Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
KULUNKA
2026-05-29
-
19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Promotorea:
Victoria Eugenia Antzokia S.A
Kulunka konpainiak aurkezten duen Forever obrak familia bat bere ametsetik nola urruntzen den kontatzen duen istorioa da. Maitasunaren kontraesanak umorez eta ironiaz islatuz, aitatasuna eta amatasuna, hezkuntza, desgaitasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea edo indarkeria bezalako gaietan jartzen du arreta. Plataforma birakari baten gainean, Forever zaldiko-maldikoa da; bizitzaren noria. Baina, biratu ahala, protagonisten oinazean sakontzen duen kiribila ere bai. Tragikomedia eder eta sakona, gure etorkizuneko proiekzioen eta errealitatearen arteko distantziatik sortzen dena.
André & Dorine eta Solitudes lanen ostean, Kulunka Teatrok maskaren hizkuntza isilaren aldeko apustua egin du, samurtasuna eta gordintasuna uztartzen dituen ikuskizun batean.
Forever Kulunka Teatrok Zentro Dramatiko Nazionalarekin (CDN), Bilboko Arriaga Antzokiarekin eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin batera ekoitzitako lana da.
Informazio gehiago
Iraupena: 105 minutu