honek barne-bidaia intimo bat proposatzen du, pianoa narratzaile nagusi bihurtuta. Gizartearen etengabeko estimulu eta distrakzioen aurrean, barne-espazio baten bilaketa poetikoa planteatzen du lanak, entzuleari gertutasunez eta sentsibilitatez zuzendutako proposamen baten bidez.
-
Sirens -AB100-
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
LISA HANNIGAN WITH THEODORA BYRNE TRIO & FRIENDS
2026-10-18 18:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Sirens Lisa Hanniganen ekimenez Theodora Byrne Triorekin batera sortutako proiektua da Sirens, Amanda Bergman, Angie McMahon, Anaïs Mitchell, Kate Stables, Mina Tindle eta Pomme artisten parte-hartzearekin.
Sounds from a Safe Harbour (SFSH25) egitasmoaren baitan sortua, Sirens izenburudun emanaldiak musika garaikideko emakumezko ahots nabarmenetako batzuk bilduko ditu. Duela urte asko Aaron eta Bryce Dessnerren lagun eta lankide den Lisa Hanniganek Theodora Byrne Trio lagun izango du kontzertu osoan zehar eta folka, indie musika, musika alternatiboa zein chanson delakoa lantzen dituzten artista bikain mordoa ariko dira ikuskizunean. Edizio hau Aaron eta Bryce Dessnerren 50. urtemuga ospatzeko asmoz musikari, lankidetzari eta truke artistikoari eskainitako AB100 topaketetarako diseinatu dute bereziki eta asteburuko esperientziarik intimoenetako eta zirraragarrienetako bat izango denaren itxura du.
AB100 hainbat hamarkadatan elkarlanaren bidez handituz joan den sormen-komunitate baten ospakizuna da. Asteburu osoan zehar, musikariak, idazleak eta artistak bilduko ditu, Europako kultur-gunerik inspiratzaileenetako batean egingo diren emanaldi paregabeetan. Datorren urrirako diseinatutako mugaz gaindiko proiektu horretan esku hartu duten erakundeak dira Kursaal Eszena, Donostia Kultura eta Atabal.
-
Sananda Maitreya
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
2026-10-23 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Sananda Maitreya (ahots nagusia, gitarra elektrikoa eta akustikoa, pianoa), Luca Pedroni (gitarra bakarlaria), Fabio Longo (baxua, koruak), Alessandro Spoldi (teklatuak, koruak), Marco Mengoni (bateria, koruak)
Milurteko osteko rockzalea, artista, konpositorea, moldatzailea, ekoizlea eta hainbat instrumentu jolea da Sananda Maitreya, eta berak idazten, moldatzen eta ekoizten du bere musika, musikan hasi zenetik.
Grammy sari baten irabazlea da, eta musika-unibertso bakar eta independente bat eraiki du, zeinean askatasun osoz mugitzen den rockaren, soularen, poparen, bluesaren, gospelaren, jazzaren, musika klasikoaren eta beste hainbat generoren artean. Haren obrak bultzatzaile ditu grina, kemena eta jakin-mina, eta bertako musika zuzenean mintzo zaio bihotzari, eta erronka jotzen dio buruari.
The Sugar Pharaohs bere bandarekin batera, Sananda Maitreya Europako agertokietara itzuliko da 2026ko udazkenean zuzenean ospatzeko, energiaz beteta, haren katalogo osoa, bai iraganekoa, bai oraingoa.
-
V. Kutixik Jaialdia
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta Anticipada
Aurresalmenta - Venta Anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-07-30; eta amaiera-data: 2026-10-23
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA INTXAURRONDO
2026-10-24 19:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Balio Dute kolektiboak antolatutako jaialdiak tokiko artisten talentua nabarmendu eta ikusgai jartzeko helburua du.
2026ko Kutixik jaialdian Gartxot, Xabier Badiola, Harat , Ithaka , Eire eta Mäirü taldeak ariko dira Intxaurrondo Kultur Etxean. Balio Dute kolektiboak antolatutako jaialdiak tokiko artisten talentua nabarmendu eta ikusgai jartzeko helburua du.
-
XVII. Metal Norte Festibala
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta anticipada
Aurresalmenta - Venta anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-07-30; eta amaiera-data: 2026-10-23
Larratxo Kultur Etxea
EL RENO RENARDO, SPHINX, JOLLY JOKER
2026-10-24 20:00
Larratxo Kultur Etxea
Metal Norte jaialdiaren 17. edizioak heavy metalaren erreferenteak bilduko ditu, hala nola El Reno Renardo, Sphinx eta Jolly Joker.
El Reno Renardok umorea eta metala konbinazio leherkorra izan daitezkeela erakutsi du eta erakusten jarraituko du, hobbit baten abentura zentzugabeetatik hasi eta maitasun harreman modernoen zoritxarretaraino, Internet eta IA. 2026an 20 urteko ibilbidea ospatuko dute Larratxo K.E.n egingo duten biran kantu zaharrak eta berriak biltzen dituen album berri batekin.Informazio gehiago hemen.
-
Sara Zozaya + Ke Lepo
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
2026-10-25 19:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Sara Zozayak eta Ke Lepok kontzertu bikoitza eskainiko dute Antzoki Zaharrean. Sara Zozayak zabalduko du emanaldia eta ondoren Ke Lepo arituko da.
Sara Zozaya (ahotsa,, sintetizadoreak, gitarra)
Soinuek ere paisaiak sortu ditzakete. Progresio bukaezin baten barruan sartuko gara. Ahots batek zeharkatzen gaitu bapatean eta hara non, beste mundu batean gaudela dirudi. Hau da attä, Sara Zozaya-ren lan berria. Bide berri baten hasieran gaude. Aterpe emozionala da hau, bukaera emateko izan zenari eta tokia uzteko datorren ezezagun horri. Kapak kendu eta gutxirekin ondo sentitzera dator artista donostiarra. Minimal eta argi. Esentziara buelta bakarlari moduan egitea ez da nahi gabeko hautua izan. Beti ere ongi inguratuta, hori bai. Ke Lepo izan da ekoizle EP berri honetan eta lagundu dio proiektuaren norabideari kolorea ematen: hotz baina eder, gau bukaezin batean, argia.
Alejo Orbegozo, Ke Lepo (teklatuak, sintetizadoreak)
Alejo Orbegozo, Ke Lepo proiektuarekin, bi urtez Izpi lehen diskoa aurkeztu ondoren, bere bakarkako bigarren lanarekin itzuli da, sormen aro berri bati hasiera emanez. Diskoa aurkezteko lehenengo kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean izango da. Kontzertu honetan zenbait eratara aurkeztuko ditu abestiak. Bakarka eta Sara Zozayaren laguntza berezia ere izango du zenbait kantutan.
-
Rob Mazurek & Chad Taylor
ClubVictoria Eugenia Antzokia
CHICAGO UNDERGROUND DUO
2026-10-28 19:30
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Rob Marzurek eta Chad Taylor musikariek osatzen duten Chicago Underground Duoren kontzertua.
Chicago Underground Duoren Hyperglyph diskoa 2025eko 8. Jazz Disko Onena izendatu zuen The New York Times egunkariak: “International Anthem Chicagoko funtsezko zigilu diskografikoari berezko zaion mugarik gabeko espiritua nabarmen samarra zen jada duela mende-laurden bat bikote honen lehen lanetan. Bere historian zehar kide gehiago izan baditu ere, Rob Mazurek eta Chad Taylor multiinstrumentisten inguruan orbitatu izan du beti. Hamaika urte ondoren, album berri bat argitaratu dute bikote gisa –oso egokiro, gainera, International Anthem zigiluarekin lehendabizikoz– eta folk sustraiko futurismoa berretsi dute, tronpeta- eta bateria-duetoak erritmo elektroakustiko taupadatsuekin eta kalinbaz (erpuru-pianoz) jotako interludio beatifikoekin modu askean konbinatuz, guztia zoramen surrealista batez bustiz”.
Rob Mazurek (tronpeta, elektronika, ahotsa), Chad Taylor (bateria)
-
Samantha Hudson
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta anticipada
Aurresalmenta - Venta anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-09-16; eta amaiera-data: 2026-10-28
Intxaurrondo Kultur Etxea
LIVE SHOWCASE
2026-10-29 20:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Beldurrezko Asteko posterraren protagonista, Samantha Hudsonek lehen aldiz joko du Donostian, formatu oso berezian. Bere show-rik intimoena dakarkigu, non bere kantu arrakastatsuenak (Adicta al sonido, Maricón, Burguesa arruinada, Por España, Full lace eta el tuck, beste himno batzuen artean) performatu dituen, musika elektronikoaren non stop saio batean, “Música para Muñecas”, “AOVE” eta “Liquidación Total” albumetako abesti garrantzitsuenekin. Kontzertuaren eta DJ set-aren arteko hibrido perfektua.
-
Szymon Nehring
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2026-11-11 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Szymon Nehring poloniar gaztea Arthur Rubinstein Nazioarteko Piano Lehiaketaren irabazlea eta Chopin Sariaren finalista izan da. Szymonek, beste obra batzuez gain, mazurken hautaketa bat eskainiko digu. Mazurka musika poloniarra da bereziki; Chopin bizi izan zen ingurutik –Mazoviatik– dator, hain zuzen, eta bere musika-adierazpen gogokoenetako bat izan zen.
-
Xabier Amuriza eta Agus Barandiaran
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
85 KOPLA
2026-11-13 17:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Xabier Amurizak, Agus Barandiaran bide lagunarekin, musika eta koplak uztartuko ditu ekitaldi honetan, 85 koplen zentzua eta mamia aztergai. Amurizaren amonak astero egiten omen zituen erromeriak baserri aurrean, pandero bat eskutan hartuta eta bere ahotsaren laguntzarekin, dantzan jartzen zituen auzokideak. Ez zen bakarrik jaia, bizitzeko modu bat ere bazen, bertan saltzen zituen jaki eta edariekin bizi zelako bera. Mundu horretatik dator Amuriza, etxean ezagutu ditu erromeriak, eta bertan abesten ziren kopla haietan biltzen ziren istorioak arakatzen eman du bizia… ez ziren letrak bakarrik, argazkiak ziren, momentuko irudiak: mendian elurra, auzoko astoa, baserriko mutilzaharra… hamaikatxo bizipen. Xabier Amurizak azken hamarkadetan zehar batu eta sortutako koplak ardatz hartuta, bere bizitzaren errepasoa egingo du hauek aitzaki bihurtuz.
-
Izaki Gardenak+ Hondora
Eskaintza berezia Aurresalmenta Venta Anticipada
Aurresalmenta Venta Anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-07-30; eta amaiera-data: 2026-11-13
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA INTXAURRONDO
2026-11-14 21:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Izaki Gardenak kontzertua emango du Intxaurrondo Aretoan Hondorarekin batera.
Izaki Gardenak
Jon Basaguren (gitarra, ahotsa), Libe Kortazar (teklatuak, ahotsa), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsa), Aitor Agirre (baxua, ahotsa), Dani Arrizabalaga (bateria)
-------------------
Hondora
Elisa Bayona (ahotsa), Ibai Gallardo (gitarra), Joseba San Sebastian (baxua), Mikel Fagoaga (bateria)
Informazio gehiago hemen.
-
A. Bentley, I. Lacuesta,Ylia, A. Coma
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
FANTASMA SUR
2026-11-15 19:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Oharra: Donostia Kulturako bazkideek % 20ko deskontua izango dute kontzertu honetako sarrerak erosterakoan, abuztuaren 31 arte.
Alondra Bentleyren ahotsak eta melodiek bat egiten dute Yliaren testura eta erritmo elektronikoekin. Ustekabeko topaketa horrek musika atmosferiko eta espektrala sortzen du, Isaki Lacuesta zinemagilearekin idatzitako mamuen abestiak. Albert Coma artista bisualarekin batera musikarekin zuzenean elkarreraginean aritzen diren zinema-emanaldien arduraduna ere bada Lacuesta. Pista atmosferikoetan flotatzen duten abestiak, linbo pixelatuak, film fantastikoen oihartzunak eta denboran zehar egindako soinu-bidaiak...
Mark Fisherri buruz hitz egitea erabaki zuten egun batean hasi zen dena... Fantasma Sur taldeak errealitate paralelo baterantz jotzen du, non genero guztiak gurutza daitezkeen (k-punka, ghost storyak, spoken word, love letter banpiroak), iraganeko bizitzarik gabeko mamueek sorgindutako etxe bat.
-
Mary Harlvorson
ClubVictoria Eugenia Antzokia
CANIS MAJOR
2026-11-18 19:30
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Canis Major laukote-proiektu berri -berria da, eta Mary Halvorsonen azken konposizioak aurkezten ditu, Dave Adewumi (tronpeta), Henry Fraser (baxua) eta Tomas Fujiwara (bateria) musikarien parte-hartzearekin.
Mary Halvorson gitarra-jotzaile, konpositore eta grabazio artista (Nonesuch Record) Brooklynen bizi da. Bere soinu bereizgarriari eta bere instrumentuari ematen dion ikuspegi berritzaileari esker, onarpen handia lortu du Halvorsonek azken bi hamarkadotan, urteko onenen zerrenda askotan parte hartzeaz gainera, MacArthur Fundazioaren 2019ko beka bat eta azken bederatzi urteetan DownBeat aldizkariaren kritikariek emandako Urteko Gitarra Jotzailearen titulua ahaztu gabe. Bere talde saritu propioen buru ez denean, sormenezko kolaborazio ugaritan eta 75 argitalpen baino gehiagotan entzun daiteke, nola lider gisa hala musikari laguntzaile legez.
Mary Halvorson (gitarra), Dave Adewumi (tronpeta), Henry Fraser (baxua), Tomas Fujiwara (bateria)
-
Revolution JamRock 2026
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta anticipada
Aurresalmenta - Venta anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-07-30; eta amaiera-data: 2026-11-20
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA INTXAURRONDO
2026-11-21 19:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
2025eko edizio arrakastatsuaren ondoren, Revolution JamRock azaroaren 21ean itzuliko da Intxaurrondora, Jamaikako musikaren eta sound system kulturaren zaleentzako erreferentziazko hitzordu gisa sendotuta.
2026ko kartela Joe Yorke, Alpha Steppa & Nai Jah eta Revolutionary Brothers-ek osatzen dute.
Jaialdiak nazioarteko lehen mailako artistak eta tokiko proiektuak, bai sortzen ari direnak bai ibilbide sendoa dutenak, uztartzen dituen programazioaren aldeko apustuari eutsiko dio, hainbat belaunaldi eta joera musikalen arteko topagune paregabea sortuz.
Berrikuntza nagusi gisa, aurtengo edizioak Boiler Room formatuan antolatutako gune bat izango du, artistak eta publikoa inoiz baino gehiago hurbiltzeko asmoz.
-
Darius Jones Trio
ClubVictoria Eugenia Antzokia
LEGEND OF E’BOI
2026-11-22 19:00
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Darius Jones Triok Legend of e'Boi (The Hypervigilant Eye) diskoa aurkeztuko du zuzenean.
Darius Jones saxofoi jotzaileak lan ikaragarria eratu du 2000 urtetik, eta, ziurrenik, bere koroarik preziatuena da lan berri hau. Jonesen konposizioetan apaindura gutxiko edertasuna dago, ia desafiatzailea, garai modernoetako krudelkerien eta ironien irudikapen bizia, baita horiekin batera doazen hauskortasunena eta malenkoniarena ere, eta horrek soinuen, irudien eta gogo-aldarte oso zehatzetan transmititzeko duen gaitasuna islatzen du.
Legend of e'Boi (The Hypervigilant Eye) Darius Jones konpositore eta saxofoi-jotzaile handiaren lan berri eta indartsua da. Gerald Cleaver bateria jotzailearekin (Jonesen kolaboratzailea aspalditik) eta Chris Lightcap baxu-jotzaile apartarekin hiru ahotsetako elkartasunean –konpromisoz betetakoan– geratu dira agerian saxofoi-jotzailearen bi indargune artistiko handiak. Jonesen bost konposizio berri boteretsu eta No More My Lorden –Alan Lomaxek Parchman Farmen (Mississippi) grabatutako kartzelako abestia– moldaketa deigarri bat.
Darius Jones (saxo altua), Gerald Cleaver (bateria), Chris Lightcap (baxua)
-
Bolo-Bolo Weekend 2026
Eskaintza berezia Aurresalmenta Venta Anticipada
Aurresalmenta Venta Anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-09-09; eta amaiera-data: 2026-11-13
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA INTXAURRONDO
2026-12-11 - 2026-12-12
Intxaurrondo Kultur Etxea
Bolo-Bolo jaialdiak bi gauetako zuzeneko musika proposatzen du, talde finkatuak, euskaraz abesten duten tokiko taldeak eta nazioarteko musika eszenako promesa gazteak uztartzen dituen programazio zaindu batekin.
-
XXV. Cante flamenko lehiaketa
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
XXV. CANTE FLAMENKO LEHIAKETA
2026-12-12 18:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Aurtengoan ere Cante Flamenko Lehiaketa izango da Antzoki Zaharrean, Camelamos Adiquerar Elkartea-ren eskutik.
Parte-hartzaileen saioaren ostean, artista gonbidatuaren emanaldia izango da.
-
Oskarbi
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
60 URTE KANTUAN
2026-12-12 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Oskarbik 60 urte kantuan izeneko kontzertua eskainiko du.
Oskarbik 2026ko azaroan 60 urte beteko ditu euskal kantagintzan eta hori harrigarria da. Aurreko mendeko hirurogeiko hamarkadako Euskal Pizkundeko kantagintzako testigantza dakar. Garai haietako kantarietatik Oskarbik bakarrik jarraitzen du oholtzetan eta diskogintzan.
60 urte hauetan eragin berezia izan dute Oskarbin Ez Dok Amairuko kideek, Luis Romerok, Jorge Oteizak, Gandiagak eta beste askok. Ia mila kantaldietan parte hartu du taldeak eta hamahiru disko grabatu ditu. 40 bat lagun pasa dira taldetik, emakume eta gizon, eta euskaraz eta ahotsetan kantatu du beti. 60 urte hauetan herri kanta eta musikak sorkuntza propioarekin batera uztartu ditu.
-
XIV. Zombie Jaialdia
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta anticipada
Aurresalmenta - Venta anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-07-30; eta amaiera-data: 2026-12-11
Larratxo Kultur Etxea
TIERRA SANTA + HIJOS DE OVERON + LORDWITCH
2026-12-12 20:00
Larratxo Kultur Etxea
Tierra Santa rock eta heavy metal talde ezaguna indartsu itzuliko da musikaren panoramara, "Un Viaje Épico" disko berria kaleratuta.
XIV Zombie Jaialdiko agertokira Lordwitch heavy metal talde bergaratarra eta Segoviako Hijos de Overon ere igoko dira gau ahaztezin honetan.
-
Macy Gray
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
THE TROUBLE WITH THE TRUTH TOUR
2026-12-13 19:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Macy Gray abeslari estatubatuarrak The trouble with the truth disko berria aurkeztuko du.
Musika zintzotasun freskagarriz konposatzeko gaitasuna, entzuten dutenengan sakonki durundatzen duela, ez da oso ohikoa industrian. Pertsona gutxik dute dohain hori, eta Macy Gray r&b eta souleko kantautore, musikari eta musika-ekoizlea da pertsona horietako bat. Bere ahots bizia, soularen gaineko domeinua eta bere espiritu funkya kontuan izanik, Grayk badaki nola erabili musikaren boterea, eta garaikideengandik bereizten duen gaitasun bat da hori.
-
Ezpalak + talde gonbidatua
Eskaintza berezia Aurresalmenta - venta anticipada
Aurresalmenta - venta anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-09-03; eta amaiera-data: 2026-12-18
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA
2026-12-19 21:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
6 urteren, estudioko 4 disko eta zuzeneko disko bikoitz baten, penintsulako, Portugalgo, Italiako eta Kolonbiako ehunka areto eta jaialditan aritu ondoren, eta, batez ere, atzera begiratuta belaunaldi baten ereserki bihurtu diren hainbat abesti sortu ondoren, Ezpalak taldeak agertokietatik agur esango du denboraldi baterako, Donostian orain arte eman duen kontzerturik berezienarekin.
-
Ainara Ortega & Joaquín Chacón
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
SO IN LOVE
2026-12-20 19:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Oharra: Donostia Kulturako bazkideek % 20ko deskontua izango dute kontzertu honetako sarrerak erosterakoan, abuztuaren 31 arte.
Ainara Ortegak eta Joaquín Chacónek So in love kontzertua eskainiko dute.
Ainara Ortegak eta Joaquín Chacónek ahotsaren eta gitarraren arteko elkarrizketa intimo bat ehuntzen dute; sinpletasunetik dotorezia erdiesten duen eta isiltasuna hirugarren pertsonaia bihurtzen den proposamen berezia da. Artifiziorik gabe, gitarraren moldaketa zehatz eta ñabardura ugarikoei esker, emozio neurtu eta sakoneko musika. Albumak egia, edertasuna eta arriskua arnasten ditu, jazz estilo gainkargatuez urrunduz, biluzik eta funtsezko agertzeko. Konexioa bi gonbidatu bikainen presentziak areagotzen du: Pablo Martín Caminero kontrabaxuan eta Bobby Martínez handiaren saxofoi tenorra.
Ainara Ortega (ahotsa), Joaquín Chacón (gitarra), Pablo Martín Caminero (kontrabaxua), Bobby Martínez (saxo tenorra).
-
Olaia Inziarte
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
ZERRAUTSA
2026-12-27 - 2026-12-28
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Itxaron zerrenda (abuztuaren 31ko oharra: 18:30):
Sarrerak agortu dira, baina baliteke aurrerago kontzertuetrako sarrera gutxi batzuk salgai jartzea. Informazio hori jasotzeko, "Izena eman itxaron zerrendan" botoia sakatu (sarrerak ez daude bermatuta).Abenduaren 27an eta 28an Zerrautsa lanaren birari amaiera emanen dio Olaia Inziartek Victoria Eugenia Antzokian. Taldearentzat hain berezia den toki honetan piztuko dute 14 + 3 kantuz bildutako arbola puxkekin azken sua. Horren ondotik, atsedena. Ziklikoa da dena.
Hona taldearen mezua: “Espero zaituztegu maitasunez eta esker onez, beti”.
Olaia Inziarte (ahotsa, pianoa, gitarra), Eric Deza (gitarra elektrikoa, efektuak), Gema Ines Murillo (gitarra elektrikoa eta akustikoa), Ander Unzaga (sintetizadorea, pianoa), Lore Nekane (baxua, sintetizadoreak), Josu Erviti (bateria, perkusioa).
-
Def Con Dos + Pandemoldium + Kraven
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta Anticipada
Aurresalmenta - Venta Anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-07-30; eta amaiera-data: 2027-01-22
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA INTXAURRONDO
2027-01-23 20:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Def Con Dos taldeak kontzertua emango du Intxaurrondo Aretoan Pandemoldium eta The Kravenekin batera.
Laster informazio gehiago.
-
Sylwia Salamonska Baczyk
ClubVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-01-27 19:30
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Sylwia Salamonska-Baczyk soprano poloniar gazte eta Züricheko Operako opera estudioko kideak eta Teodora Oprisor pianistak Chopinen 17 abestien jatorrizko bertsioa eskainiko digute (polonieraz). Ez dira autorearen obra ezagunenak baina oso ederrak dira.
Frédéric Chopin Zikloko abonutik kanpoko kontzertua.
-
Ruper Ordorika & Mugalariak
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
LURRA IKUTU BARIK
2027-01-31 19:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Ruper Ordorika musikari oñatiarrak Lurra ikutu barik azken diskoko abestiak joko ditu Mugalariak taldearekin batera eta bere diskografiaren errepasoa egingo du. 40 urte baino gehiagoko musika-ibilbidearen eta hogei disko baino gehiagoren ondoren, abeslari eta konpositore oñatiarra Lurra ikutu barik azken diskoaren birari bukaera ematera dator. Hamaika abesti biltzen dituen lan honek egunerokotasunari buruzko gogoeta poetikoak eta denboraren joanari buruzko gogoetak tartekatzen ditu. Oholtza gainean bere 'mugalariak' izango ditu lagun: Arkaitz Miner, Lutxo Neira, Felix Buff eta Nando de la Casa.
Ruper Ordorika (gitarra, ahotsa), Arkaitz Miner (gitarra, biolina, mandolina), Lutxo Neira (baxua), Felix Buff (bateria), Nando de la Casa (perkusioa, teklatuak)
-
Sarah Perarnaud - Tomas Vidal
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-02-03 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Sara Perarnaud Donostian jaio zen duela 20 urte eta egun Parisko Kontserbatorioko azken mailetako ikaslea da. Bere eskutik, Chopinen Pianorako 1. kontzertuaren bertsio bat izango dugu entzungai; zehazki, soka-laukoterako bertsioa. Kontzertuaren aurretik, Musikeneko ikasleek Frédéric Chopinen lehen 12 preludioak eskainiko dizkigute.
-
Sofía Huerta
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-02-17 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Sofía Huerta 15 urteko donostiarra izango da protagonista gazteei zuzendutako kontzertu honetan. Izan ere, Chopinen Pianorako 2. kontzertuaren soka-laukoterako bertsioa eskainiko du. Kontzertuaren aurretik, Musikeneko ikasleek Frédéric Chopinen azken 12 preludioak eskainiko dituzte.
-
Haur kontzertua
ClubVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-02-20 19:30
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Samuel Arroyo pianista eta Stuttgarteko Kontserbatorioko master ikaslea izango da etxeko gazteenei zuzendutako festa chopiniar honen zuzendari eta interpretea. Chopinen melodia ospetsuenekin inprobisatzeko festa izango da eta jendeak aktiboki parte hartuko du.
Frédéric Chopin Zikloko abonutik kanpoko kontzertua.
-
Alfonso Gómez
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-03-10 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Alfonso Gómez pianista gasteiztarrak eta Friburgoko (Alemania) piano-katedradunak Frédéric Chopinen nokturnoen bertsio berezi bat eskainiko du. Gómezek hainbat sari jaso ditu interpretazioagatik eta argitaratu dituen diskoetako batzuengatik.
-
Jon Urdapilleta
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-04-28 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Jon Urdapilleta pianista donostiar handiak hain ezagunak eta interpretatzen hain zailak diren Frédéric Chopinen polonesen hautaketa bat eskainiko du. Nola polonesak –dantza poloniarra– hala mazurkak Frédéric Chopinen bizitzan egongo dira beti, bere sorterria barruan baitzeraman.
-
Marta Zabaleta
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-05-05 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Marta Zabaleta kontzertista gipuzkoar handiak emango duen kontzertuan hainbat musika-genero interpretatuko dira. Schuberten sonaten munduan sartuko gaitu, Chopinek asko landu ez zuen genero batean, hain zuzen. Horrez gain, era dramatikoagoan bada ere, Chopinen beste genero bat entzun ahal izango dugu: scherzoa. Eta, bukatzeko, balada, Chopinen izaera erromantikoena eta sentimentalena ezagutzeko.
-
Judith Jauregui
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-06-09 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Judith Jáuregui donostiarrak amaiera emango dio Frédéric Chopinen Zikloari hiru impromptu interpretatuz, zeinak “fantasiak brodatutako musika-kapritxo” gisa deskribatzen baitzituen Franz Lisztek. Eta, kontzertua eta zikloa ixteko, Chopinen lan ezagunenetako bat interpretatuko du: Andante spianato et grande Polonaise brillante.
-
Opari Liburua / Libro de regalo
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CHOPIN ZIKLOA
2027-06-09 23:59
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Zure saskia
Zure saskia
Zure saskia
Sarrera mugatua
Sarrera mugatua
Sarrera mugatua
Bezero-maiztasuna handia denez, baliabideak askatu behar ditugu. Zure erosketa-leihoa hurrengo bezeroari helaraziko zaio barru. dituzu erosketa osatzeko.