Gure ahotsak Eskaintza berezia
Gure ahotsak Eskaintza berezia
Gure ahotsak Eskaintza berezia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Gure Ahotsak eskaintza berezia
Gure Ahotsak 2025ko bi kontzertu edo gehiagorako sarrerak erostean %10eko deskontua lortzeko eskaintza. Donostia Kulturako bazkidentzako ohiko %10eko deskontuarekin bateragarria da eskaintza hau.
Abonamenduen baldintzak
Abonamenduen baldintzak
Abonamenduen baldintzak
-
Olatz Salvador: Zainak eman
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Olatz Salvador: Zainak eman
GURE AHOTSAK 2025
2025-03-01 - 19:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Olatz Salvador (ahotsa, gitarra), Mattin Saldias (gitarra), Jagoba Salvador (baxua), Ander Zulaika (bateria), Esti Beraza (teklatuak)
Olatz Salvador (1990, Donostia) artistak 10 urtetik gora daramatza musika eszenan murgilduta, nahiz eta orain bere bakarkako proiektuan buru belarri dabilen. 2018an kaleratu zuen bere bakarkako lehen estudioko lana, Zintzilik (2018, Airaka), harrera ezinhobea izan eta bere bakarkako proiektua sendotzera eraman zuena, besteak beste, Rosalía edo The Weezer taldeekin kartela partekatu edo Christina Rosenvinge eta Xoel Lópezen kontzertuei irekiera emanaz. Aho uhal (2021, Airaka) diskoaren aurkezpen lanetan, ia 100 kontzertuko bidea egin zuen 5 estatu desberdinetan zehar. Rozalén, Alaia Martin, Kiko Veneno, Ariel Rot, Iván Ferreiro, Judit Neddermann… luzea da harekin elkarlanak egin dituzten artisten zerrenda. Musika Bulegoa Saria jaso zuen 2022an eta soinu banden konposaketa eta ekoizpenean ere aritu da. Oraingoan, Zainak eman (2024, Balaunka) bere hirugarren albuma aurkeztera dator, Kataluniako Olivera estudioetan ekoiztu eta grabatutako bere lan arriskatuena.
Ikusi Gure Ahotsak 2025 zikloaren egitarau osoa eta deskontuak.
-
Travis Birds: Jardín del deseo Tour
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Travis Birds: Jardín del deseo Tour
GURE AHOTSAK 2025
2025-03-02 - 19:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Travis Birds (ahotsa, gitarra), Marcus Wilson/Javier Pedreira (gitarra), Jacob Reguilón (baxua), Eulogio Bey (bateria), Antonio Molina (tronboia, teklatuak), Josué García / Javier Arévalo (tronpeta)
Duela urtebete, Travis Birds artistak Perro Deseo bere azken albuma aurkeztu zuen. Disko horrekin, artistak soinu-unibertso berri bat esploratu eta dimentsio berri bat lortu zuen, eta bere musika-sorkuntzetan ez ezik, bere pertsonaian ere islatzen zen dimentsio berri hori; izan ere, ordura arteko irudia askoz ere ilun eta intimoagoa zen, eta ñabardura bitxi samarrak izanik erokeria eta unibertso paregabe bat gogorarazten zizkigun.
Lan honi amaiera emateko, Jardín del Deseo Tour iragarri du, Estatuko hiri nagusienetatik igaroko den bira. Izan ere, aurkezpen-biran ia areto guztietako sarrerak agortu zituen (Madrilgo La Riviera da nabarmengarriena), eta musika jaialdi garrantzitsuenetara eraman zuen bira horrek artista.
Ikusi Gure Ahotsak 2025 zikloaren egitarau osoa eta deskontuak.
-
Amaia Miranda: Mientras vivas brilla
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
Amaia Miranda: Mientras vivas brilla
GURE AHOTSAK 2025
2025-03-06 - 19:30
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Amaia Miranda (gitarra, ahotsa), Edna Bravo (gitarra, koruak)
Amaia Miranda gitarra-jotzaile, konpositore eta ekoizlearen izaera berezi-berezia haren gitarra eta kantuen sentsibilitate poetikoagatik nabarmentzen da. Nick Drake, Silvio Rodríguez, Adrianne Lenker, Violeta Parra eta Nils Frahm musikarien erdibidean, gitarra musika instrumental sakona folkarekin eta egile-kantu biluziarekin uztartzen ditu.
Txikitatik gitarra bati itsatsita, instrumentu horrekiko lotura sakona ezarri zuen; gitarrak Miranda harrapatu zuen, Mirandaren musikak entzulea harrapatzen duen bezalaxe; horrela hasi zen letra sinpleko abestiak sortzen eta abesten, eta haiekin entzulea lasaitasun, edertasun eta sentsibilitatezko unibertso batera eramaten. Horren desberdinak diren musikekiko kezkak eta etengabeko bilaketak bere soinu propioa aurkitzera eraman du Miranda, gordintasunez, isiltasunez eta egurrez beteriko musika batera, hain justu.
Ikusi Gure Ahotsak 2025 zikloaren egitarau osoa eta deskontuak.
-
Ginebras
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Ginebras
GURE AHOTSAK 2025
2025-03-07 - 19:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Magüi Berto (ahotsa, gitarra), Sandra Sabater (gitarra), Juls Acosta (bateria), Raquel López (baxua)
Ginebras taldearen ibilbideak ez du sabairik, ezta bere zuzeneko ikuskizunek ere. Billie Max Tourrari agur esateko unea iritsi da, eta kontzertu berezi gutxi batzuk egingo dituzte. ¿Quién es Billie Max? euren azken albumarekin esparru handietan eta jaialdietan edukiera handiekin arrakasta izugarria izan ondoren, laukotea aretoetara itzuliko da bira apoteosiko bati agur esateko. Bat egin Sandra, Magüi, Raquel eta Julsen zuzeneko kontzertu dibertigarri eta indartsuarekin.
Ikusi Gure Ahotsak 2025 zikloaren egitarau osoa eta deskontuak.
-
Tulsa: Amadora
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Tulsa: Amadora
GURE AHOTSAK 2025
2025-03-09 - 19:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Promotorea: Victoria Eugenia Antzokia S.A
Miren Iza (ahotsa, guitarra), Clara Collantes (gitarra, ahotsa), Miguel González (bateria), Eduardo Gianello (teklatuak), Ángel Luján (soinu teknikaria)
Miren Izak (Tulsa gisa ezaguna) Amadora bere azken lana aurkeztuko du zuzenean, Egungo Musiken Espainiako Saria ekarri dion anbizio handiko eta karga emozional handiko obra, hain justu. Album berria, halaber, María Velasco antzerkigilearekin (Literatura Dramatikoko Espainiako Saria) batera sortutako antzerki-lana ere bada; bertan, emakumeak seme-alaben, gurasoen edo senarren zaintzaile eta euskarri gisa izan duen eginkizun historikoaz hausnartzen du Miren Izak, eginkizun nola ikusezin hala eskergabea. Gainera, sakonera liriko, sentsibilitate poetiko eta musika-talentu eta talentu melodiko handiz egiten du hausnarketa hori, kontzertuak esperientzia katartiko, eder eta eraldatzaile bihurtuz.
Ikusi Gure Ahotsak 2025 zikloaren egitarau osoa eta deskontuak.
Zer egin eta nola
Zer egin eta nola
Zer egin eta nola
«Zure abonamendua» atalean adierazten diren urratsak egin zure abonamendua osatzeko. Aukeratzen dituzun ekitaldi guztiak hor agertuko dira. Klik bakar batez, aukeratutako saioa aldatu edo ezabatu ahalko duzu.
Amaitzeko, balioztatzeko urratsean aukera izango duzu zure hautaketak berretsi edo aldatzeko, abonamendua erosketa-saskira gehitu aurretik. Gogoan izan behin erosketa-saskira gehitu ondoren erreserba ezin alda daitekeela.
Zure abonamendua
Zure abonamendua
Zure abonamendua
Bezero-maiztasuna handia denez, baliabideak askatu behar ditugu. Zure erosketa-leihoa hurrengo bezeroari helaraziko zaio barru. dituzu erosketa osatzeko.
Zure abonamendua osatzeko, mesedez, egin urrats hauek:
-
1 Abonatuak
Adieraz ezazu zenbat abonamendu nahi dituzun
-
2 Funtzioak
Hauta ezazu abonamendu honetako ikuskizunen funtzioa.
-
3 Balioztatu
Konfigurazioarekin ados zaudenean, baliozta ezazu zure erreserba