59. JAZZALDIA
2024-07-25
-
11:00
San Telmo Museoa
Promotorea:
VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA S.A
WILLIAM PARKER DUO
Eri Yamamoto (pianoa), William Parker (kontrabaxua)
William Parker newyorktarra free Jazzaren garai guztietako kontrabaxu onentzat dute kritikariek. Gainera, artista emankorra, konpositorea, multinstrumentista, idazlea eta pedagogoa da.
Abangoardiako Jazzaren tradizioari gaurkotasuna emateko hainbat proiektu bultzatu ditu, guztiak ere zorrotzak, eta horien artean nabarmentzekoak dira Creative Music Orchestra, The Cosmic Mountain Quartet edo In Order to Survive...
Eri Yamamoto pianista eta konpositore japoniarra Estatu Batuetara joan zen 1995ean. Gaur egun, eta New Yorkeko eszenan egindako ibilbidearen ondoren, bere instrumentuaren interpreterik berezi eta originalenetako bat da.
Azken hiru hamarkadetan, New Yorkeko zirkuituan, Japonian, Kanadan, Afrikan, Jamaikan, Australian eta ia Europa osoan aritu da, jaialdi handiak klubekin edo espazio txikiagoekin tartekatuta...
Informazio gehigarria
Salmenta baldintzak