Estreinaldia Euskal Herrian / Estreno en Euskal Herria
Goiz batez, “GOLFA” dioen pintada bat agertu da ikastetxe bateko atean. Irain anonimo horrek agerian jarriko du aurretik gertaturiko historia.
Amanda eta Fran bikote izan ziren hilabete batzuk lehenago, beste askok bezalako esperientzia bizi izan zuten, eta harreman haiek amaitu egin ziren halako batean. Horrek ez zukeen aparteko ondoriorik izango, baldin eta haustura hura gertatu eta berehala Amandak jazarpen birtual beldurgarria jasan izan ez balu, neskaren gurasoek Fran salatzera eramaterainokoa. Egoera argitzen ez den artean, ikastetxeko zuzendaritzak Fran ikaskideengandik bereiztea erabakiko du.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Babes eta higiene neurriak antzokietan. Informazio gehiago
Sarreren itzulketa. Informazio praktikoa