Intxaurrondo Kultur Etxea
Musikagela Topaketa Al Dual-ekin
DKLUBA INTXAURRONDO
2026-02-28
-
18:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Promotorea:
Victoria Eugenia Antzokia S.A
Alfonso José Martínez Al Dual musikariak Donostiara egindako bisita aprobetxatuz, ´Musikagela Topaketak' ziklora gonbidatu nahi zaitugu. Topaketa hauetan, musikaren munduko artista ezagunek beren esperientziak kontatzen dizkigute beren musika-tresnaz lagunduta.
Al Dual Rock and Roll Klasikoaren nazioarteko erreferente bat da, bere birtusismoagatik eta amerikar musikaren jatorrizko soinuak berpizteko duen gaitasun paregabeagatik ezaguna. Gitarrarekin duen trebeziari eta ahots-estilo nahastezinari esker, artista paregabea, eta genero horretako gitarrista osatuenetako bat bihurtu da. Twang gitarraren Olinpoan postu bat lortu du, Eddie Cochran, Bo Didley, Chet Atkins edo Duane Eddy bezalako musikari bikainekin batera leku pribilegiatua partekatzen du endorser bezala, eta Gretsch Guitars nazioarteko markaren enbaxadore bezala.
Grestch Guitars eta Drunkat-ek eskainita, Jim Dandy ereduko gitarra bat zozketatuko da topaketara joaten direnen artean.
Donostia Kulturak eta Buenawista Prolleckziom´s-ek antolatuta Grestch eta Drunkat-en laguntzarekin.