Elena eta Kristof bi ekintzaile dira, eta pisu batean bizi dira Putinen garaiko Errusiako hiri batean. Apartamentu horretatik, iskin egiten diete propaganda homosexuala debekatzen duten legeei, webgune bat editatuz beren familiak arbuiatzen dituzten LGTBI gazteei laguntzeko. Ondo doa dena, harik eta egun batean polizia sekretuak, gero eta hurbilago baitzebilen, Elena atxilotu eta galdeketa egiten dion arte. Orduan, inspektore ezin gogorrago batek auzitan jarraraziko dio kausaren alderako leialtasuna, orain artean neskaren borrokarako arrazoi izan dena.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Babes eta higiene neurriak antzokietan. Informazio gehiago
Sarreren itzulketa. Informazio praktikoa