Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Moisés Sánchez / Daahoud Salim Quintet
JazzEñe
2022-07-23
-
12:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Promotorea:
DONOSTIA KULTURA
Moisés Sánchez (pianoa)
Konpositorea, musika-ekoizlea, pianista, inprobisatzailea eta moldatzailea, 20 urtetik gorako ibilbidea egina duena, eta gure mugen barruan eta kanpoan saritua, Moisés P. Sánchez balio nagusietako bat da Espainiako eta Europako musikaren eszenan. Berezkoa duen hizkuntza batekin, irudimen harrigarri batekin eta askotariko eraginen konbinazio jori batekin, bere sorkuntzek generoen arteko ohiko mugak gainditzen dituzte, eta harridura eragiten dute, bai erabiltzen dituzten baliabideen ugaritasunagatik, bai beren bizitasun zoragarriagatik eta originaltasunagatik (Informazio gehiago).
Daahoud Salim Quintet
Daahoud Salim (pianoa), Bruno Calvo (tronpeta), Pablo Martínez (tromboia), Hendrik Müller (kontrabaxua), SunMi Hong (bateria)
Nazioarteko boskote hau, Daahoud Salim pianista eta konpositorea lider duena, Amsterdamen sortu zen 2015ean, eta harrezkero Europako areto eta jaialdi nagusietako batzuetan aritu da: Madrilgo Nazioarteko Jazzaldian, Getxoko Nazioarteko Jazzaldian, Jamboreeko Mas i Mas Jaialdian, Bimhuisen, Amersfoort Jazz Festivalen, Erromako Parco Dalla Musica Auditorioan, Katowiceko Silesian Jazz Festivalen, Ibizako Jazzaldian… (Informazio gehiago)
Salmenta-baldintzak eta COVID 19 neurriak
Ordaintzekoa den edozein ikuskizunetan, hiru urtetik gorako (adin hori barne) haurren kasuan, ordaindu egin behar da sarreraren prezioa.
Donostiako Jazzaldiaren leku guztiak, aire zabalean daudenak ere, kerik gabeko guneak izango dira.