-
Eskaintzak 5
Eskaintzak 5
- Ekitaldiak 5
- Produktuak 5
5 produktu zerrendan
-
Def Con Dos + Pandemoldium + Kraven
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta Anticipada
Aurresalmenta - Venta Anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-07-30; eta amaiera-data: 2027-01-22
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA INTXAURRONDO
2027-01-23 20:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Def Con Dos taldeak kontzertua emango du Intxaurrondo Aretoan Pandemoldium eta The Kravenekin batera.
Laster informazio gehiago.
-
Ezpalak + talde gonbidatua
Eskaintza berezia Aurresalmenta - venta anticipada
Aurresalmenta - venta anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-09-03; eta amaiera-data: 2026-12-18
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA
2026-12-19 21:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
6 urteren, estudioko 4 disko eta zuzeneko disko bikoitz baten, penintsulako, Portugalgo, Italiako eta Kolonbiako ehunka areto eta jaialditan aritu ondoren, eta, batez ere, atzera begiratuta belaunaldi baten ereserki bihurtu diren hainbat abesti sortu ondoren, Ezpalak taldeak agertokietatik agur esango du denboraldi baterako, Donostian orain arte eman duen kontzerturik berezienarekin.
-
Eñaut Elorrieta
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta Anticipada
Agortuta Aurresalmenta - Venta Anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-10-01; eta amaiera-data: 2027-01-15
Intxaurrondo Kultur Etxea
Eñaut Elorrieta
DKLUBA INTXAURRONDO
2027-01-16 21:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Eñaut Elorrietak Festina Lente bere bakarkako bosgarren lana aurkeztuko du Intxaurrondo Kultur Etxean.
Kantagile gernikarrak nazioarteko indie-rockaren erreferente den The National taldeko musikarirekin lan egin du disko berriaren ekoizpenean eta grabaketan. Elkarlan horren emaitza nabarmena da: kantu berriek jauzi bat egiten dute eta Elorrietaren unibertso musikalari dimentsio berria ematen diote.
Abesti berriak Eñaut Elorrietaren azken hamarkadetako paisaia musikalaren erakusleiho ere badira. Bertan, Ken Zazpi garaiko oihartzunak aurki daitezke, baita bere bakarkako ibilbidean nagusitu diren indie-folk soinuak ere; baina, oraingoan pauso bat harago joan da. Inoiz baino soinu garbiago eta borobilagoa lortu du.
Argitalpenarekin batera, gainera, hogeita hamar urte betetzen dira Eñaut Elorrietak Ken Zazpirekin lehen abestia grabatu eta argitaratu zuenetik. Urteurren hori ere zuzenean ospatu nahi du artistak, bere zaleekin batera. Horregatik, Festina Lente biran, disko berriko abestiak aurkezteaz gain, bere ibilbide osoko kantu esanguratsuenetako batzuk ere eramango ditu agertokira.
Informazio gehiago hemen.
-
Revolution JamRock 2026
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta anticipada
Aurresalmenta - Venta anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-07-30; eta amaiera-data: 2026-11-20
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA INTXAURRONDO
2026-11-21 19:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
2025eko edizio arrakastatsuaren ondoren, Revolution JamRock azaroaren 21ean itzuliko da Intxaurrondora, Jamaikako musikaren eta sound system kulturaren zaleentzako erreferentziazko hitzordu gisa sendotuta.
2026ko kartela Joe Yorke, Alpha Steppa & Nai Jah eta Revolutionary Brothers-ek osatzen dute.
Jaialdiak nazioarteko lehen mailako artistak eta tokiko proiektuak, bai sortzen ari direnak bai ibilbide sendoa dutenak, uztartzen dituen programazioaren aldeko apustuari eutsiko dio, hainbat belaunaldi eta joera musikalen arteko topagune paregabea sortuz.
Berrikuntza nagusi gisa, aurtengo edizioak Boiler Room formatuan antolatutako gune bat izango du, artistak eta publikoa inoiz baino gehiago hurbiltzeko asmoz.
-
XIV. Zombie Jaialdia
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta anticipada
Aurresalmenta - Venta anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-09-25; eta amaiera-data: 2026-12-11
Larratxo Kultur Etxea
TIERRA SANTA + HIJOS DE OVERON + LORDWITCH
2026-12-12 20:00
Larratxo Kultur Etxea
Tierra Santa talde errioxarra Donostiara iritsiko da kontzertu berezi bat emateko, Zombie Jaialdiaren XIV. edizioaren barruan. Heavy metalaren zaleentzat ezinbesteko hitzordua izango da eta, gainera, luxuzko kartela osatuko duten bi talde izango ditu: Hijos de Overon segoviarrak eta Lordwitch gipuzkoarrak, Bergaratik etorriak.
Gauak Lordwitch Bergarako taldea izango du abiapuntu, bertako ikuskizuna jarri eta, beste behin ere, euskal eszena metalariaren indarra erakutsiko duena. Ondoren, Hijos de Overon Segoviako taldea etorriko da, heavy metalaren ikuspegi berezia emango duena eta gaueko aperitibo handienetako bat izango dena. Tierra Santak, estatuko heavy metalaren talde ospetsu eta beteranoenetako batek, amaiera emango dio bere birari, bere klasiko handiez, kantu enblematikoenez eta bere zuzenekoaren sendotasun osoaz gozatzeko pentsatutako gau batean.
Zure saskia
Zure saskia
Zure saskia
Sarrera mugatua
Sarrera mugatua
Sarrera mugatua
Bezero-maiztasuna handia denez, baliabideak askatu behar ditugu. Zure erosketa-leihoa hurrengo bezeroari helaraziko zaio barru. dituzu erosketa osatzeko.