2022-07-22
-
11:00
San Telmo Museoa
Promotorea:
DONOSTIA KULTURA
Minneapolisen (Minnesota) jaioa, Craig Tabornek Detroiteko Jazzaren eszenan hasi zuen bere ibilbidea. Ondoren, New Yorken ezarri eta bertan bizi da harrezkero. 25 urte baino gehiago daramatza musikaren eszenan profesional gisa, eta gaur egungo pianista irudimentsu eta originalenetakoen artean dago. Bere ibilbidean zehar proiektu artistiko ugaritan parte hartu izan du, baita orain ere, eta era askotako estiloak ‒Jazz, “new music”, elektronika, rock, noise, avant garde, musika esperimentala, Afrikako eta Karibeko soinu tradizionalak…‒ konposatu, inprobisatu eta interpretatu ditu, pianoan edo instrumentu elektronikoak erabilita.
Taborn laugarren aldiz dator Jazzaldira. Lehenik, James Carterri laguntzen izan zen 1995ean; bigarren, Dave Hollandekin 2014an; hirugarren, 2019an, John Zornekin, eta orain, 57 Jazzaldirako, bakarrik dator, San Telmo Museoan piano kontzertu bat eskaintzera (Informazio gehiago).
Salmenta-baldintzak eta COVID 19 neurriak
Ordaintzekoa den edozein ikuskizunetan, hiru urtetik gorako (adin hori barne) haurren kasuan, ordaindu egin behar da sarreraren prezioa.
Donostiako Jazzaldiaren leku guztiak, aire zabalean daudenak ere, kerik gabeko guneak izango dira.