dFeria Abonamendua
dFeria Abonamendua
dFeria Abonamendua
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
% 25eko deskontua hiru ikuskizun edo gehiago erosita. Donostia Kulturako bazkideen deskontuekin (% 10) metagarria da. Eskuragarri urtarrilaren 16ra arte.
% 25 eko deskontua honako prezioen arabera egingo da:
Victoria Eugenia Antzokia: 20 € / 18 € / 14 €
Antzoki Zaharra-Fundación SGAE Gunea: 18 € / 14 €
Gazteszena (Egia), Intxaurrondo K.E., Imanol Larzabal (Lugaritz), Victoria Eugenia Club, Victoria Eugeniako Dantza Aretoa: 14 €
Abonamenduen baldintzak
Abonamenduen baldintzak
Abonamenduen baldintzak
-
Arizona
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Arizona
TXALO PRODUKZIOAK
2026-03-13 - 20:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
OHARRA: Lan honen gaztelaniazko bertsioa martxoaren 18an antzeztuko da.
Txalok eta Lamandangak ekoiztutako ikuskizuna da Arizona eta Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola ditu protagonista.
Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, deskuidurik txikienean noiz gurutzatuko zain... Baina adi egon behar dute, ezin dute guardia jaitsi.
Halako batean, Margaret galdera asko egiten hasiko da, gehiegi…eta beraien bizitza komikoa guztiz aldatzen hasiko da.
Egilea: Juan Carlos Rubio. Itzulpena: Kepa Errasti. Zuzendaritza: Esteban Roel, Kepa Errasti. Antzezleak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola. Eszenografia, atrezzoa: Asier Sancho Senosiain. Eszenografiaren egilea: Escénica integral. Argiztapena, teknikaria: Alfredo Medina Lirio. Dekoratzailea: Asier Sancho Senosiain. Argiztapen diseinua: Juan Alberto González Vega. Soinu efektuak: David Rodriguez. Jantziak: Natalia Mora-Gil. Musika: Jorge Magaz. Argazkia, kartela: Javier Naval. Ekoizpen arduraduna: Xabier Agirre. Ekoizpena: Txalo Produkzioak, Lamandanga Producciones. Esker onak: Carlos Nguema, Joli Pascualena, Iker Huitzi, Julen Telleria, Fernando González, José Quetglas, Karlos Nguema.
-
Bloody Moon by Marina Mascarell
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Bloody Moon by Marina Mascarell
DANISH DANCE THEATRE
Zure hautaketa egin
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Bloody Moon kolorez betetako bizitzaren ospakizun bat da; dantza basatiko ikuskizun bat, atsegina eta kementsua, umorez nahiz sentsualtasunez betea. Inspiratuta dago Georges Bataille pentsalari frantsesaren lan ospetsuan, hau da, desira, erotismo, askapen eta eromenari buruzkoan. Marina Mascarell koreografoa lan honetan lehendabizikoz arituko da Danish Dance Theatre-ren arte zuzendari modura. Agertokian, dantzariek Dionisio ugalkortasunaren jainkoaren plazer, gehiegikeria, kaos, transgresio, jolas, jai eta estasiaren printzipioak jokatzen dituzte, eromen kutsu bat gehituta. Bisualki ikusgarria.
Marina Mascarell Dansk Danseteater konpainiaren arte-zuzendaria da. Itzal handiko koreografoa da nazioartean, eta ezaguna da bere diziplinarteko lanak gogoeta sustatzen duelako. Aurretik, Mascarell Hagako Korzo Theatreko koreografo egoiliarra izan zen (2011-2021) eta Bartzelonako Mercat de les Flors guneko artista elkartua 2022ra arte. Koreografian aritu aurretik dantzaria izan zen Nederlands Dans Theater (NDT) eta New Yorkeko Cedar Lake Contemporary Ballet konpainietan.
Danish Dance Theatre Danimarkako dantza garaikideko konpainia nazionala da, eta Kopenhageko Operan du egoitza. 2023ko apiriletik, koreografo valentziarra konpainiaren arte-zuzendaria da. Danish Dance Theatre ospetsua da errepertorio dinamikoa eta askotarikoa izateagatik, errepertorio barruan ditu Royal Danish Theatre-n egindako ekoizpen handiak, aire zabaleko jaialdiak eta ekitaldiak, baita erronka- nahiz inspirazio-iturri diren familia-ikuskizunak ere.
-
No pares (sigue sigue)
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
No pares (sigue sigue)
SERGI CASERO
2026-03-14 - 16:00
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Sergi Caseroren No pares (sigue, sigue) performanceak spinninga eta hitzaldi performatiboa uztartzen ditu, era horretan auzitan jarri nahian ahaleginaren eta norberaren betiereko hobekuntzaren aginduak, turbokapitalismoaren berezkoak direnak; hala, umoreaz baliatzen da kontakizun meritokratikoen atzean ezkutatzen diren errua nahiz norberaren kontrako zigorra ezagutzera emateko.
Spinning-eskola baten eta konferentzia performatibo baten arteko erdibidean, pedalei etengabe eragiteko zurrunbiloan harrapatutako Sisifo moderno modura aurkezten da. Performancea buklean errepikatzen da, itzuli bakoitzean bere burua hobetu nahian, hurrengo maila, aitortza eta arrakasta, beti urruti daudenak, erdiesteko. Giro entusiastarekin eta merengue house musikaz lagundua, ikusleak pixkanaka limurtuko dituzte eldarnio autoesplotatzaile honetan parte har dezaten.
Denbora eta narratiba neoliberalak gure gorputzekin ez direla bateragarriak agerian uztetik haratago, performanceak estrategiak proposatzen ditu produktibitatearen inertzia eta haren limurtze-mekanismoak kolektiboki hautsi ahal izateko.
Jatorrizko ideia: Sergi Casero. Zuzendaritza: Sergi Casero, Mònica Molins. Dramaturgia-laguntza: Markos Goikolea.
Argiztapen-diseinua: Miguel Ruz. Soinu-diseinua: Guillem Rodríguez. Jantzien diseinua: Sara Clemente. Egonaldiak: Matadero Residency Centre (Madril), L'Infinita (L'Hospitalet del Llobregat), Centrale Fies (Dro, Italia), Fabrica de Creació Fabra i Coats (Bartzelona). Laguntza eta eskerrak: Amsterdan fonds vor den Kunst, Opera Estate, Centrale Fies. -
52 Hertz
Intxaurrondo Kultur Etxea
52 Hertz
ADOS TEATROA
2026-03-14 - 19:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
OHARRA: Ikuskizun honen gaztelaniazko bertsioa martxoaren 16an taularatuko da.
Ados Teatroaren obra benetako bakardade-testigantzetatik abiatuta sortutako ikuskizuna da, aurrez mikrodokumental moduan jasotakoak.
Izenburuak azken 35 urteetan Ozeano Bareko hainbat tokitan grabatutako soinu bitxi baten frekuentziari egiten dio erreferentzia, balea urdin baten kantuaren antzekoa. Baina balea urdinak 10 eta 39 hertzio arteko frekuentzian komunikatzen dira, eta “balea bakarti” honen ahotsa, 52 hertzioan bibratzen duena, espeziearen entzumen-mugatik kanpo geratzen da.
Dirudienez, “52 hertzioko balea” jaiotzez gorra izan daiteke, eta horregatik ez zuen inoiz ikasi bere kantuak frekuentzia egokian emititzen. Ez da beste balearik bere deiari erantzuteko gai. 52 hertz “balea bakarti” horren metafora bihurtzen da gizarte-isolamenduaren sinbolo gisa, eta bakardade desiragabea pairatzen ari diren edo jasan duten pertsonen inguruko ikuspegi poliedrikoa eskaintzen du, elkar gurutzatzen diren bizipenak ehunduz, non batzuk besteengan eragiten duten.
-
Cantando bajo las balas
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Cantando bajo las balas
LUNA HIENA
2026-03-14 - 20:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Ane Gabarain Millán-Astrayz jantziko da Luna Hiena konpainiak estreinatzen duen Antonio Álamoren lan honetan.
Millán-Astrayk, Legioaren sortzaileak, bere historia —alegia, Espainiaren loriarena— kontatzen digu. 1936ko urriaren 12an, Arrazaren Egunean, Unamuno madarikatua izorratzera etorri zen. «Garaituko duzue baina ez duzue konbentzituko» esan ez du ba agure zaharrak... Ezinezkoa irriz ez lehertzea halako kirtenkeria entzunda.
Cantando bajo las balas kabaret nekrofilo bat da, komedia ilunaren erako esperpento bat, bakarrizketa bat. Bertan, Millán-Astray, indarkeria eta adimenaren heriotza txalotzen duten requiem izugarriak goresteko eldarnio betean, ikusleei orainaldian mintzatzen zaie gaur egungo ikusleentzat ikaragarri ezaguna den diskurtsoa erabiliz.
Lana Madrilgo Callejón del Gato izenekoaren ispilu deformatua da. Ispilu horretan gaur egungo gizarteak ezagutu ahal du zer norabidetan garamatzan zentzugabekeriaren, gorroto-diskurtsoen eta aberri-salbatzaileen megalomaniaren goren mailak.
Zuzendaritza: Asier Andueza. Aktoreak: Ane Gabarain, Marc Servera. Zuzendari laguntzailea: Paul Alcaide. Musika, soinu-espazioa: Marc Servera. Argiztapenaren diseinua: David Bernués. Eszenografia: José Luis Raymond. Jantziak: Edurne Ibañez. Mugimenduaren zuzendaritza: Arturo Vargas. Ekoizpena, banaketa: Biktor Andueza. Ekoizpena: Luna Hiena Interacciones Culturales S.L.
-
S/Fichero... + Basandere + Tupper + Burnt
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
S/Fichero... + Basandere + Tupper + Burnt
ERAIN, NODE, OSA + MUJIKA, LASALA
2026-03-15 - 10:00
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Erainen Sin fichero adjunto, Noderen Basandere, Osa + Mujikaren Tupper eta Lasalaren Burnt piezek osatzen dute dantza ikuskizun hau.
-
Samba
Tabakalera
Samba
UPPERCUT DANSETEATER
Zure hautaketa egin
Tabakalera
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
OHARRA: Biluzi partzialak dituzten eszenak ditu.
Uppercut Danseteater daniarraren Samba lanak hasiera ematen dio What Was Must Die trilogiari, eta gonbidatzen gaitu fantasia gorri batera. Bertan, sambako harea bihurtzen da jairako, sekretuetarako eta tentsio komunitarioetarako esparru. Sutsua eta sentsoriala, lanak zuzeneko musika, maskarak eta gorputz-hizkuntza zuzena nahasten ditu gure artean gertatzen den guztia aztertzeko: gaizki-ulertuak, tentazioak, orekak eta konplizitateak.
Ideia, sorkuntza, koreografia: Stephanie Thomasen. Musika, zuzeneko perkusioa: Alexander Skjold Henriksen. Eszenografia, maskarak: Johan Kølkjær. Dramaturgia: Betina Rex. Argiztapen-diseinua: Peter Bodholdt Løkke. Koreografo laguntzailea: Lukas Larsen. Dantzariak: Adam Tocuyo, Linn Fletcher, Mark Philip, Stephanie Thomasen.
Laguntzailea: Danish Arts Foundation
-
Itzulera (The return)
Imanol LarzabalLugaritz K.E.
Itzulera (The return)
DEJABÚ
2026-03-15 - 16:00
Imanol LarzabalLugaritz K.E.
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
OHARRA: Gaztelaniazko bertsioa martxoaren 16an taularatuko da.
Dejabu Konpainiaren Itzulera antzezlanak zuzeneko road movie baten egitura du, eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ditu, ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.
Dejaburen proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.
Zuzendaritza, ideia: Dejabu. Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo, David Aguilar. Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano. Idazketa: Dejabu, Mariana de la Mataren bidelaguntzarekin. Zuzeneko bideo sorkuntza: David Aguilar. Musika: Ander Fernandez. Jantziak: Barbara Rasso. Argi diseinua: Andoni Mendizaba. Argi eta soinu teknikariak: Andoni Mendizabal, Itziar Bote. Eszenografia: Dejabu. Komunikazioa, diseinu grafikoa: Rodriguez & Ndungmandum. Ekoizpena: Dejabu. Banaketa: Artedrama
-
440 Hz
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
440 Hz
NACHO DIAGO
2026-03-15 - 16:30
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Nacho Diagoren 440 Hz lana Ceciliaren istorioa da. Neska gor-mutu bat da, eta amarekin batera bizi da hiriko aldirietako auzo dirudun batean, amak behar baino gehiago babestua. Egun batean aitaren poema bat irakurriko du; aita idazlea da eta duela urte batzuk abandonatu zituen. Poema irakurtzea ekintzarako deitzat hartuko du. Aitaren bila joatea erabakiko du, hamazazpi urteko neska baten berezko errebeldiak eta frustrazio familiarrak bultzatua, egiaz zergatik abandonatu zituen jakiteko.
Baina emanaldi honetan, bizitzan bezala, gauzak ez dira beti diruditenak.
Egilea: Paco Romeu. Dramaturgia, zuzendaria: Nacho Diago. Zuzendari laguntzailea: Rebeca Valls. Aktoreak: Rebeca Valls, Marina Alegre, Joan Ballester, Santiago Martínez. Argiztapena: Joan Ballester. Eszenografia: Nacho Diago. Eszenografia eraikuntza: Trasto Producciones. Jantziak: Si te visto no me acuerdo. Jatorrizko musika: Paco Diago. Off ahotsak: Paco Alegre, Elsa Tronchoni, Paco Romeu, Alma Diago. Kartel diseinua: Assad Kassab. Argazkia, bideoa: J.L. Hervás. Ekoizpena: Nacho Diago Producciones en la luna. Banaketa: a+ soluciones culturales.
-
El brote
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
El brote
COMPAÑÍA CRIOLLA
2026-03-15 - 18:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Compañía Criollaren El brote lanean, Roberto Peloni da aktore bakarra. Sari nahiz aitortza ugari erdietsi ditu Argentinan.
Narratzen du nola aktore bati hasten zaizkion itxuragabetzen fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak. Orain, bere bizitzaren gertaerak idazten dituenaz ere ez da fio. Zer pertsonaia klase gara istorio honetan?
Compañía Criolla 2009an sortu zen eta Iberoamerikako azken hamarkadako antzerki-konpainia emankor eta aitortuenetako bat da.
Antzerkigilea, zuzendaria: Emiliano Dionisi. Antzezlea: Roberto Peloni. Eszena eta jantzien diseinua: Micaela Sleigh. Argiztapen diseinua: Agnese Lozupone. Soinu diseinua: Martin Rodriguez. Argazkilaritza: Luis Ezcurra. Zuzendari laguntzailea: Juan José Barocelli. Ekoizpen artistikoa: Sebastián Ezcurra. Ekoizpen orokorra: Compañía Criolla.
Prentsa eta komunikazioak: Sebastián Ezcurra. -
Desobedientes 18/98
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Desobedientes 18/98
TANTTAKA TEATROA
2026-03-15 - 20:00
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Tanttaka Teatroaren Desobedientes18/98 lana 18/98 auziko epaiketatik unibertsitatera, unibertsitatetik mundura, eta desobedientzia zibilaren oinarrietara doa, eta desobedientziaren funtzionamendua eta egungo gizarteak duen haren premia azalduko ditu.
Ainhoa Zientzia Politikoetan doktoratu berri da eta doktoretza-tesia defendatu behar du epaimahai akademiko baten aurrean. Tesiak desobedientzia zibila jorratzen du, gure demokrazietan indarrean dagoen eta beharrezkoa den borroka-praktika gisa, eta, aldi berean, esanahiz betetako adibideen bitartez, eskubide zibilen historian eta haiek irabazteko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarriaz hitz egiten du.
Bestetik, Desobedientes 18/98 lana bete-betean murgilduko da, Garzon epaileak irekitako eginbide batzuetatik abiatuta, 18/98 sumarioaren makro prozesu judizial polemikoan, zeinetan eskubide zibilak gizarte-mugimenduei lotutako oinarri batetik defendatzen zituzten hainbat pertsonaren prozesamenduaren adierazle izan zen.
-
52 Hercios
Intxaurrondo Kultur Etxea
52 Hercios
ADOS TEATROA
2026-03-16 - 09:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
OHARRA: La versión en euskera se presenta el 14 de marzo.
Ados Teatroaren obra benetako bakardade-testigantzetatik abiatuta sortutako ikuskizuna da, aurrez mikrodokumental moduan jasotakoak.
Izenburuak azken 35 urteetan Ozeano Bareko hainbat tokitan grabatutako soinu bitxi baten frekuentziari egiten dio erreferentzia, balea urdin baten kantuaren antzekoa. Baina balea urdinak 10 eta 39 hertzio arteko frekuentzian komunikatzen dira, eta “balea bakarti” honen ahotsa, 52 hertzioan bibratzen duena, espeziearen entzumen-mugatik kanpo geratzen da.
Dirudienez, “52 hertzioko balea” jaiotzez gorra izan daiteke, eta horregatik ez zuen inoiz ikasi bere kantuak frekuentzia egokian emititzen. Ez da beste balearik bere deiari erantzuteko gai. 52 hertz “balea bakarti” horren metafora bihurtzen da gizarte-isolamenduaren sinbolo gisa, eta bakardade desiragabea pairatzen ari diren edo jasan duten pertsonen inguruko ikuspegi poliedrikoa eskaintzen du, elkar gurutzatzen diren bizipenak ehunduz, non batzuk besteengan eragiten duten.
-
Fleeting matters
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
Fleeting matters
BEGOÑA QUIÑONES & VERÓNICA GARZÓN
Zure hautaketa egin
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Hau ez da musika, pultsu kolektiboa baizik.
Hau ez da dantza, erne dauden gorputzak baizik.
Hau ez da entretenimendua, soinudun erresistentzia baizik.Fleeting Matters materien anestesien kontrako koreografia bat da; hain zuzen, desagertzear daudenean eta arrastoa uzten dutenean baino existitzen ez diren ihesari emandako materien anestesien kontrako koreografia.
"Gorputza denbora-instrumentu bat da, betierekoa denaren eta efimeroa denaren arteko bibrazio iheskorra.
Erritmoa gara, eta erritmoak dantzarazi egiten gaitu ezdeusaren eta osotasunaren artean, garenaren eta
oraindik izatera iritsi ez garenaren artean". Gutunak poeta gazte bati, Rainer Maria Rilke.Kontzeptua, zuzendaritza, koreografia: Begoña Quiñones, Verónica Garzón. Dantzariak: Verónica Garzón, José Alarcón, Carlos González. Argiztapen diseinua: Olga García. Jatorrizko musika, interpretazioa: Carlos González. Jantziak: Begoña Quiñones. Argazkia, bideoa: Ruth Carpintero.
-
Euforia
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Euforia
CIELO RASO
2026-03-16 - 11:00
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Igor Calonge koreografo eta dantzariak sortutako Cielo Raso konpainiaren sorkuntza berria da Euforia, kolorearen, argiaren eta alaitasunaren aldeko apustua.
Ekintza bakoitza ordena zehatz batean antolatuta dago, obran zehar hazten doan erritmo konstante baten zain. Dantzariak agertokira sartu eta bertatik ateratzen dira, aurrekoak uzten duen paisaia ekintza berri batekin etengabe aldatuz.
Umorezko xehetasunek pultsua galtzen ez duen eta etengabeko informazioa ematen duen koreografia egituratzen dute. Eraikuntza koreografiko delikatu batekin, dantza-materialak interpreteek manipulatzen dituzten objektuetatik abiatuta sortzen dira, tempoarekin eta bere gorputzekin modu zehatzean jolastuz, eboluzio harrigarrietan. Erronka ekintza guztietan azkar sartu eta irten ahal izatea da, pertsona asko izatea eta, aldi berean, ekintza horiek berak izatea.
Euforiak askatasunaz, edertasunaz, denboraz eta maitasunaz hitz egiten du.
-
Itzulera (El regreso)
Imanol LarzabalLugaritz K.E.
Itzulera (El regreso)
DEJABÚ
2026-03-16 - 16:00
Imanol LarzabalLugaritz K.E.
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
OHARRA: Ikuskizun honen euskerazko bertsioa martxoaren 15ean taularatuko da.
Dejabu Konpainiaren El regreso antzezlanak zuzeneko road movie baten egitura du, eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ditu, ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.
Dejaburen proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.
Zuzendaritza, ideia: Dejabu. Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo, David Aguilar. Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano. Idazketa: Dejabu, Mariana de la Mataren bidelaguntzarekin. Zuzeneko bideo sorkuntza: David Aguilar. Musika: Ander Fernandez. Jantziak: Barbara Rasso. Argi diseinua: Andoni Mendizaba. Argi eta soinu teknikariak: Andoni Mendizabal, Itziar Bote. Eszenografia: Dejabu. Komunikazioa, diseinu grafikoa: Rodriguez & Ndungmandum. Ekoizpena: Dejabu. Banaketa: Artedrama
-
La Jácara de los cuerpos imposibles
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
La Jácara de los cuerpos imposibles
ALBERTO VELASCO
2026-03-16 - 18:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
La Jácara de los cuerpos imposibles bertso, dantza eta poesia birtualezko kabaret sikaliptikoa da, Alberto Velascok zuzendutakoa.
La Jácara de los cuerpos imposibles Espainiako Urrezko Mendeko genero-performatibitateaz mintzatzen da; iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi bat da. Emozioak eta gorputzak lotzen ditu; haien gainean noizbait esan zuten ezinezkoak zirela, ez zirela existitzen, animalia mitologikoak zirela, eta, halere, zure aurrean daude gaur. Arnasten dute. Dantzatzen dira. Askeak dira. Ikuskizunak bertsotan goraipatzen du aniztasuna, eta arauaren itzalak distirarazten ditu. «Ez dira beti harenak izan behar istorioa eta luma» (Lope de Vega).
Jácara Espainiako Urrezko Mendeko komedien ekitaldiartean antzezten ziren genero satirikoetako bat zen, eta oso hedatua zegoen. Pertsonaiak gaizkileak, pikaroak, txuloak, harroputzak eta hanparen munduko jendea izaten ziren. Jatorriz, jácara ez zen genero dramatikoa zentzu hertsian, baizik eta poesia kantatua eta, batzuetan, dantzatua; mundu guztiak ezagutzen zituen, eta oso errotuak zeuden herritarren artean. Dantzaldia hasi aurretik, ikusleek jácara! oihukatuz eskatzen zuten antzerki-jaiaren jarraipena.
-
Historia del amor
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Historia del amor
AGRUPACIÓN SEÑOR SERRANO
2026-03-16 - 20:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Agrupación Señor Serrano konpainiaren Historia de amor ikuskizunean emakume aktore bakarra, zuzeneko bideoa eta objektu asko daude agertokian. Ikuskizunak zeregin ezinezko hau du ardatz: ulertzen saiatzea zergatik maite dugun eta maite dugun bezala zergatik maite dugun.
Eta saiatu egingo da El Doradoren mitoari zeharka begira dagoela; alegia, oihanaren erdian ezkutatua dagoen urrez betetako hiri amestu hari. Hura bilatzeak oinaze handia eragin zuen, eta hartara ez zuen inork iristea lortu.
Noiz sortu zen maitasuna lehendabizikoz? Zergatik da maitasuna bilatzea etengabea gure bizitzetan? Nola baldintzatzen ditu iraganak gaur egun maitatzeko moduak?
-
Sensación térmica
Intxaurrondo Kultur Etxea
Sensación térmica
K PRODUCCIONES
2026-03-17 - 09:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Sensación térmica K Producciones konpainiaren azken lana da, Vanessa Espínek eta Adolfo Fernándezek zuzendutakoa, Mayte Lópezen eleberri homonimoaren egokitzapena. Lana musikaz beteta dago, baina, baita zarataz, disonantziaz ere; maitasunaren izenean onartzen eta zuritzen dugunaren ispilu bat. Edo, hobeki esanda, maitasunarekin nahasten dugunarena, bizitza osoan entzun —edo abestu— baitugu horrelakoa dela.
Etxetik urruti master bat ikasten ari den bitartean, Lucía Julianaren eta Almaren laguna egingo da. Baina Julianak harreman toxikoa hasiko du irakasle nagusiago batekin, eta, orduan, Lucíak iraganeko mamuei aurre egin beharko die.
Aktoreak: Claudia Galán, Nora Hernández, Adriana Ubani. Zuzendaritza: Vanessa Espín, Adolfo Fernández. Egilea: Mayte López. Antzerkirako egokitzapena: Adolfo Fernández. Jatorrizko musika: Andrés Picazo. Eszenografiaren diseinua: Jorge Ballina. Argiztapen diseinua: Paloma Parra. Jantzien diseinua: Berta Navas. Bideoeszena, sustapen-materiala: David Ruiz. Zuzendaritza teknikoa: Tarima - Logística Del Espectáculo. Prentsa, komunikazioa: María Díaz. Ekoizpen exekutiboa: Cristina Elso, Óscar Carnicero. Banaketa: Gg Producción Escénica. K. Producciones, Late Producciones, María Díaz Comunicacion-en ekoizpena.
-
Pulse
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
Pulse
SITA OSTHEIMER & ÁLVARO MURILLO
Zure hautaketa egin
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Pulse lanak aztertzen du zer lotura dauden Álvaro Murilloren jatorrizko flamenkoaren eta Sita Ostheimer artistaren mugimenduzko adierazpen-hizkuntzaren artean; horrez gain, ikusleak gonbidatzen ditu interpretatzaileekin partekatutako bidaia emozional batera. Erritmoa eta adierazpena korapilatzen dira bidaia honetan, non tradizioak eta modernotasunak fisikotasunaren sakontasun eta atabismoan bat egiten duten.
Sentsualtasunak, pisuak, soinuak eta erritmoak hartzen dute gunea, eta dantzariek, bitartean, benetakoa eta tazitua transmititzen dituzte: bi gorputz harrapatuta tentsio, askapen eta eraldaketaren etengabeko zikloan. Pulse bizitzaren bitasunen esplorazio bat da: lurrekoa eta etereoa, tradizionala eta modernoa, sinplea eta konplexua.
Zuzendaritza: Sita Ostheimer, Álvaro Murillo. Egileak, dantzariak: Sita Ostheimer, Álvaro Murillo. Musika: Daniel Muñóz Artomático. Argiztapen diseinua: Barnaby Booth. Lankidetza guneak: L'Obrador de Deltebre, Dantzalabea - Teatro Barakaldo, La Normal - Centro Coreográfico de Córdoba, Dock11 - DockART Berlín.
-
Monument
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Monument
ÀNGEL DURÁN
2026-03-17 - 11:00
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
OHARRA: Ikuskizun honek argi estroboskopikoak eta biluzi partzialak ditu.
Hamaika sari erdietsitako Àngel Duran konpainiak Monument aurkezten du, gorputz boskote bat gaztetasunaren, errebeldiaren eta azpikulturen oroimenerako bidaia batean.
Monument gaztetasunaren oroimenerako bidaia da, errebeldia horren lekukotasun gisa eraikitako monumentua, bai eta azpikulturen ondarearen ordaina ere. Gorputz-hizkuntzen aniztasunaren bitartez, Monument lanean gorputz-boskote bat agertzen da. Gorputzak korapilatu egiten dira berotasun iragankorraren bidezko matxinada kolektiboaren agente gisa, zeina, egindakoan, desegin egiten baita.
-
Un país sin sueños
Imanol LarzabalLugaritz K.E.
Un país sin sueños
FIX + FOXY
Zure hautaketa egin
Imanol LarzabalLugaritz K.E.
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Danimarkako Fix+Foxy konpainiaren Un país sin sueños antzezlana, Landet uden drømme izeneko jatorrizko lanaren gaztelaniazko bertsioa da.
Etorkizunetik iritsitako emakume batek dio amesteari utzi diogula eta bere misioa dela gu geure buruarengandik salbatzea. Zientzia-fikziorako norabide argian, Un país sin sueños (Landet uden drømme) lanak desio dugun etorkizuna irudikatzen du distopiek erreklamatu aurretik. Berriz amesteko dei bat, etorkizun hori existitu dadin.
Antzezleak: Carlota Berzal, etorkizuneko jendea (hainbat adinetako tokiko estrak). Zuzendari, idazlea: Tue Biering. Eszena, argiztapen diseinatzailea: Edward Loyd Pierce. Soinu diseinatzailea: Janus Jensen. Diseinu aholkularia: Marie Rosendahl Chemnitz. Dramaturgia: Tanja Diers. Ekoizpen zuzendari eta operadorea: Jonathan Hjorth. Argazkilaria, diseinu grafikoa: Søren Meisner. Ekoizlea: Annette Max Hansen.
Laguntzailea: Danish Arts Foundation
-
Sáhara. La barca del desierto
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Sáhara. La barca del desierto
UNAHORAMENOS PRODUCCIONES
2026-03-17 - 18:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Unahoramenos Producciones konpainiaren Sáhara. La barca del desierto lanak Aaiun-era 1970ean bertako ospitale batean aldi batez lan egiteko iristen den erizain kanariar baten istorioa kontatzen du. Alabaina, bizitza guztiz aldatuko zaio Yahadih gaztearekin maitemintzen denean. Gazte sahararrak Fronte Polisarioarekin bat egingo du Mendebaldeko Sahararen independentziaren aldeko borrokan.
Sahararren errefuxiatu-kanpalekuetan 2025eko urtarrilean egindako ikerlanaren ondoren egin da lan hau. Helburu nagusia hauxe izan zen: herri sahararraren errealitatea zuzenean ezagutzea, eta ikuskizuna sortzeko oinarri gisa balio izan duten osagai historikoak, sozialak eta kulturalak aurkitzea.
Maitasuna, traizioa eta erresistentzia nahasita, Sáhara. La barca del desierto lana lekukotasun humanoa da; batetik, bi munduren artean harrapatutako emakume baten eraldaketa pertsonalari buruzkoa, eta, bestetik, desagertzeari uko egiten dion herri aske baten borrokari buruzkoa.
-
Noces
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Noces
LED SILHOUETTE
2026-03-17 - 20:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Led Silhouette konpainiaren Noces lana Stravinskiren Les Noces obraren berrirakurketa garaikidea da. Jatorrizko lana bukatzen zen tokian hasten da: ezkontza-gelan.
Lanak etxetik sutegirako trantsizioa esploratzen du, intimoaren, erritualaren eta ezkutuan dirauenaren artean. Antzinakoaren eta oraingoaren arteko bidaia bat; bertan auzitan jartzen dira maitasuna, bizikidetza eta partaide izatea: zer esan nahi du gaur lotura batean bizitzea?
Led Silhouettek, Iruñeko Ganbara Abesbatzarekin batera, ezkontza-erritua berrikusten du zenbait galderaren eragile modura (maitasunaz, bizikidetzaz, intimitateaz eta nortasunaz). Gorputzaren, musikaren eta irudiaren bitartez gure bizitzeko modua sostengatzen edo ezegonkortzen duten oroitzapenak, ikurrak eta erritualak azaleratzen dira.
Iruñeko Ganbara Abesbatza Luis Morondok sortu zuen 1946an. Bere errepertorioan XV., XVI. eta XVII. mendeetako musika, abangoardiak, ondare propioa eta musika garaikidea biltzen dira. Abesbatzak, besteak beste, Vianako Printzea saria jaso du 2018an.
Programa:
Svadebka/Les Noces (1917) – Igor Stravinski (1882 – 1971)
Bodas de Sangrerako musika intzidentala – Federico García Lorca (1898 – 1936)
Pianorako kontzertua (abesbatza, lau piano eta perkusiorako bertsioa) – Carlos Suriñach (1915 – 1997) -
R & J
Intxaurrondo Kultur Etxea
R & J
LA DRAMÁTICA ERRANTE
2026-03-18 - 09:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
OHARRA: Ikuskizunaren euskarazko bertsioa martxoaren 19an taularatuko da Antzoki Zaharrean.
La Dramática Errante konpainiak R & J ikuskizunean Shakespeareren maitasun tragikoaren eta orainaldiko loturen arteko elkarrizketa plazaratzen du. Gaur egun, Veronako balkoia telefono-pantaila bat da. Maitasun erromantikoa erortzear dagoen eredu bat da. Maitasunaz hitz egiteko abiapuntua da, arintasun emozionala, sare sozialak eta maitatzeko modu ugari dauden garaietan. Inoiz entzun den maitasun-istorio ospetsuenaren berrikuspena da, egungo ikuspegi aske, garaikide eta zirraragarritik. Maitasun-paradigma berri baten bilaketa sutsua da.
-
Burgos New York dantz
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
Burgos New York dantz
CIDANZ PRODUCCIONES
Zure hautaketa egin
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Cidanz Produccionesek CICBUNY 2025 Nazioarteko Koreografia Lehiaketan saritutako hiru dantza pieza aurkeztuko ditu: Fonsi Lópezen Steady Hands, Compagnia Bellandaren Olvídame eta Lai Hung-Chungen Push and Pull.
-
Hasta el último baile
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Hasta el último baile
EVA GUERRERO
2026-03-18 - 11:00
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Eva Guerrero konpainiaren Hasta el último baile zuzeneko musikaz girotutako dantza-ikuskizuna da, denboraren iragaitea, gorputzaren eraldaketa, absentziak eta oroitzapenak dituena hizpide.
Hasta el último baile fikziozko autobiografia da: "Nola gordetzen dira oroitzapenak gorputzean? Zer forma ematen dizkidate dagoeneko hemen ez dauden pertsonek? Zer eraldaketa izaten ditu nire gorputzak denbora igaro ahala? Zure baitako zer dago niregan? Dantza eta musika protagonista direla, oroitzapenetatik, beste pertsona batzuen ahotsetatik eta iraganeko melodietatik abiatuta, nahaspilatutako istorio bat kontatzen dugu, autobiografia apur batekin eta fikzio apur batekin, eta hor guztia nahasten da, zahartzaroari, gorputzari, gorputzean geratu eta bera eraldatzen duten lorratz guztiei eta dantzak belaunaldi ezberdinak batzeko duen ahalmenari buruz gogoeta egiteko. Hasta el último baile topaketa eta, aldi berean, agurra da, gorputz asko dira gorputz bakarrean, gure oraina eraldatzen duten beste pertsona batzuen ahotsak dira, honaino ekarri gaituztenen memoria da".
-
Arizona
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Arizona
TXALO PRODUKZIOAK
2026-03-18 - 18:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
OHARRA: Lan honen euskarazko bertsioa martxoaren 13an antzeztuko da.
Txalok eta Lamandangak ekoiztutako ikuskizuna da Arizona eta Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola ditu protagonista.
Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, deskuidurik txikienean noiz gurutzatuko zain... Baina adi egon behar dute, ezin dute guardia jaitsi.
Halako batean, Margaret galdera asko egiten hasiko da, gehiegi…eta beraien bizitza komikoa guztiz aldatzen hasiko da.
Egilea: Juan Carlos Rubio. Itzulpena: Kepa Errasti. Zuzendaritza: Esteban Roel, Kepa Errasti. Antzezleak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola. Eszenografia, atrezzoa: Asier Sancho Senosiain. Eszenografiaren egilea: Escénica integral. Argiztapena, teknikaria: Alfredo Medina Lirio. Dekoratzailea: Asier Sancho Senosiain. Argiztapen diseinua: Juan Alberto González Vega. Soinu efektuak: David Rodriguez. Jantziak: Natalia Mora-Gil. Musika: Jorge Magaz. Argazkia, kartela: Javier Naval. Ekoizpen arduraduna: Xabier Agirre. Ekoizpena: Txalo Produkzioak, Lamandanga Producciones. Esker onak: Carlos Nguema, Joli Pascualena, Iker Huitzi, Julen Telleria, Fernando González, José Quetglas, Karlos Nguema.
-
Sisifos
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Sisifos
UPARTE
2026-03-18 - 20:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Sísifos UpArte konpainiaren zirku-ikuskizun garaikide bat da. Bertan, lehen mailako hamalau akrobatak giza ahaleginen hutsalkeria esploratzen dute.
UpArte Murtziako konpainiaren obrarik handinahiena laugarrena da. Sísiforen mitoan eta Albert Camusek haren gainean egindako berrinterpretazioan inspiratuta, lanak islatzen du topatzen ditugun harresiekin, fisiko nahiz sinbolikoekin, dugun ezinbesteko talka. Izatearen zentzuaren —edo zentzugabekeriaren— metafora bat, hizkuntza nagusi modura zirku garaikidearen poesia bisuala eta teknika konplexu nahiz arriskatua dituena.
UpArte 2012an sortutako zirku-konpainia garaikide bat da. Hasieratik, nabarmendu egin da ikuskizunetan maila handiko trebetasun akrobatikoak eta ikuspegi garaikide eta estetikoa uztartzeagatik. Ibilbidean zehar, Espainiako zirku garaikidearen alorreko konpainia emergente interesgarrienetako bat izatea erdietsi du. Konpainiaren lanetan emanaldien zehaztasuna nahiz konplexutasuna nabarmentzen dira; proposamen minimalistak dituzte ezaugarri beti, hanpatutako jantzi edo dekoraturik gabe.
Zer egin eta nola
Zer egin eta nola
Zer egin eta nola
«Zure abonamendua» atalean adierazten diren urratsak egin zure abonamendua osatzeko. Aukeratzen dituzun ekitaldi guztiak hor agertuko dira. Klik bakar batez, aukeratutako saioa aldatu edo ezabatu ahalko duzu.
Amaitzeko, balioztatzeko urratsean aukera izango duzu zure hautaketak berretsi edo aldatzeko, abonamendua erosketa-saskira gehitu aurretik. Gogoan izan behin erosketa-saskira gehitu ondoren erreserba ezin alda daitekeela.
Zure abonamendua
Zure abonamendua
Zure abonamendua
Bezero-maiztasuna handia denez, baliabideak askatu behar ditugu. Zure erosketa-leihoa hurrengo bezeroari helaraziko zaio barru. dituzu erosketa osatzeko.
Zure abonamendua osatzeko, mesedez, egin urrats hauek:
-
1 Abonatuak
Adieraz ezazu zenbat abonamendu nahi dituzun
-
2 Funtzioak
Hauta ezazu abonamendu honetako ikuskizunen funtzioa.
-
3 Balioztatu
Konfigurazioarekin ados zaudenean, baliozta ezazu zure erreserba