"Una nocha sin luna" antzezlanean, Federico García Lorcaren bizitzako eta obrako alderdi ezezagunenetara hurbiltzen gara. Funtzioak planteatzen duen bidaia ez da bidaia arkeologikoa, baizik eta poetaren obraren bitartez geure errealitatea ezagutzeko bide bat. Hartara, antzezlan hau pieza bizi,asart eta dinamiko bihurtzen da, non Lorcaren hitza, bizitza eta mundua gure errealitatearen ispilu baitira. Antzezlanak Federico Garcia Locaren elkarrizketak, solasaldiak eta hitzaldiak biltzen ditu, bai eta haren obren zati batzuk ere, eta azkenean, tablao flamenko batean nola, haren poema asko. Horien bidez eta Juan Diego Bottoren dramaturgiaren bidez, Lorcak berak hurbilduko gaitu bere mundura.
Ironia, hunkiberatasun eta umore-zentzu handiz, autoreak kontatuko dizkigu Madrilgo Ikasleen Egoitzako egonaldia, Yermagatik jasotako kritikak, La Barracan izandako eperientzia, prentsarekiko harremanak, amodioa, azken urteetako tentsioa, eta horri guztiorri esker, hainbat gaitara hurbilduko gara: emakumearen nola Lorcaren begirada beti poetiko eta erreibindikatzailetik , arte - eta adierazpen-askatasunaren beharra, sexu-identitate askearen aldeko borroka, edota oroimenaren eta sustraien garrantzia.