- Eskaintzak 68
-
Ekitaldiak 68
Ekitaldiak 68
- Produktuak 68
Antzerkia
-
Sidari
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
XAKE PRODUKZIOAK
2026-11-07 19:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Xake Produkzioak konpainiaren Sidari hogei eta hamar urteen bueltan dabilen bikote gazte baten istorioa da: "Badakigu orainak etorkizuna alda dezakeela, baina aldatu ahalko luke etorkizunak oraina?". Jone eta Jokinek interrail bidai bat egitea erabaki dute Europan zehar beraien zortzigarren urteurrena ospatzeko. Harremanari dagokionez, oso puntu ezberdinetan dago bakoitza; Jokin bere neskarekin oso gustura dagoen bitartean, Jonek zerbait gehiago falta duela sentitzen du, eta zalantza handiak dauzka ea Jokin den bere bizitzako bikotea. “Bizitzako bikotea”. Existitzen da horrelako zerbait?
Trenean igotzearekin bat, bikote edadetu oso berezi batekin topo egingo dute. Hauek ere ez daukate norabide garbirik, baina gomendio bat egingo diete; Corfu irlako Sidari herrian dagoen kanal zoragarri bat bisitatzea eta kanal hura igerian gurutzatzea. Hori egiten duten bikoteek bizitza guztirako maitasuna eskaintzen omen diote elkarri. Bidaiako momentu ezberdinetan atso agure horiekin topo egin ahala, Jone modu logiko eta arrazional batean ulertzeko oso zaila den zerbait susmatzen hasiko da; eta bikote arraro hori beraiek balira lau hamarkada geroago? -
Esencia
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
JUAN ECHANOVE, JOAQUÍN CLIMENT
2026-11-13 - 2026-11-14
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Oharra: % 20ko deskontua azaroaren 13ko emanaldian Donostia Kulturako bazkideentzat. Eskaintza hau abuztuaren 31n amaituko da.
Juan Echanove eta Joaquín Climentek gogoetarako eta gure ziurtasunak zalantzan jartzeko gonbita egiten digute Esencian, inguruan dugun errealitatearen behaketa.
Pierre eta Cecil, aspaldiko bi lagun, berriro elkartu dira urte askoren ondoren. Elkarren arteko solasaldia, oroitzapenekin eta gogoetekin tartekatua, sekula iritsiko ez den egile misteriotsu baten itxaronaldiak zeharkatzen du. Edo, agian, hasieratik egon da bertan?
Ignacio García Mayren lanik enigmatikoenetako bat da Esencia, errealitatea zabuka eta lausoturik duen pertzepzioen labirintoa. Gogoetarako eta gure ziurtasunak zalantzan jartzeko gonbita, inguruan dugun errealitatearen behaketa.
2026ko Talía Sarietan, kategoria hauetako sariak jaso ditu antzelanak: Testu Antzerkiko Ikuskizun Onena eta Testu Antzerkiko Egile Onena (Ignacio García May).
Interpreteak: Juan Echanove, Joaquín Climent. Zuzendaritza: Eduardo Vasco. Egilea: Ignacio García May. Eszenografia eta atrezzoa: Carolina González. Argiztapena: Miguel Ángel Camacho. Musika eta soinu-gunea: Eduardo Vasco. Zuzendari laguntzailea: Abel Ferris. Argazkiak: Javier Naval. Bideoa: David González. Koprodukzioa: Entrecajas Producciones Teatrales, Teatro Español. Banaketa: Entrecajas Producciones Teatrales.
-
La loca historia del siglo de Oro
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
LA ESCALERA DE TIJERA & Z TEATRO
2026-11-14 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
La escalera de tijera eta Z teatro taldeen lan honek Espainiako urrezko mendea garai historikoaren errepasoa egiten du, gaur egun ere gaurkotasuna duten funtsezko gai batzuk eszenaratuz, lengoaia bisual eta estetiko berezi batekin. Testu klasikoei keinu-antzerkia, clown-a, zirkoa, umorea eta zuzeneko musika gehitzen zaie
Ia bi mende horietako historia marrazten du. Bidaia bat da, non komiko batzuek hainbat pertsonaia eta istorio aurkezten dizkiguten. Oraindik gaurkotasuna duten gaiak ukitzen dira, hala nola gerrak, emakumearen ostrazismoa edo nola biziraun anbizio pertsonala nagusi den gizarte batean.
-
Teoría King Kong
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
LA VIRGUERÍA
2026-11-15 19:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Oharra: 20% deskontua Donostia Kulturako bazkideentzat. Eskaintza hau abuztuaren 31n amaituko da.
Virginie Despentesek feminismoari eta genero-teoriari buruz idatzitako testu apurtzailearen antzerki-egokitzapena da King Kong Teoria.
King Kong Teoria feminismoaren eta genero-teoriaren erreferentziazko liburu handienetako bat da. Saiakera horretan, Virginie Despentesek bere esperientzia partekatzen du, eta itzulingururik gabe hitz egiten du bortxaketari, prostituzioari, desioaren errepresioari, moralari, pornografiari eta amatasunari buruz, egungo gizartearen oinarri patriarkalak eraisten laguntzeko. Despentesen lanak ahalmen eraldatzailea du. Aldatzera eta bilakatzera, ibiltzera, ekitera gonbidatzen gaitu testuak. Testu eszeniko bihurtuta, botere hori mantendu eta zabaldu egiten da. Esplotazioaz, indarkeriaz, askatasunaz eta kapitalismoaz arituko dira.
Informazio gehiago hemen.
-
Lo peor que le puede pasar a un niño
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
JAVIER LIÑERA & EKOMA TEATRO
2026-11-20 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Javier Liñera eta Ekoma teatroren antzezlan honek gizon batek izan behar duenaren ideia nola eratzen eta hausten den du ardatz, ikuspegi pertsonaletik abiatuta, kolektibo bihurtzen dena.
40 bat urteko gizonezko batek eta bere alter egoak, Barbiek, bizitza-nekropsia egingo dute. Horrela, alez ale gizonak jakinaraziko digu nolakoa izan zen umetan, nola bizi izan zituen nerabezaroa eta heldu-aroa, zer nolako eragina jaso zuen irakasle, aita, aitona, lagun eta bere bizitzan izan diren gainerako gizonezkoengandik. Poliki-poliki bere maskulinitatea nola eratu den erakutsiko digu. Horixe da antzezlanaren abiapuntua, maskulinitatea deseraikitzeko bidea, zer den maskulinoa eta zer ez, nola eratu zen gure haurtzaroan odolez eta suz iltzatu ziguten maskulinitatearen kontzeptua, eta zer nolako bilakaera izan duen… zer da maskulinoa izatea?
Honela laburbiltzen du konpainiak antzezlana: "Antzezlan ausarta, gogoeta eginaraziko diguna eta behar-beharrezkoa, ikusleok zuzenean gonbidatuko gaituelako gure barruan begiratu eta ordura arte ziurtzat jo dugun hori berrikustera".
-
Patatekin
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
BARREXERKA
2026-11-21 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Barrexerkaren Patatekin izeneko ikuskizunak garai zahar zein berriak bisitatuko ditu, ezagunak zaizkigun egoeretatik absurdoenetaraino. Antzerkia eta esketxak uztartuta, umore ona eta algarak beti lagun.
54 urte dituzu. Kintakoen bazkaria, aspaldiko partez. Iluntzeko zortziak, hiru kubata gorputzean. Tardeoko iluntasunean ahaztu duzu aspaldi ikusi ez duzun zein jende erortzen zaizun ondo eta zein ez. Nostalgiko jarri zara. Gogoratzen eskolako jolastokian nola aritzen zineten? Edo elkarrekin joan zineten lehen Kilometro haiek? Ez, zuk ere ez dituzu oso ongi gogoratzen, parte batzuk behintzat… Nostalgiak ausardiari egingo dio bidea, eta sekula egingo ez zenuen zerbait egitera animatuko zara.
Zuzendariak: Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere. Interpreteak: Amaia Iraundegi, Garazi Mitxelena, Nerea Aranburu, Graxi Arregi, Amaia Rojo, Mikel Irazusta, Ekain Arrieta, Maialen Sorzabalbere. Teknikariak: Imanol Mendizabal, Amaia Sorzabalbere, Ander Murua.
-
Té de Construyo
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
SOBRIA Y SERENA
2026-11-21 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Sobria y Serenak tearen (edo patxaranaren) ordua aprobetxatzen duten hiru andre kontserbadore dakartzate oholtzara; hirurak umore garratzarekin gaizki esaka jarduten dute, gaurkotasunari, erlijioari edo feminismoari buruzko iruzkin politikoki okerrak aireratuz. Zahartutako andre horiek isilarazitako hiru emakume erreakzionario dira. Lotsagabeak, isiltzen ez direnak, probokatzaileak. Beraien hitzak jozten dituen musika bezalakoa. Satiraren, hiru ahotsen, txeloaren eta gitarraren bidez, ikuskizunak ironia erabiltzen du pribilegioak desarmatzeko eta zaintza aldarrikatzeko. Erabat deseraikitako artea, torrada bat dirudiena.
-
Titizé - A venetian dream
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
COMPAGNIA FINZI PASCA
2026-11-24 - 2026-11-25
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Ikuskizun bisual, poetiko eta zirraragarria da Titizé - A Venetian dream. Veneziaren magian eta ospean inspiratuta, ikuskizunak errealitatearen eta fantasiaren artean esekita dagoen mundu batera eramango du ikuslea, irudi harrigarriz eta etengabeko harriduraz osatutako antzerkira, hitzik gabe hunkitzeko eta liluratzeko gai denera.
Ametsetan inspiratutako unibertso batera bidaiatzera gonbidatzen ditu ikusleak, umorea, musika, akrobazia eta irudimena uztartzen dituen esperientzia paregabe bat bizitzeko.
Compagnia Finzi Pasca ospetsuak eta Daniele Finzi Pasca ameslariak —hainbat ikuskizun sortu ditu Cirque du Soleilentzat, Corteo eta Luzia esaterako— gauzatu dute Titizé, eta hamaika artista biltzen ditu eszenaratze liluragarri batean. Bertan, clownak, gorputz-hizkuntzak, musikak, akrobaziek eta makina eszeniko harrigarriek bizia emango diote Venezia magiko eta oniriko bati.
Ikuskizun liluragarria, poetikoa eta harrigarria publiko guztientzat.
Egilea, zuzendaria eta argien diseinatzailea: Daniele Finzi Pasca. Musika, orkestrazioa eta soinu-diseinua: Maria Bonzanigo. Eszenografia eta atrezzoa: Hugo Gargiulo. Jantziak: Giovanna Buzzi. Ekoizpena: Compagnia Finzi Pasca, Fondazione Teatro Stabile del Veneto – Teatro Nazionale.
-
Jo!
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
MAGMA MIA
2026-11-26 19:00
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Magma Mia konpainiak azterketa antropologiko bitxia egiten du lan honetan. Sorkun eta Grego, aspaldiko lagunak, ustekabean berriro elkartzen dira, denbora luzez elkar ikusi gabe egon ondoren. Kirola egiten duten bitartean, egoera zentzugabe bezain maitagarrien bidez, protagonistek beraien bizitzako istorioetan oinarritutako azterketa antropologiko berezia egingo dute.
-
7 urte
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
VIDANIA TEATRO
2026-11-28 - 2026-11-29
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Oharra: % 20ko deskontua azaroaren 28ko emanaldian Donostia Kulturako bazkideentzat. Eskaintza hau abuztuaren 31n amaituko da.
Vidania Teatroren eskutik dator 7 urte, Agurtzane Intxaurragak zuzendutako muntaia.
Hiru gizon eta emakume bat elkartzen dira euren bulegoan lan ordutik kanpo. Laurak urtetan bazkide izanarren, ez da lagunarteko bilera bat. Haien beldurrik handiena egia bihurtu da, ordu batzuk falta dira poliziak bulegotara joan eta lau bazkideak atxilotzeko. Iruzur fiskala da arrazoia. Bilera horretan, haien ondoan, bitartekari bat dago…
Zergatik? Zer egin? Zenbat balio du 7 urte kartzelan pasatzeak? Nork hartuko du errua?
Zuzendaritza, testu moldaketa, gune eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga. Interpreteak: Aitor Beltrán, Dorleta Urretabizkaia, Kandido Uranga, Jon Olivares, Iñigo Gastesi. Egilea: José Cabeza. Itzulpena: Txiliku Aranguren. Ekoizpen zuzendaritza: Alejandra Arrospide. Argi diseinua: Xabier Lozano. Argazkiak: Miguel Arrospide. Ekoizpen exekutiboa: Iñigo Gastesi. Grafika eta banaketa: Vidania.
-
Exacticamente diversa
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
EZEZAGUNOK ANTZERKI TALDEA
2026-11-29 19:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Ezagunok Antzerki Elkartearen Exacticamente diversa antzezlanean, dena oso modu bitxian eta apartan gertatzen da, eta mundu surrealista batera hurbiltzen gaitu.
Ezezagunok antzezlanak, berriz, arrazoimenetik kanpo geratzen denarekin jolas egiten du, agian lehen aldiz: ametsen eta fantasiaren munduarekin.
Lewis Carrolen Alizia herrialde miresgarrian abiapuntutzat hartuta, Exacticamente diversa norbere burua gainditzeko barne-bidaia bat da. Bizitzan bertan bezala, gertakariak eta pertsonaia bihurriak, fikziozkoak zein benetakoak, beren existentziaren zentzua bilatzen saiatzen dira. Esperientziaren bidez, labirintotik irteteko bidea da. Ekintzek, pentsamenduek eta ametsek zentzua hartzen dute nora zoazen dakizunean. Gure errealitateak istorio hau partekatzera eraman gaitu; besterik gabe, agian gogoan izango duzun beste edozeinetatik desberdina den istorioa.
Afizionatu edo Gizarte Izaerako Max Saria 2026
Informazio gehiago hemen.
-
Más que palabras
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
LAMINE THIOR
2026-12-04 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Lamine Thiorren n ikuskizun berriak komedia klasikoa inprobisazioarekin eta publikoarekin elkarrizketa (agian dantza ere) batzen ditubelaunaldien arteko harremanen gainean, Chat GPT, keinuak, terraplanismoa, RAE, adierazpenak, egindako esaldiak, adierazleak eta esanahiak hitzak baino askoz gehiago den show batean.
-
53 domingos
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CESC GAY
2026-12-10 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
53 domingos ezinbesteko komedia da familiak garai modernoetan nola funtzionatzen duen –edo nola ez– ulertzeko.
Hiru anai-arrebak bizitza aldatuko dien erabaki bat hartu beharko dute aita –86 urteko agure bat– portaera ulertezina izaten hasten denean: zer egin beharko dute gizonarekin? Ordenatua eta arrazionala izan beharko lukeen familia-bilera bat benetako erloju-bonba emozionala bihurtuko da, non itxuraz kaltegabea den esaldi batek konpondu gabeko tentsioz beteriko azken hamarkadak leherrarazteko arriskua ekarriko baitu.
Gayren obraren ezaugarri diren umorearekin eta zorroztasunarekin, komedia familiar honek iragazkirik gabe jorratzen ditu anai-arreben arteko dinamikak, gordetako sekretuak eta familia elkartzen denean sortu ohi diren erresuminak. Gogoeta deserosoa adinari, erantzukizunari eta lotzen gaituzten –eta batzuetan suntsitzen gaituzten– loturei buruz.
Egilea, zuzendaria: Cesc Gay. Interpreteak: Julián López, Pepa Charro, Xavi Mira, Candela Serrat. Eszenografia: Alejandro Andújar. Soinua: Marcel Ferrer. Jantziak: Marta Pell. Zuzendari laguntzailea: Elena Mateo. Argiztapena: Carlos Lucena. Ekoizpen exekutiboa: Daniel López-Orós. Koprodukzioa: Misògines, Elefant eta Focus, ICEC (Generalitat de Catalunya)ren babesarekin.
-
013 Origen
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
JUAN AMODEO
2026-12-11 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
"013" ez da bira bat. Astinaldi bat da. Izan nintzen haurrarengana itzultzea da: lotsagabea, askea, ausarta. Baimenik eskatu gabe barre eragiten zuena. Filtrorik gabe barre egiten zuena, hori gustatuko ote zitzaion pentsatu gabe. Pentsatzen zuena esaten zuenak, like-rik bilatzen ez zuenak begirada konplizeak bilatzen zituen auzoko banku batean.
-
La reina del Arga
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
ESTEFANIA DE PAZ ASÍN
2026-12-12 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Estefanía de Paz Asínek Remigia Echarren funanbulista iruindarraren historia dakarkigu, haren heriotzatik 100 urte bete direnean. Garai batean, Iruñeko katu guztiek Remigia zuten izena. Iruñean bada kale bat Remigia Echarren izenekoa, eta edadeko jendearen gogoan beharbada oraindik bizi da andre hori. Emakume aparta izan zen, funanbulista, artista, Iruñean XIX. eta XX. mendeen artean oso ezaguna.
Nor zen Argako Erregina, Mademoiselle Agustini edo Maromako Erregina ezizeneko emakumea? Nondik sortu zitzaion altueretan ibili nahia, halako balentriatan jende gutxi aritzen zen garai batean? Estefanía de Paz Asínek, funanbulista horren istorioak txundituta, bilatu eta aurkitu egin du, eta, artxibatutako oroimenari datuak agortu zaizkionean, sortzeari eta eraikitzeari ekin dio, emakume zoragarri hura ezagutarazteko.
-
Poderio
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
VIRGINIA RIEZU
2026-12-18 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Virginia Riezu agertokietara itzuli da Poderío ikuskizunarekin, kopla eta sakonera politiko-emozionala dituen ikuskizunarekin.
-
Inolvidable
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CARMEN MORALES, ALEJANDRO VERA
2026-12-19 - 2026-12-20
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Oharra: % 20ko deskontua abenduaren 19ko funtzioan Donostia Kulturako bazkideentzat. Eskaintza hau abuztuaren 31n amaituko da.
Rocío Dúrcalen omenezko ikuskizuna da Inolvidable. Bere alaba Carmen Moralesek artistaren abesti esanguratsuenak errepasatuko ditu Alejandro Verarekin batera.
Carmen Moralesek ustekabeko eskaintza bat jaso du: bere amaren bizitza eta abesti ospetsuenak berrikusten dituen musikal baten protagonista izatea. Carmenek ez du erabat argi proiektu honek aurrera egin behar ote duen. Hogei urte bete dira ama hil zitzaiola, eta gauza batzuk ez ditu berriz azaleratu nahi. Gainera, guztiaren gainetik, ama errepikaezina eta ahaztezina dela uste du.
Beraz, ezezkoa eman dio proposamenari. Ezezko borobil hori dela-eta, proiektuaren egileak/zuzendariak, apur bat etsita, antzokira etortzeko eta berarekin libretoa irakurtzeko eskatu dio Carmeni. Beldurrik gabe, nahi duena mozteko, aldatzeko eta gehitzeko eskainiko dio. 90 minutu emango dituzte elkarrekin errepasatzen amaren, aitaren eta Carmenen beraren bizitzako eta Espainiako historia zirraragarriaren unerik dibertigarri eta maitagarrienak. Behin denbora hori agortuta, onartuko al du Carmenek bere ama musikal zoro honetan hezurmamitzea?
Informazio gehiago hemen. -
Ultrashow
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
MIGUEL NOGUERA
2026-12-20 19:00
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Miguel Nogueraren Ultrashow emanaldia. Esszenan bakarrik, ideia/burutazio/irudi mental edo pentsamenduak azaltzen ditu, bata bestearen atzetik eta ordena gehiegi axola gabe. Horiek guztiak egunero egiten dituen ohar eta marrazkien materialetik hautatuta, pantaila batean proiektatutako irudien laguntzaz (marrazki propioak, Interneten aurkitutako irudiak eta mugikorrarekin egindako argazkiak) aurkezten ditu.
Baina, komunikatu nahi dituen ideien izenburuak paper batean idatzita badaramatza ere, eta material bera hainbat hilabetez azaltzen badu ere, Ultrashow bat-bateko pasarteak eta ustekabeko dibagazioak biltzen dituen bakarrizketa da, hitzaldiaren eta antzezlanaren artean kokatua.
Ikuskizun komikoa da, baina ideiek ez dute zertan komikoak izan, eta diskurtsoaren tonua sutsua izan daiteke (telepredikatzaile edo lider totalitario batena, esaterako), eta batzuetan leuna eta informala bihur daiteke (ikasle nerabe batena, adibidez).
-
Podkarrizketa
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
VARAS, JIMÉNEZ Y PIEDRAHITA
2027-03-03 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Umore jaialdiaren barruan eskainiko den Podkarrizketa podcast zintzo eta lotsagabea da, non Goyo Jimenezek, Galder Varasek eta Luis Piedrahitak euskaldun ospetsuak hartzen dituzten, haiekin batera atzoko, gaur eta inoiz ez Gipuzkoako errealitatea errepasatzeko, haien arima arakatzeko eta gizateriaren misterio handienetako bat argitzen saiatzeko: zer da euskal umorearen kontu hori?
Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna. -
Esto no es una terapia
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
GALDER VARAS
2027-03-05
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Umore jaialdiaren barruan Galder Varas umorezko eta inprobisaziozko Esto no es una terapia ikuskizun berriarekin itzuliko da, Esto no es un show lanaren ondoren. Bertan, bere arazoak eta ikusleenak mahai gainean jarriko dira, osasun mentaleko edozein adituk gomendatuko lukeen zuhurtziarik eta seriotasunik gabe.
Oraingoan, antzerkia traumez, konpondu gabeko gatazkez eta "dena ondo doa" esaten dugunean isiltzen ditugun gauza horiez guztiez hitz egiteko espazio segurua bihurtzen da. Leku segurua, normalean negar eragiten diguten gauzei barre eginarazteko.
Esto no es una terapia ikuskizunak ez ditu arazoak konponduko, baina gutxienez ordu eta erdiz beste arazo batzuk izango ditu ikusleak. Ez da terapia, baina Galderrek gizarte segurantzako psikologoak baino gehiago entzungo du. Ez da terapia, ezta gutxiago ere, beraz, ez dago ezer galtzeko.
Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.
Besteak
-
Feministaldia XXI
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Feministaldia XXI
EH! TXE-TXE!
2026-11-07 16:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Feministaldia 2006tik urtero Donostian egiten den kultura eta pentsamendu feministaren jaialdia da. Aurtengo markoa etxea, etxebizitza izango da eta azaroaren 3tik 7ra hainbat ekitaldi izango dira Donostiako hainbat gunetan. Antzoki Zaharreko ekitaldian honakoa izango da egitaraua:
Adierazpena, Kaleko Afari Solidarioak
Ama de casa, Fernanda Laguna
Bertso-sorta, Maider Arregi
Bombificadas, María Barrier, Samantha Hudson + Madrilgo etxebizitza kolektiboak
Bronces patio, Patricia Esquivias
Duintasuna pasarelan, Territorio Doméstico
Eraikinak okupatzetik harago, etxe eta auzo biziak sortu. Teoriatik praktikara jauzi, Errekaleor
Etxeko langile egoiliarra komunitateruntz: duintasunez bizitzeko leku bat, etxebizitza komunitarioak, Emakume Migratu Feministak Sociosanitarias
Elkartuta, La Fundició
Etxebizitzaren auzia Donostian: Bizilagunekin, Saretxe, Stop Deshaucios Gipuzkoa
Por Los Signos, Eddi CircaInformazio gehiago hemen.
Agortuta
-
Gabriel Aresti Mug(a)rri
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
JOXAN GOIKOETXEA + EUSKAMERATA
2026-11-20 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Literaktum jaialdian, Gabriel Aresti Mug(h)arri ikuskizuna izango da Joxan Goikoetxea eta Euskamerataren eskutik. Elkarrekin musikaren, hitzaren eta kulturaren arteko harremana sarritan uztartu izan duten EusKameratako kideak lagun dituela, Gabriel Arestiren figurarekiko ibilbide sentikor eta intelektuala proposatzen du Goikoetxeak pieza eszeniko honetan. Soinuzko sorkuntzaren eta hitz poetikoen arteko elkarrizketa garaikidearen bitartez, idazle bizkaitarraren pentsamendua, estetika eta iruditeria ideologikoa biziberritzeko gonbita da.
Joxan Goikoetxea, ideia, gidoia, zuzendaritza eta musika; Amaia Azkue eta Beñat Egiarte, ahotsak; Iraide Sarria, biola; Xabi Paya, errezitatuak.
-
Cena en la mesa de Atticus Finch
Gastronomiazko Euskal Anaiartea
AFARI LITERARIOA
2026-11-20 21:00
Gastronomiazko Euskal Anaiartea
Harper Lee idazlearen jaiotzaren mendeurrena dela eta, afari literario bat antolatu da To Kill a Mockingbird (Matar a un ruiseñor) eleberrian inspiratuta Literaktum jaialdian. Euskal Gastronomia Anaiartean, ilarrak perretxikoekin eta arrautza-gorringoarekin, hegoaldeko oilasko frijitua eta fruta-charlota dastatuko dira. Maycombeko giroan murgiltzeko aukera paregabea.
Afariaren aurretik, Harper Lee y Matar a un ruiseñor hitzaldia izango da.
-
Donostia Bertsotan
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
2026-11-27 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze ariko dira 2026ko Donostia Bertsotan saioan, eta Iker Iriarte izango da gai-jartzailea.
Saioa erreferente bihurtu da bertso zirkuituan, urtero goi mailako bertsolariek hitzekin jolasteko euren gaitasuna erakusten baitute.
Dantza
-
Muerta de amor
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
MANUEL LIÑÁN & COMPAÑÍA
2026-11-28 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Muerta de amor lana ideia nagusi batean oinarritzen da: giza harremanaren beharra, hurbiltzekoa, sentitzekoa.
Sorkuntza berri honetan, Manuel Liñánek (2017ko Dantza Sari Nazionala) emozioaren eta haragiaren bidez bilatzen du sostengua. Gizakiak harremanak izateko duen beharraz, gorputzen arteko hurbilketaz, bultzatzen dituenaz eta ondorioez jabetzera gonbidatzen du bidaiak.
Ikuskizunak 12 artista izango ditu agertokian, eta haiek gidatuko gaituzte kopla izaera duen pasarte koreografiko honetan zehar. Zenbait giro biziko ditugu: desira, fantasia, probokazioa… gure intimitatetik, gure gorputzetik datozen beharrak, sostengu direnak.
Informazio gehiago hemen.
-
Este himno llevará la palabra euforia
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
(FLASHWARD) LA INTRUSA
2026-11-29 19:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
La Intrusa konpainiaren Este himno llevará la palabra euforia ikuskizuna omenaldi bat da bizi-bulkadei. Elkar sostengatzeko modu kolektibo bat erregutu nahi du. Eta hori elkarrekin egin dezagun. Ereserkiak ez direlako bakarka abesten. Eldarnio-formak dituen argitasun baten bidez, mozkorkeria komikoarekin, ezagutuko dugu zein den garaipenaren substantzia eta denok amesten ditugun itxaropenen porrota. Askatasun berri horrek koroatuta eta geure buruaren transzendentziarekin obsesionatuta, bulkadatik —eta ez itxaropenetik—abiatzen den ereserki hau sortuko dugu.
Zuzendaritza: Virginia García, Damián Muñoz. Dramaturgia: Virginia García. Sorkuntza eta interpretazioa: Carmen Fumero, Alexis Fernández, Ximena Carnevale, Rosa Grui, Iván Montero, Virginia García, Damián Muñoz, Armando Matén. Musika: Jesús Díaz, Enric Montefusco, Damián Muñoz. Testua: Riki Black, La intrusa. Argiztapena, espazio eszenikoa eta jantziak: La intrusa. Programazioa eta teknikoa: Asier Gorka Yurrebaso. Argazkigintza: Antonio Navarro. Ekoizpena: La intrusa. Ko-ekoizpena: Red de teatros de Vitoria-Gasteiz, La Faktoria Choreografic Center. Lagunztailea: Intrusa Imagine.
-
We, nosotros y los tiempos
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
MAL PELO COMPAÑÍA
2026-12-05 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Maria Muñozek eta Pep Ramisek jatorri eta belaunaldi desberdinetako hamabi interpreterekin partekatzen dute haien hizkuntza poetikoa WE, nosotros y los tiempos ikuskizunean.
Denboran eta belaunaldietan zehar, gure nortasunaz, gure lekuaz, gure etorkizunaz galdetzen jarraitzen dugu. Gurea?
WE, nosotros y los tiempos lanean, mugimenduaren, dantzaren eta testuen esplorazioaren bidez bilatzen ditugu erantzunak, gorputz, adin eta bizitzari buruzko ikuspegi desberdinetatik abiatuta. Banakoaren eta komunitatearen arteko anbibalentziak inspiratuta eta John Bergerren Separation poematik abiatuta, bidaian, emigrazioan eta tokiaren galeran murgilduko gara, eta mugimenduaren oinarrizko printzipioan jarriko dugu arreta: ibiltzean.
Informazio gehiago hemen.
-
Afines
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
MARCAT
2026-12-19 19:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Hainbesteko zatiketa-une batean, elkartze-egintza bat ikustea gertaera oso bat da. Horregatik, Marcat Dance konpainiaren Afines obrak ospatzen du, bizitako esperientziez haratago, identitate bakarrez haratago, asko dagoela komunean. Hizkuntza bera dantzatzen duten bi gorputz. Bi gorputz espazio eta denbora berean bizitzen. Bi gorputz unibertso bera partekatzen.
Afines obrak adierazten du gorputzak nola gurutzatzen eta ahokatzen diren bat bihurtuz; une horietan, bata bestearen inguruan orbitatzen dute eta elkar erakartzen eta elkarrengandik urruntzen dira, beren loturak ahalik eta gehien finduz eta harreman bizia garatuz, baina, era berean, izoztu eta erre egiten dira, ahaztu eta gogoratu egiten dira, eta sormenean aukera bakarra aurkitzen dute. Eta Kae Tempestek dioen bezala: "Sormenak lotura estimulatzen du. Batu egiten gaitu eta geure buruaren kontzientzia handiagoa lantzen laguntzen digu ".Koreografia eta zuzendaritza: Mario Bermúdez eta Catherine Coury. Dantzariak: Mario Bermúdez eta Catherine Coury. Diseinu musikala: Jose Pablo Polo. Dramaturgia: Isabel Vázquez. Jantzien diseinu eszenikoa: Moises Nieto. Argiztapena: Mamen B. Gil. Ekoizpen eta teknika zuzendaritza: Mamen B. Gil. Banaketa: Danzas del Mundo. Management: Claudia Morgana. Komunikazioa: Ángela Gentil.
Haurrak
-
Amatxi
Larratxo Kultur Etxea
PONTX PAILAZOA
2026-11-08 18:00
Larratxo Kultur Etxea
Amatxi zahartzen ari da eta erdi eri denez Pontxek laguntza ekarriko dio: etxean lagunduz, amatxi zainduz... Elkarren biziki konplize ikusiko ditugu, amatxi ere pailazo xamarra delako. Pontxek bezala ikuslegoak ere izango du amatxirengandik zer ikasia eta garai moderno honetan, desikastekoa ere.
-
Enperadorearen kondaira
Larratxo Kultur Etxea
PATATA TROPIKALA
2026-11-14 18:00
Larratxo Kultur Etxea
Enperadorearen kondaira Patata Tropikala taldearen itzal-ipuina da; itzalekin egindako kontakizuna, magia, malabareak eta antzerkia tartekatzen dituen ikuskizuna
Kondairak dio Aintzinako Txinan, Kristo aurreko II. mendearen bukaeran, Wu-Ti enperadoreak, Wang izeneko bere maitalea galdu zuela heriotzak eramanda. Enperadoreak asko maite zuen eta orduan tristurarik handienean erori zen. Negar eta negar egiten zuen eta egunero bere malko bat lurrera erortzen zen. Gauak eta egunak igarotzen ziren eta ez inork, ez ezerk ez zuten Enperadorea pozten.
Kondairak dio itzalen antzerkia Antzinako Txinan jaio zela, Wu-ti Enperadoreari poztasuna itzultzeko.
Adina: +4 urte.
-
Fly Me to the Moon
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
LEANDRE
2026-11-21 17:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Leandre konpainiaren Fly me to the Moon bi pailazok ilargirantz egin dezaketen bidaia da. Ameslariaren balentria da, bi errugaberen balentria.
“Loaren eta esna-aldiaren artean ilargiak dir-dir egiten du. Hatz lodiaren eta erakuslearen artean. Ametsean harrapatu dezaket. Esna-aldian grabitaterik gabe gogoratzen dut. Ilargia sinbolo gisa, metafora gisa. Fantasiaren aukera”.
Pailazoa, oinak hondamendian eta burua hodeietan, loaren eta esna-aldiaren artean uluka. Hitzik gabeko umorea, haur bat barruan daramaten guztientzat.
Adina: +7 urte.
Sorkuntza eta zuzendaritza: Leandre Ribera. Clown: Leandre Ribera eta Laura Miralbés. Musika: Joan Bramon. Musika konposizioa: Víctor Morato. Dekoratuen eraikuntza: El taller del Lagarto – Josep Sebastia Vito “Lagarto”. Ekoizpena: Leandre Clown. Hedapena: Agnés Forn.
-
Tela sonora
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
ARFI
2026-11-22
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
OHARRA: Ikuskizun honetan publikoa agertokian eseriko da.
Tela Sonora zine-kontzertu argitaragabea da eta zuzendari brasildarren animaziozko film laburrak aurkezten dira bertan. Musika elektronikoa eta garaikidea, indigenen kantuak eta artistek Brasilen egindako biretan egindako landa-grabazioak nahasten dira, eta lagun egiten digute São Pauloko kaleetan barrena edo Amazoniako oihanaren bihotzeraino, bertan bizi diren izaki eta animaliak ezagutzeko.
1977an sortua, ARFI Europako jazz eta musika inprobisatuari eskainitako kolektiboa da. Bizitza luzea du, eta horren arrazoiak dira, alde batetik, kideen nortasuna –inprobisatzaile eta konpositore sutsuak dira– eta, bestetik, bere lotura kolektiboaren kalitatea, pasio partekatu batean sustraitua: energia berrien etengabeko bilaketa musika sorkuntzan. ARFIk talde, ikuskizun eta ekitaldi ugari sortu ditu, bai Frantzian, bai atzerrian, betiere arlo horretako adituen zirkuluaz haraindiko publikoarengana iristeko borondatearekin.
Txikijazz jaialdiak antolatutako kontzertua.
Xavier Garcia (ordenagailua, efektuak) Jérôme Lopez (ordenagailu eramangarria, efektuak)
Adina: + 6 urte
-
Epa Txiki!
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
DEMODE QUARTET
2026-11-28 17:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Epa Txiki! Demode Quartet taldearen musika ikuskizuna da, testu, koreografia eta umorez betea, eta baita garai orotako euskal kantu klasikoen bertsio eroz ere. Ikuskizuna haurrentzako da, baina keinu konplize bat baino gehiago egiten die helduei.
Lau komiko bitxi beren teoria frogatzen saiatuko dira: munduko musika estilo guztiek euskal folklorean dute jatorria. Sinetsita daude inork euskal kulturaren jatorria ez ezagutzearen arrazoia euskal kultura gainerako kultura guztien sorburua delako dela.
Adina: Denontzat.
-
GO!AZEN 13.0 Kontzertua
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
PAUSOKA
2026-12-05 - 2026-12-08
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Oharra: Abenduaren 7an ez dago ikuskizunik.
Go!azen telesailaren 13. denboraldiko kontzertua eskainiko dute telesaileko aktoreek.
Wellington Music School ospetsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herriko egoitza gisa. Horren ondorioz, sarrera azterketa gainditu duten neska-mutilak Basakabin bilduko dira aurten.
Ez dakitena da Maitanek “gezurtxo batzuk” esan dituela Basakabiko instalazioen inguruan eta, hori dela eta, arazoak pilatuko dira eta Garazi fundamentu pixka bat jartzen saiatuko da.
Adina: + 6 urte.
-
Mamuka
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
ELIRALE
2026-12-13 17:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Elirale taldeak Pantxika Telleriaren lana dakar Mamuka ikuskizunean. Euskaraz, "mamu" hitzak "zomorro handia" esan nahi du; Mamuka, berriz, haur-joko sinple eta erraz bat da, taldean jokatzen dena eta ezkutatzean eta berriz agertzean datzana. Bi hitz hauen irudimenean oinarrituta, koreografoak eta bi dantzariek, dantza-duoaren bitartez, gorputz bat sortzen dute, batean sustraia, bestean intsektu-gorputza, animalia zein izaki-gorputza. Agertu eta desagertu, gero berragertu: ikuspegien umorezko joko baten aurrean gaude.
Pantxika Telleria oihaneko unibertso ezkutuan inspiratu da, basoan eta basoko biztanleengan. Behatzeko eta batez ere entzuteko denbora hartuz, hauxe (berr)aurkituko dugu: gune (oraindik) berde horiek eta bertako bazterrak bizitzaz gainezka daudela.
Adina: + 3 urte.
-
Tretatxu
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
ANITA MARAVILLAS & PORTAL 71
2026-12-19 17:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Anita maravillas & Portal 71 taldeak Tretatxu izeneko bidelapur baten istorioak kontatzen ditu lan honetan. Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea… baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen. Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasun-istorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena.
Alabaina, heroirik ausartenak ere despistatzen dira. Tretatxuk, bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahaztu ditu. Baina, zorionez, bizitzak oraindik azken erronka bat botako dio: samurtasunez beteriko borroka bat.
Adina: Denontzat.
-
Buba eta Bubu
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
KRESALA DANTZA TALDEA
2026-12-23 17:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Kresala Dantza Taldearen Buba eta Bubu haurrei zuzendutako dantza ikuskizun xume eta goxoa da. Ikuslearengana modu naturalean hurbiltzen da pieza hau eta haurrak errespetuz eta gertutasunez tratatzen ditu.
Buba eta Bubu izeneko animalia plural eta sinboliko baten eta bi interprete gazteren bidez, emozioak aztertzen dira mugimenduaren, keinuaren eta jolasaren bidez.
-
Gota
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
TXEMA MUÑOZ
2026-12-28 17:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Txema Muñoz-ek Gota lana aurkezten du. Hodeiez osatutako sabaiaren azpian, ura biltzen ari da kaleko ontzi bat. Ur hori ez dator, ordea, zerutik. Euria desagertu da, eta jada ez zaigu haren oroitzapena besterik geratzen: fikzioa eta magia sartzen zaizkigu tartean, etengabeko antzerki-engainuen artean, tantaz tanta. Irudizko tanta horiek harridurazko etengabeko erritmo bihurtuko dira. Hala, irudizko eta fantasiazko koreografia bat sortuko dute, sormenari eraginez, absurdoarekin jolasteko. Bat-batean agertutako kikara bat, poltsikoko txanpon urdurien txin-txina, eta mahuketatik ateratako koilara-parrasta geraezin bat.
Adina: +5 urte
Zuzendaritza: Leandre Ribera. Kanpoko ikuspegia: Claire Ducreux. Sorkuntza: Yves Sheriff. Konplizitate kontzeptuala: Núria Campos, Stacey Laureyssens. Musika: Lluis Alba. Soinu teknikaria: Rubén Ruiz. Jantziak: Judith Dress Art. Artefaktuak: Niconicot, Quique Méndez. Ekoizpena: Txema Muñoz Producciones S.L.
-
Só
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
XAMPATITO PATO
2026-12-29 17:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Zirkua, antzerkia eta malabarrak uztartzen dira Són, Xampatito Pato galiziar konpainiak sortutako muntaia xarmangarrian. Agertokian ikusiko diren pertsonaia obsesibo eta zorrotzak aldi berean harridura eta barre-algarak sorraraziko ditu, kutxa mordoa antolatzen saiatzean.
Adina: +5 urte
Aktorea: Jesús Velasco Otero. Zuzendaritza: Arturo Cobas eta Jesús Velasco. Jantziak: Alicia Tojo. Eszenografia: Cruz Velasco Pajares eta Jesús Velasco. Argazkigintza: Leticia Mariño Vázquez. Argiztapena: Flavia Mayans De la Morena. Diseinu grafikoa: Bernardo Ballesteros. Banaketa: Kandengue Arts.
-
Ene Kantak
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
AMAGOIA DRAGOIA ETA TXANTREAKO ERRALDOIAK
2027-01-09
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Ene kantak Erdi Aroan agertuko da ezustean, Amaiur herrian, zehazki. Bertan, gure lagunek egoera bidegabeak eta desparekotasunak ezagutuko dituzte agintariaren eta herritarren artean. Egoera horien aurrean, Aire, Axeri, Oki, Satorjator eta Astonauta laguntzeko prest azalduko dira, taldean, adiskidetasuna eta laguntasunaren bidez.
Espero ez duten norbaitek euren arteko harremanak nahasiko ditu, mesfidantza hasiko da. Bai, Amagoia Dragoiak ere bere interesak ditu. Berak lagunduko ote du herriko giroa hobetzen?
Haurrei eta familiei zuzendutako musika antzerkia da Amagoia Dragoia, Nerea Urbizuk idatzi eta Mikel Santos Belatzek ilustratu duen Amagoia Dragoiaren ezkatak liburuan oinarrituta.
Txantreako Erraldoien konpartsa ere bertan ariko da, Ene Kantakekin batera dantzatzen.
Adina: + 2 urte
Musika
-
Szymon Nehring
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2026-11-12 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Szymon Nehring poloniar gaztea Arthur Rubinstein Nazioarteko Piano Lehiaketaren irabazlea eta Chopin Sariaren finalista izan da. Szymonek, beste obra batzuez gain, mazurken hautaketa bat eskainiko digu. Mazurka musika poloniarra da bereziki; Chopin bizi izan zen ingurutik –Mazoviatik– dator, hain zuzen, eta bere musika-adierazpen gogokoenetako bat izan zen.
-
Xabier Amuriza eta Agus Barandiaran
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
85 KOPLA
2026-11-13 19:30
Imanol LarzabalLugaritz Kultur Etxea
Xabier Amurizak, Agus Barandiaran bide lagunarekin, musika eta koplak uztartuko ditu ekitaldi honetan, 85 koplen zentzua eta mamia aztergai. Amurizaren amonak astero egiten omen zituen erromeriak baserri aurrean, pandero bat eskutan hartuta eta bere ahotsaren laguntzarekin, dantzan jartzen zituen auzokideak. Ez zen bakarrik jaia, bizitzeko modu bat ere bazen, bertan saltzen zituen jaki eta edariekin bizi zelako bera. Mundu horretatik dator Amuriza, etxean ezagutu ditu erromeriak, eta bertan abesten ziren kopla haietan biltzen ziren istorioak arakatzen eman du bizia… ez ziren letrak bakarrik, argazkiak ziren, momentuko irudiak: mendian elurra, auzoko astoa, baserriko mutilzaharra… hamaikatxo bizipen. Xabier Amurizak azken hamarkadetan zehar batu eta sortutako koplak ardatz hartuta, bere bizitzaren errepasoa egingo du hauek aitzaki bihurtuz.
-
Izaki Gardenak + Hondora
Eskaintza berezia Aurresalmenta Venta Anticipada
Aurresalmenta Venta Anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-07-30; eta amaiera-data: 2026-11-13
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA INTXAURRONDO
2026-11-14 21:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Izaki Gardenak kontzertua emango du Intxaurrondo Aretoan Hondorarekin batera.
Izaki Gardenak
Jon Basaguren (gitarra, ahotsa), Libe Kortazar (teklatuak, ahotsa), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsa), Aitor Agirre (baxua, ahotsa), Dani Arrizabalaga (bateria)
-------------------
Hondora
Elisa Bayona (ahotsa), Ibai Gallardo (gitarra), Joseba San Sebastian (baxua), Mikel Fagoaga (bateria)
Informazio gehiago hemen.
-
Mary Harlvorson
ClubVictoria Eugenia Antzokia
CANIS MAJOR
2026-11-18 19:30
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Canis Major laukote-proiektu berri -berria da, eta Mary Halvorsonen azken konposizioak aurkezten ditu, Dave Adewumi (tronpeta), Henry Fraser (baxua) eta Tomas Fujiwara (bateria) musikarien parte-hartzearekin.
Mary Halvorson gitarra-jotzaile, konpositore eta grabazio artista (Nonesuch Record) Brooklynen bizi da. Bere soinu bereizgarriari eta bere instrumentuari ematen dion ikuspegi berritzaileari esker, onarpen handia lortu du Halvorsonek azken bi hamarkadotan, urteko onenen zerrenda askotan parte hartzeaz gainera, MacArthur Fundazioaren 2019ko beka bat eta azken bederatzi urteetan DownBeat aldizkariaren kritikariek emandako Urteko Gitarra Jotzailearen titulua ahaztu gabe. Bere talde saritu propioen buru ez denean, sormenezko kolaborazio ugaritan eta 75 argitalpen baino gehiagotan entzun daiteke, nola lider gisa hala musikari laguntzaile legez.
Mary Halvorson (gitarra), Dave Adewumi (tronpeta), Henry Fraser (baxua), Tomas Fujiwara (bateria)
-
Revolution JamRock 2026
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta anticipada
Aurresalmenta - Venta anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-07-30; eta amaiera-data: 2026-11-20
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA INTXAURRONDO
2026-11-21 19:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
2025eko edizio arrakastatsuaren ondoren, Revolution JamRock azaroaren 21ean itzuliko da Intxaurrondora, Jamaikako musikaren eta sound system kulturaren zaleentzako erreferentziazko hitzordu gisa sendotuta.
2026ko kartela Joe Yorke, Alpha Steppa & Nai Jah eta Revolutionary Brothers-ek osatzen dute.
Jaialdiak nazioarteko lehen mailako artistak eta tokiko proiektuak, bai sortzen ari direnak bai ibilbide sendoa dutenak, uztartzen dituen programazioaren aldeko apustuari eutsiko dio, hainbat belaunaldi eta joera musikalen arteko topagune paregabea sortuz.
Berrikuntza nagusi gisa, aurtengo edizioak Boiler Room formatuan antolatutako gune bat izango du, artistak eta publikoa inoiz baino gehiago hurbiltzeko asmoz.
-
Darius Jones Trio
ClubVictoria Eugenia Antzokia
LEGEND OF E’BOI
2026-11-22 19:00
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Darius Jones Triok Legend of e'Boi (The Hypervigilant Eye) diskoa aurkeztuko du zuzenean.
Darius Jones saxofoi jotzaileak lan ikaragarria eratu du 2000 urtetik, eta, ziurrenik, bere koroarik preziatuena da lan berri hau. Jonesen konposizioetan apaindura gutxiko edertasuna dago, ia desafiatzailea, garai modernoetako krudelkerien eta ironien irudikapen bizia, baita horiekin batera doazen hauskortasunena eta malenkoniarena ere, eta horrek soinuen, irudien eta gogo-aldarte oso zehatzetan transmititzeko duen gaitasuna islatzen du.
Legend of e'Boi (The Hypervigilant Eye) Darius Jones konpositore eta saxofoi-jotzaile handiaren lan berri eta indartsua da. Gerald Cleaver bateria jotzailearekin (Jonesen kolaboratzailea aspalditik) eta Chris Lightcap baxu-jotzaile apartarekin hiru ahotsetako elkartasunean –konpromisoz betetakoan– geratu dira agerian saxofoi-jotzailearen bi indargune artistiko handiak. Jonesen bost konposizio berri boteretsu eta No More My Lorden –Alan Lomaxek Parchman Farmen (Mississippi) grabatutako kartzelako abestia– moldaketa deigarri bat.
Darius Jones (saxo altua), Gerald Cleaver (bateria), Chris Lightcap (baxua)
-
Bolo-Bolo Weekend 2026
Eskaintza berezia Aurresalmenta Venta Anticipada
Aurresalmenta Venta Anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-09-09; eta amaiera-data: 2026-11-13
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA INTXAURRONDO
2026-12-11 - 2026-12-12
Intxaurrondo Kultur Etxea
Bolo-Bolo jaialdiak bi gauetako zuzeneko musika proposatzen du, talde finkatuak, euskaraz abesten duten tokiko taldeak eta nazioarteko musika eszenako promesa gazteak uztartzen dituen programazio zaindu batekin.
-
XXV. Cante flamenko lehiaketa
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
XXV. CANTE FLAMENKO LEHIAKETA
2026-12-12 18:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Aurtengoan ere Cante Flamenko Lehiaketa izango da Antzoki Zaharrean, Camelamos Adiquerar Elkartea-ren eskutik.
Parte-hartzaileen saioaren ostean, artista gonbidatuaren emanaldia izango da.
-
Oskarbi
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
60 URTE KANTUAN
2026-12-12 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Oskarbik 60 urte kantuan izeneko kontzertua eskainiko du.
Oskarbik 2026ko azaroan 60 urte beteko ditu euskal kantagintzan eta hori harrigarria da. Aurreko mendeko hirurogeiko hamarkadako Euskal Pizkundeko kantagintzako testigantza dakar. Garai haietako kantarietatik Oskarbik bakarrik jarraitzen du oholtzetan eta diskogintzan.
60 urte hauetan eragin berezia izan dute Oskarbin Ez Dok Amairuko kideek, Luis Romerok, Jorge Oteizak, Gandiagak eta beste askok. Ia mila kantaldietan parte hartu du taldeak eta hamahiru disko grabatu ditu. 40 bat lagun pasa dira taldetik, emakume eta gizon, eta euskaraz eta ahotsetan kantatu du beti. 60 urte hauetan herri kanta eta musikak sorkuntza propioarekin batera uztartu ditu.
-
XIV. Zombie Jaialdia
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta anticipada
Aurresalmenta - Venta anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-09-25; eta amaiera-data: 2026-12-11
Larratxo Kultur Etxea
TIERRA SANTA + HIJOS DE OVERON + LORDWITCH
2026-12-12 20:00
Larratxo Kultur Etxea
Tierra Santa talde errioxarra Donostiara iritsiko da kontzertu berezi bat emateko, Zombie Jaialdiaren XIV. edizioaren barruan. Heavy metalaren zaleentzat ezinbesteko hitzordua izango da eta, gainera, luxuzko kartela osatuko duten bi talde izango ditu: Hijos de Overon segoviarrak eta Lordwitch gipuzkoarrak, Bergaratik etorriak.
Gauak Lordwitch Bergarako taldea izango du abiapuntu, bertako ikuskizuna jarri eta, beste behin ere, euskal eszena metalariaren indarra erakutsiko duena. Ondoren, Hijos de Overon Segoviako taldea etorriko da, heavy metalaren ikuspegi berezia emango duena eta gaueko aperitibo handienetako bat izango dena. Tierra Santak, estatuko heavy metalaren talde ospetsu eta beteranoenetako batek, amaiera emango dio bere birari, bere klasiko handiez, kantu enblematikoenez eta bere zuzenekoaren sendotasun osoaz gozatzeko pentsatutako gau batean. -
Macy Gray
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
THE TROUBLE WITH THE TRUTH TOUR
2026-12-13 19:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Macy Gray abeslari estatubatuarrak The trouble with the truth disko berria aurkeztuko du.
Musika zintzotasun freskagarriz konposatzeko gaitasuna, entzuten dutenengan sakonki durundatzen duela, ez da oso ohikoa industrian. Pertsona gutxik dute dohain hori, eta Macy Gray r&b eta souleko kantautore, musikari eta musika-ekoizlea da pertsona horietako bat. Bere ahots bizia, soularen gaineko domeinua eta bere espiritu funkya kontuan izanik, Grayk badaki nola erabili musikaren boterea, eta garaikideengandik bereizten duen gaitasun bat da hori.
-
Le Trio Joubran
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
20 SPRINGS
2026-12-18 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
OHARRA: Kontzertu honetan Palestinaren aldeko laguntza emateko bi modu daude. 0 ilarako eserleku sinbolikoak eros daitezke esteka honen bidez eta, horrez gain, sarrerak erosterakoan donazioak egin daitezke.
Le Trio Joubram taldeak 20 Strings izeneko elkartasuneko kontzertua eskainiko du.
Hiru anaia. Hiru laute. Mugetatik eta belaunaldietatik haratago doan bidaia musikala. 20 Springs proiektuarekin, Le Trio Joubran, nazioartean entzutetsuak diren lautearen maisuak eta Palestinako musikaren ahots nabarmenak, bi hamarkadako musika-sorkuntza, esplorazio artistikoa eta historia partekatua ospatzen ari dira.
Hiru anaiek, hari-laukote baten eta perkusioaren laguntzaz, beren konposizio txalotuenetako batzuk berrinterpretatzen dituzte, Mahmoud Darwisch-en ahotsa eta poesia elkarrizketa musikal aberats batean uztartuz. Urteurreneko ospakizuna baino gehiago, 20 Springs musikari, oroimenari eta berrikuntzari egindako omenaldia da. Hogei urte, hogei udaberri, eta hedatzen jarraitzen duen bidaia musikal bat.
Sarreren salmentarekin bildutako dirua Oxfam Intermón Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango zaio palestinar herria laguntzeko egitasmoetarako. Kontzertura joan ezin dutenek donazioak egin ahal izango dituzte sarrerak erosteko plataformaren bidez.
Informazio gehiago hemen.
-
Ezpalak + talde gonbidatua
Eskaintza berezia Aurresalmenta - venta anticipada
Aurresalmenta - venta anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-09-03; eta amaiera-data: 2026-12-18
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA
2026-12-19 21:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
6 urteren, estudioko 4 disko eta zuzeneko disko bikoitz baten, penintsulako, Portugalgo, Italiako eta Kolonbiako ehunka areto eta jaialditan aritu ondoren, eta, batez ere, atzera begiratuta belaunaldi baten ereserki bihurtu diren hainbat abesti sortu ondoren, Ezpalak taldeak agertokietatik agur esango du denboraldi baterako, Donostian orain arte eman duen kontzerturik berezienarekin.
-
Ainara Ortega & Joaquín Chacón
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
SO IN LOVE
2026-12-20 19:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Oharra: Donostia Kulturako bazkideek % 20ko deskontua izango dute kontzertu honetako sarrerak erosterakoan, abuztuaren 31 arte.
Ainara Ortegak eta Joaquín Chacónek So in love kontzertua eskainiko dute.
Ainara Ortegak eta Joaquín Chacónek ahotsaren eta gitarraren arteko elkarrizketa intimo bat ehuntzen dute; sinpletasunetik dotorezia erdiesten duen eta isiltasuna hirugarren pertsonaia bihurtzen den proposamen berezia da. Artifiziorik gabe, gitarraren moldaketa zehatz eta ñabardura ugarikoei esker, emozio neurtu eta sakoneko musika. Albumak egia, edertasuna eta arriskua arnasten ditu, jazz estilo gainkargatuez urrunduz, biluzik eta funtsezko agertzeko. Konexioa bi gonbidatu bikainen presentziak areagotzen du: Pablo Martín Caminero kontrabaxuan eta Bobby Martínez handiaren saxofoi tenorra.
Ainara Ortega (ahotsa), Joaquín Chacón (gitarra), Pablo Martín Caminero (kontrabaxua), Bobby Martínez (saxo tenorra).
-
Olaia Inziarte
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Olaia Inziarte
ZERRAUTSA
2026-12-27 - 2026-12-28
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Itxaron zerrenda (abuztuaren 31ko oharra: 18:30):
Sarrerak agortu dira, baina baliteke aurrerago kontzertuetrako sarrera gutxi batzuk salgai jartzea. Informazio hori jasotzeko, "Izena eman itxaron zerrendan" botoia sakatu (sarrerak ez daude bermatuta).Abenduaren 27an eta 28an Zerrautsa lanaren birari amaiera emanen dio Olaia Inziartek Victoria Eugenia Antzokian. Taldearentzat hain berezia den toki honetan piztuko dute 14 + 3 kantuz bildutako arbola puxkekin azken sua. Horren ondotik, atsedena. Ziklikoa da dena.
Hona taldearen mezua: “Espero zaituztegu maitasunez eta esker onez, beti”.
Olaia Inziarte (ahotsa, pianoa, gitarra), Eric Deza (gitarra elektrikoa, efektuak), Gema Ines Murillo (gitarra elektrikoa eta akustikoa), Ander Unzaga (sintetizadorea, pianoa), Lore Nekane (baxua, sintetizadoreak), Josu Erviti (bateria, perkusioa).
Agortuta
-
Eñaut Elorrieta
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta Anticipada
Aurresalmenta - Venta Anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-10-01; eta amaiera-data: 2027-01-15
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA INTXAURRONDO
2027-01-16 21:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Eñaut Elorrietak Festina Lente bere bakarkako bosgarren lana aurkeztuko du Intxaurrondo Kultur Etxean.
Kantagile gernikarrak nazioarteko indie-rockaren erreferente den The National taldeko musikarirekin lan egin du disko berriaren ekoizpenean eta grabaketan. Elkarlan horren emaitza nabarmena da: kantu berriek jauzi bat egiten dute eta Elorrietaren unibertso musikalari dimentsio berria ematen diote.
Abesti berriak Eñaut Elorrietaren azken hamarkadetako paisaia musikalaren erakusleiho ere badira. Bertan, Ken Zazpi garaiko oihartzunak aurki daitezke, baita bere bakarkako ibilbidean nagusitu diren indie-folk soinuak ere; baina, oraingoan pauso bat harago joan da. Inoiz baino soinu garbiago eta borobilagoa lortu du.
Argitalpenarekin batera, gainera, hogeita hamar urte betetzen dira Eñaut Elorrietak Ken Zazpirekin lehen abestia grabatu eta argitaratu zuenetik. Urteurren hori ere zuzenean ospatu nahi du artistak, bere zaleekin batera. Horregatik, Festina Lente biran, disko berriko abestiak aurkezteaz gain, bere ibilbide osoko kantu esanguratsuenetako batzuk ere eramango ditu agertokira.
Informazio gehiago hemen.
-
Def Con Dos + Pandemoldium + Kraven
Eskaintza berezia Aurresalmenta - Venta Anticipada
Aurresalmenta - Venta Anticipada ""Eskaintzaren hasiera-data: 2026-07-30; eta amaiera-data: 2027-01-22
Intxaurrondo Kultur Etxea
DKLUBA INTXAURRONDO
2027-01-23 20:00
Intxaurrondo Kultur Etxea
Def Con Dos taldeak kontzertua emango du Intxaurrondo Aretoan Pandemoldium eta The Kravenekin batera.
Laster informazio gehiago.
-
Sylwia Salamonska Baczyk
ClubVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-01-27 19:30
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Sylwia Salamonska-Baczyk soprano poloniar gazte eta Züricheko Operako opera estudioko kideak eta Teodora Oprisor pianistak Chopinen 17 abestien jatorrizko bertsioa eskainiko digute (polonieraz). Ez dira autorearen obra ezagunenak baina oso ederrak dira.
Frédéric Chopin Zikloko abonutik kanpoko kontzertua.
-
Ruper Ordorika & Mugalariak
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
LURRA IKUTU BARIK
2027-01-31 19:00
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Ruper Ordorika musikari oñatiarrak Lurra ikutu barik azken diskoko abestiak joko ditu Mugalariak taldearekin batera eta bere diskografiaren errepasoa egingo du. 40 urte baino gehiagoko musika-ibilbidearen eta hogei disko baino gehiagoren ondoren, abeslari eta konpositore oñatiarra Lurra ikutu barik azken diskoaren birari bukaera ematera dator. Hamaika abesti biltzen dituen lan honek egunerokotasunari buruzko gogoeta poetikoak eta denboraren joanari buruzko gogoetak tartekatzen ditu. Oholtza gainean bere 'mugalariak' izango ditu lagun: Arkaitz Miner, Lutxo Neira, Felix Buff eta Nando de la Casa.
Ruper Ordorika (gitarra, ahotsa), Arkaitz Miner (gitarra, biolina, mandolina), Lutxo Neira (baxua), Felix Buff (bateria), Nando de la Casa (perkusioa, teklatuak)
-
Sarah Perarnaud - Tomas Vidal
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-02-03 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Sara Perarnaud Donostian jaio zen duela 20 urte eta egun Parisko Kontserbatorioko azken mailetako ikaslea da. Bere eskutik, Chopinen Pianorako 1. kontzertuaren bertsio bat izango dugu entzungai; zehazki, soka-laukoterako bertsioa. Kontzertuaren aurretik, Musikeneko ikasleek Frédéric Chopinen lehen 12 preludioak eskainiko dizkigute.
-
Madison McFerrin
ClubVictoria Eugenia Antzokia
2027-02-17 19:30
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Madison McFerrin, Bobby Macferrin jazz kantari ospetsuaren alaba eta Taylor McFerrin ekoizle eta musikariaren arreba, Estatu Batuetako etorkizun handieneko abeslari berrietako bat da, eta badaki nola nahastu iragana kontatzeko modua XXI. mendeko soinuekin.
Berklee Collegen ikasi zuen, eta bere ikasle garaietan ikasketak zein kritika musikaleko 100 Albums. 100 weeks bloga bateratzeaz gain, hainbat proiektuetan elkarlanean aritu zen, esate baterako, Cosmodrome funk-soul taldean edo Binary Soul hip-hop eta elektronika taldean. Gero, soul-jazzeko dozena erdi single eta hiru EP kaleratu zituen bakarka, a capella: Founding Foundations Vol. 1 (2016), Founding Foundations Vol. 2 (2018) eta You & I (2019). 2023an bere lehen diskoa, I Hope You Can Forgive Me argitaratu ondoren, Scorpio albuma kaleratu du eta laudorio izugarriak jaso ditu. Flood Magazineren arabera, “bere instrumentua ahotsa da, zeina buklean gainjarrita dagoen soul ezti eta funk harmonia alaiak a cappella sortzeko, eta ez dago horien parekorik egungo popean”.
-
Sofía Huerta
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-02-17 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Sofía Huerta 15 urteko donostiarra izango da protagonista gazteei zuzendutako kontzertu honetan. Izan ere, Chopinen Pianorako 2. kontzertuaren soka-laukoterako bertsioa eskainiko du. Kontzertuaren aurretik, Musikeneko ikasleek Frédéric Chopinen azken 12 preludioak eskainiko dituzte.
-
Haur kontzertua
ClubVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-02-20 12:00
ClubVictoria Eugenia Antzokia
Samuel Arroyo pianista eta Stuttgarteko Kontserbatorioko master ikaslea izango da etxeko gazteenei zuzendutako festa chopiniar honen zuzendari eta interpretea. Chopinen melodia ospetsuenekin inprobisatzeko festa izango da eta jendeak aktiboki parte hartuko du.
Frédéric Chopin Zikloko abonutik kanpoko kontzertua.
-
Alfonso Gómez
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-03-10 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Alfonso Gómez pianista gasteiztarrak eta Friburgoko (Alemania) piano-katedradunak Frédéric Chopinen nokturnoen bertsio berezi bat eskainiko du. Gómezek hainbat sari jaso ditu interpretazioagatik eta argitaratu dituen diskoetako batzuengatik.
-
Jon Urdapilleta
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-04-28 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Jon Urdapilleta pianista donostiar handiak hain ezagunak eta interpretatzen hain zailak diren Frédéric Chopinen polonesen hautaketa bat eskainiko du. Nola polonesak –dantza poloniarra– hala mazurkak Frédéric Chopinen bizitzan egongo dira beti, bere sorterria barruan baitzeraman.
-
Marta Zabaleta
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-05-05 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Marta Zabaleta kontzertista gipuzkoar handiak emango duen kontzertuan hainbat musika-genero interpretatuko dira. Schuberten sonaten munduan sartuko gaitu, Chopinek asko landu ez zuen genero batean, hain zuzen. Horrez gain, era dramatikoagoan bada ere, Chopinen beste genero bat entzun ahal izango dugu: scherzoa. Eta, bukatzeko, balada, Chopinen izaera erromantikoena eta sentimentalena ezagutzeko.
-
Judith Jauregui
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
CICLO FRÉDÉRIC CHOPIN ZIKLOA
2027-06-09 19:30
Teatro Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia
Judith Jáuregui donostiarrak amaiera emango dio Frédéric Chopinen Zikloari hiru impromptu interpretatuz, zeinak “fantasiak brodatutako musika-kapritxo” gisa deskribatzen baitzituen Franz Lisztek. Eta, kontzertua eta zikloa ixteko, Chopinen lan ezagunenetako bat interpretatuko du: Andante spianato et grande Polonaise brillante.
Zinema
-
Popera
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
JANUS LESTER TALDEAREN FILM MUSIKALA
2026-11-26 20:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra / Teatro Principal
Janus Lester musika taldearen Popera filmaren estreinaldia.
Janus Lesterrek musika eta zinema elkartu ditu Poperan, bidean topatzen ditugun pertsonek
gure begirada nola alda dezaketen kontatzeko. Poparen indarra, umorea eta emozioa lagun,
bestelako bizitza bat elkarrekin irudikatzera gonbidatzen gaituen bidaia da. Azaroaren 26an,
20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean izango dugu hura osorik ezagutzeko lehen aukera: disko
osoa estreinakoz entzun eta film musikala pantaila handian ikusteko hitzordua, zuzenean ere lehen
aldiz diskoko abesti bat estreinatuko da.Popera. Euskal Herria. 50 min
Zuzendaritza: Aitor Aranguren. Sormen zuzendaritza: Jokin Pinatxo eta Edurne Azkarate. Ikus-entzunezko ekoizpena: Muga.
Zure saskia
Zure saskia
Zure saskia
Sarrera mugatua
Sarrera mugatua
Sarrera mugatua
Bezero-maiztasuna handia denez, baliabideak askatu behar ditugu. Zure erosketa-leihoa hurrengo bezeroari helaraziko zaio barru. dituzu erosketa osatzeko.