EKITALDIAK 67
EKITALDIAK 67
- Produktuak 67
Antzerkia
-
Morir ( o no)
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
Morir ( o no)
BELBETARRAK / BINAHI TALDEA
2024-05-14 19:30
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
Gidoilari batek bere emazteari gidoi batean pentsatzen ari dela azaltzen dio, non gidoiko pertsonaiari hil aurreko azken segundoetan hiltzeko edo gustatu izan litzaiokeen bizitza bizitzearen aukera eskaintzen zaion. Anekdota horretatik abiatuz, elkarri lotuta dauden eszena sorta bat datoz, non heriotza presente dagoen... edo ez.
Antzezleak: Leire Sardón-Ama, Unai Lizartza-Idazlea, Lorea Herrero-Polizia, Aitana Vallejo-Alaba, Olatz Balda-Emaztea, Eneko Goitia-Heroinomanoa, Giovanna Álvarez-Polizia, Blanca Egaña-Biktima, Amaia Calvo-Arreba, Nahia Lobo-Emakumea, Noa Vega-Erizaina, Aimar Erostarbe-Gaixoa/hiltzailea.
Agortuta
-
Koba
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
ERRENTERIAKO HERRI ARTE ESKOLA
2024-05-15 19:30
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
Espeleologo talde aditu bat eta lur azpiko barrunbeetara denbora-pasa sartu diren lagun talde bat daude koba berdinaren barruan. Istripu batek hankaz gora jarriko du ilunpeko bisita. Ikusiko al dute egun argirik berriz?
Antzezleak: Xuban Torres-espeleologo aditua, laguntzailea, Kristian Poncela-espeleologo aditua, zakarra, Ilargi Olano-espeleologo aditua, positiboa, Ibon Guzmán-lagun taldeko gida, Unai Matas-Lagun taldeko kide erizaina, Nahia Villacorta-Lagun taldeko kide frikia, Jare Artola-lagun taldeko zauritua, Irune Pascual-espeleologo aditua, zentzuduna, Mirari Marcos-espeleologo aditua, erruduna, Irene Mancebo-lagun taldeko kide arduratsua, June Azparren-lagun taldeko kide zoroa, June Rodríguez-espeleologo aditua, hasi berria, Chloe Roldán-espeleologo aditua, urduria.
-
Enigma bilatu
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
HAMAIKATARRAK / BINAHI TALDEA
2024-05-17 19:00
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
3 lagun aspaldi galdutako neskato baten bila abiatzen dira. Bidean emakumez osaturiko herrialde batekin egiten dute topo abentura batzuk biziz.
-
Nada ni nadie
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
MARÍA DE MELO PRODUCCIONES
2024-05-18 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Paisaia post-apokaliptiko bat. Bi gizon mundu suntsitu bateko bakardadean. Testu korrosiboa, adimentsua, garratza eta erreflexiboa. Distopia horretan, bi pertsonaien arteko jokoak gizadiaren nahiak, pentsamenduak eta zalantzak irudikatzen ditu. Botereari, giza mugatasunari eta ezerezari aurre egiteko geure egiten ditugun hainbat mozorrori buruzko hausnarketa. Eta ezinezkoa dirudien arren, komedia hutsezko pasarteekin harilkatua.
Nada ni nadiek urrun dirudien mundu batera hurbiltzen gaitu. Litekeena da, ordea, hain urrun ez egotea… Matek eta Pitek elkarri aurre egin, elkarrekin jolastu, oroitu, otoitz egiten dute… Geratzen diren bakarrak dira biak. Lurraren eta zeruaren, haiek hartzen dituen erbestearen, eta tormentatzen dituen hodei arriskutsuaren artean... Zer geratzen da? Nor geratzen da?
Nada ni nadie María de Melo Producciones-en eta Consorcio Teatro López de Ayala-ren koprodukzio bat da, Badajozeko Nazioarteko Antzerki Jaialdirako.
-
Mamuak
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
SANTO TOMAS LIZEOA A
2024-05-28 18:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Egilea/Zuzendaritza: Enara Labaka
Gure mamu eta beldurrekin bizi gara; gure lotsa eta minekin. Barrurantz begiratzeak ikara sortzen du; norberaren itzalak argitara ateratzeak eta lurrazpiratutako sentimendu eta emozioetan arakatzeak. Baina beldurrari aurrez aurre begiratzen diogunean, hura sentitzean, orduantxe soilik sortuko da argia, orduantxe zabalduko da bidea eta orduantxe hasiko da askatasuna. Gu bidean gaude, eta zuek?
Antzezleak: Iñaki Agote-Lotsaren beldur dena, Nora Barrenetxea-Etsipenaren beldur dena, Mikel Carcedo-Bere burua onartzeko beldur dena, Xuban Fernández-Galtzeko beldur dena, Galder Idiáquez-Inor dezepzionatzeko beldur dena, Mikel Intxaurrondo-Iluntasunaren beldur dena, Ander Jaurrieta-Heriotzaren beldur dena, Saioa Mendizabal-Bere beldurrak proiektatzearen beldur dena.
Musikariak: Maddi Arbaiza-Zeharkako txirula, Igor Belaunzaran-Gitarra, Aitor Ezkai-Gitarra, Ander Fano-Pianoa, ahotsa eta konposizioa, Oier Goikoetxea-Baxu elektrikoa eta ahotsa, Lide Intxaurrondo-Gitarra eta ahotsa, Paul Lekunberri-Sintetizadorea, Maddi Lopetegi-Gitarra.
-
Komentu desberdin bat
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
ZER? NOLA? NOIZ? BINAHI TALDEA
2024-05-29 19:00
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Egilea / Zuzendaritza: Vega Iguarán
Yolanda kontu itsusi batean sartuta dagoen abeslaria da eta poliziarengandik ihes egin behar du. Aldi batez, komentu berezi bateko ustezko bakean ezkutatzea erabakitzen du. Bertan, “Mariaren belarrak” kongregazioko moja dibertigarri eta xelebreak ezagutuko ditu, larri dauden gazteei laguntzen dietenak.
Antzezleak: Ane Prieto-Sor Opila, Leire Núnez- Yolanda, Maddi Vitoria -Sor Mena, Oier Solana- Apaiza, Leire Suárez -Neska eta Markesaren neskamea, Nora Fernández -Sor Gina, Inge Ugarte- Ama Superiora, Lide Lobo-Sor Balda, Maddi Elizetxea -Neska eta Nobizia, Arrate Galán-Markesa, Gaia Morris- Polizia eta Regiduria, Nahia Rodríguez-Lina eta Ama Generala, Sarah Pérez-Sor Opilaren aizpa.
-
Shakespeare
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLA
2024-05-30 19:00
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
Zuzendaritza: Joserra Fachado
Ikastolako antzerki taldea. Shakespeareren "ROMEO ETA JULIETA"ren bertsio bat estreinatu behar dute, baina aktore bat falta da.
Atzera egingo dute hau dena argitzeko.
Antzezleak: Ane Aristimuno-Ena, Bruno Elosegui-Aimar, Lorea Otermin-Sonia, Ander Miranda-Iñigo, Nahia Urresti-Leire, Josu Arrizabalaga-Aitor, Maider Goikoetxea-Sara, Uxuri Garoya-Ainara, Eneko Irastorza-Walter, Unai Mendiola-Aritz, Ainhoa Iribas-Ainhoa, Manex Emazabel-Martin, Xuban Antia-Joanes.
-
Live sport golf
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
GAZTE GAZTEAK
2024-05-31 18:00
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
Live sport golf iragarkiaren casting-a egitera etorri dira, azken proba da eta bakoitzak bere berezitasunak ditu. Jakingo ote dugu nork egingo duen iragarkia ?
-
Sagastitarrak
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
TXALO PRODUZKIOAK
2024-06-01 - 2024-06-02
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian– alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du: "Patriarkatuarekin ez dugu amaituko mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean".
Anton Sagasti familia-buruarentzat ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Ane alabak abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan.
Egilea Autor: Ramón Madaula. Zuzendaria Directora: Begoña Bilbao Lejarzegi. Aktoreak Intérpretes: Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria, Koldo Olabarri. Itzulpena Traducción: Martin Agirre. Eszenografia Eszenografía: Asier Sancho Senosiain. Jantzien diseinua Diseño del vestuario: Cristina Martínez. Argiztapena Iluminación: Julen Zaballa. Teknikoa Técnico: Alfredo Medina Lirio. Argazkiak Fotografías: David Vicente. Kartela Cartel: Asier Sancho Senosiain. Aholkularitza juridikoa Consultoría jurídica: Hator. Asegurua Seguro: Fremap. Ekoizpen exekutiboa Producción ejecutivo: Martin Agirre. Ekoizpen arduraduna Responsable de producción: Xabier Agirre. Ekoizpena Producción: Txalo.
-
Sólo hasta mañana
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
ERRE PRODUKZIOAK
2024-06-07 19:30
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
Aitziberrek lau pertsonarentzako bidaia irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Hauek dira gonbidapenak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. BIHAR ARTE SOILIK ikuspegi komiko batetik baina angelu emozionala ahaztu Gabe, harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruz aritzen da. Gurea betiko izango da ala bihar arte soilik?
-
Monologolak: Mikatza
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
KORNER 2024
2024-06-07 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Badute gure txikitako garaiak burura ekartzen dizkigun “Mikasa” baloiak eta aurtengo Korner festibalaren barruan ospatuko den Monologolak saioko umoregileek amankomunean duten zerbait. Pikatu egiten dutela.
Baloi famatu hark hotz egiten zuen egunetan izterrean jota uzten zigun berotasunaren pareko aztarna uztera datoz Antzoki Zaharreko oholtzara Getari Etxegarai, Kepa Errasti eta Jon Plazaola.
Kirolen artean ¨Errege¨ omen dena jopuntuan, umorez larrutu, desmitifikatu eta humanizatuko dute futbola stand up formatuko 3 bakarrizketaz osatutako saioan.
-
Misery Class
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
GOYO JIMÉNEZ
2024-06-07 - 2024-06-08
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Más difícil todavía, Confusio eta Aiguantulivinamérica trilogiarekin barre algara eragin ondoren, Goyo Jiménezek bere azken bakarrizketa, Misery Class, ekarriko du Victoria Eugenia Antzokira. Komikoa Donostiara itzuliko da, berriro ere, ikusleak barrez leherrarazi arte.
-
Bihar arte soilik
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
ERRE PRODUKZIOAK
2024-06-08 19:30
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
Aitziberrek lau pertsonarentzako bidaia irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Hauek dira gonbidapenak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. BIHAR ARTE SOILIK ikuspegi komiko batetik baina angelu emozionala ahaztu Gabe, harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruz aritzen da. Gurea betiko izango da ala bihar arte soilik?
-
Iñaki Urrutia
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
PERDONE CABALLERO
2024-06-09 19:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Bakarkako hiru ikuskizunen eta 20 urte baino gehiagoko bakarrizketari lanaren ondoren, Iñaki Urrutiak bere ibilbidearen atzera begirako bat egiteko une egokia dela pentsatu du.
Perdone, caballero bakarrizketakin bere iraganeko bakarrizketa horietako batzuk gaurkotasunera ekartzen ditu eta hausnartzera eramaten dio ea zahartu den ala ez.
Stand-up nazionalaren ohikoa, Perdone, caballero obraren bira bere telebistako agerpenekin uztartzen du: Basura o tesoro lehiaketako aurkezlea eta Zapeando saioko kolaboratzailea da.Aurkezle gisa egin duen ibilbidea Últimos fichajes eta El día después Movistar+ saioetan izan da.
-
Bagoiaz
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
BARREXERKA
2024-06-10 20:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Esketxak eta antzerkia emanaldi bakarrean. Bruselara dioan trenean gauza arraroak gertatzen ari direla antzeman dute bertan elkar ezagutu berri duten bidaiariek.
Egileak: Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, Ekain Arrieta
Zuzendaritza: Mikel Irazusta, Maialen SorzabalbereAntzezleak: Mikel Irazusta-Tomás,Ekain Arrieta-Michael,Nerea Aranburu-Milu,Maialen Sorzabalbere-Martina,Graxi Arregi-Aitziber,AmaiaRojo-Sor Jimena,Amaia Iraundegi-Marion,Garazi Mitxelena-SoJenny,Peru Ansorena-Piter
-
Un cadáver a los postres
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
BINAHI ESZENA 17
2024-06-11 19:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Egilea / Zuzendaritza: Vega Iguarán
Lionel Twain aberats xelebreak bere gaztelura afaltzera gonbidatzen ditu historiako bost detektibe garrantzitsuenak. Twainek afarian azalduko die bileraren zergatia: gauerdian hilketa bat gertatuko da; konpontzeko gai denak milioi bat dolar irabaziko du.
Antzezleak: Joane Aritzeta-Inspector Wang,Maider Iriondo- Srta Marbles,Hegoi Hernández -Denson,Markel Ramoneda- Charleston,Alaia Ganzarain -Marie Perrier,Enaitz Val -Diamond,Ekaitz Dunyo- Lionel Twain,Eider Lasa-Tess,Claudia Álvarez -Rita
-
Adolescentes
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
MIERCOLCES / BINAHI AKADEMY
2024-06-12 19:00
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
Antzezlanak nerabe baten eta nerabezaroaren hainbat egoera eta momentu ezberdin jasotze ditu…institutuko bizitza, lagunen arteko harremana, guraso eta irakasleekin harremana, telefono mugikorra, ginekologora lehen bisita…..baina, batez ere, galderek eta zalantzek izango dute protagonismoa: nor naiz ni?, norantz noa?, nolakoa izango da nire bizitza?, nolakoa izango da nire etorkizuna?...
-
Monty Python-en esketxik onenak
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLA
2024-06-13 19:30
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
Monty Python 1960 eta 1970. urteetako britainiar umorea sintetizatu zuen talde britaniarra da. Umore zentzugabearen ordezkari eta maisuak izan ziren, denak harritu zituen bere telesailekin eta filmekin, “Brienen bizitza” ala “Mahai karratuko gizonak” besteak beste. Antzerki eta konpainia askoren umorea eta jarduteko modua markatu ditu. Monty Python-en onenaz gozatzeko aukera paregabea.
-
La bella Dorotea
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
TRIKIÑUELA ANTZERKI TALDEA / DEUSTO
2024-06-14 19:00
Imanol Larzabal - Lugaritz K.E.Imanol Larzabal - Lugaritz Kultur Etxea
Dorotea ederrak, 1963ko urriaren 25eko gauean Madrilgo Teatro de la Comedian estreinatutako bi ekitaldiko komediak, Espainiako iparraldeko herri batera daramatza entzuleak 1900. urtearen hasieran. Aldaketa sozialen garai horretan, Dorotearen inguruan garatzen da istorioa, herriko jauntxoaren alaba eta egindako bidaiengatik bizimodu ezberdinak bizi izan dituen emakumea dena. Dorotea maitemintzen den bakoitzean arazoak sortzen dira, herriaren zurrumurruek iradokitzen baitute bere ezkongaiek euren aberastasuna baino ez dutela bilatzen.
Poesia eta umorea uztartzen trebea den Miguel Mihura antzerkigileak, herri-esamesei eta txutxu-mutxuei zorrotz eta dibertigarria egiteko erabiltzen du obra hau, XX. mendeko lehen urteetako Espainiako gizartearen erretratu umoretsu eta zehatza eskainita.
-
Cielos
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
BARCO PIRATA PRODUCCIONES
2024-06-22 19:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Obra honek itxi egiten du Incendios, Litoral eta Bosques lanekin hasitako La sangre de las promesas tetralogia. Guztiak gai komun batekin: gizadia arrastaka daraman tragedia.
Cielosek leku bereizi batera garamatza. Bertan, kriptografoak, itzultzaileak eta ikertzaileak erlojuaren kontra ari dira lanean, gizartearen hondamendia eragingo lukeen eraso terrorista anizkoitz bat eragozten saiatzeko.
Ahots batek irekitzen du Cielos, online mezuen zeru birtualean dabiltzan milioika ahotsen artetik hartu eta deskodetutako ahotsak. XX. mendeko gerra guztiek irentsitako seme-alaben izenean hitz egiten du ahots horrek, gurasoei egozten die belaunaldiz belaunaldi isuritako odolaren errua, eta mehatxu egiten du, mendeku suntsitzaile bat iragarriz: berealdiko atentatu terrorista bat.
Baina, Kasandraren mitoan bezala, gurasoen aginduz seme-alabek isuritako odolaz mintzo den ahots hori, seme-alaben mendekua aldarrikatzen duen ahots hori, hizkuntza guztietan hitz egiten duten ahotsetan ugaldua, ezin dute ulertu estatuko bote gorenetatik berau deszifratzeko mandatua jaso dutenek.
-
Trash!
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
YLLANA
2024-06-28 - 2024-06-30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Trash! perkusioaren, mugimenduaren eta umorearen bidez birziklatzeko aukerei buruzko ikuskizun bizi-bizia. Zaborra birziklatzeko planta batean garatzen da, eta lau langile irudimentsuk erabilera berriak ematen dizkiete bertara iristen diren mota guztietako hondakinei. Hala, gure gizarte honen gehiegizko kontsumismoari buruz hausnartzera eramaten gaitu.
Butano-bonbonak, aterkiak, pilotak, erreminta-kaxak, bozinak, zabor-poltsak… haien eskuetara iristen den edozein gauzak balio die langile horiei adimenez eta umorez jositako emanaldi musikal ikusgarri bat egiteko.
Zuzendaritza : Yllana. Ekoizpena: Yllana & Töthem. Zuzendari artistikoa : David Ottone. Zuzendari laguntzailea : Jony Elías. Musika Música: Töthem Company. Ekoizle musikala l: Garabatto. Jantziak eta eszenografia: Tatiana de Sarabia. Soinu espazioa : Nacho Ramírez. Argiztapena: Lola Barroso. Koreografoa: María Rayo. Eszenografiaren eraikuntza : Toompak. Luthierrak : Toompak. Diseinu grafikoa : Value design. Teknikari arduraduna : Ismael García. Ekoizle exekutiboa : Toompak, Wuay not pro media, Yllana. Lokuzioa : Arantxa de Sarabia. Antzezleak: BrunoAlves, Frank Mark, Gorka González, Miguel Ángel Pareja, Felipe Dueñas. Banaketa Distribución: Yllana.
-
El Padre
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
JOSEP MARIA POU
2024-06-29 19:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Andrés, 76 urteko gizon jantzia, trufaria eta burugogorra, oroimena galtzen hasi da, baina ez du inolako laguntzarik nahi. Hala, bere alaba Anak kontratatu nahi dituen zaintzaile guztiak baztertzen ditu. Bere egoera aldakorrei zentzua ematen saiatzen den heinean, Andrések dudatan ipintzen ditu maite dituenak, baita bere adimena bera eta errealitatea ikusten duen modua ere.
El Padre, batetik, Andrésen istorioa da, bere oroitzapenen labirintoan galtzen ari den gizona, baina bere bizitzaren agintea askatzeari uko egiten diona; eta bestetik, Anarena, egoera erantzukizunez eta maitasunez onartzen duen alabarena, baina bere proiektu pertsonalak gauzatzeari uko egin nahi ez diona.
Mingarria eta gertuko gaia egunerokotasunean. Frustrazioa, ezintasuna, tristura, hori guztia hor dago, bai, baina baita maitasun eta umore handia ere. Eta baita intriga handia ere, zeren eta, sarritan, erreala den hori eta Andrésen adimen gaixoaren irudimenaren emaitza den hori gainjarri eta nahasi egiten baitira haren (eta ikuslearen beraren) buruan.
Obrak eskutik heldu eta protagonistarekin lotzen gaitu, Andrésen bidelagun izan gaitezen haren ahanzturan barrena. Autoreak barrutik azaltzen digu istorioa, Andrések bizi duen ziurgabetasun labirintotik igaro gaitezen, berak ikusten edo irudikatzen duena ikus dezagun, bere unibertsoan (orain gurea ere den horretan) gertatzen ari dena bizi dezagun. Aitaren buruan gaude. Eta bere bihotzean. Eta horrek guztiak esperientzia hunkigarria bizitzeko aukera ematen digu, uneoro erne mantentzen gaitu, Andrési gertatzen zaiona guri ere gertatzen baitzaigu.
-
Hangar 52
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
EL MAGO YUNKE
2024-07-04 - 2024-07-07
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Hiru aldiz munduko magia-txapelduna izan den Yunke magoaren ilusionismo-ikuskizuna da Hangar 52 izenekoa.
Eszenaratze liluragarria eskaintzen duen familia-ikuskizuna da, magia-saiorik onenak argi-, su-, musika- eta soinu-efektu apartekin uztartzen dituena, edertasun eta sormen handiko erakustaldi batean.
Ilusio ugari ikus daitezke showaren barruan, hala nola inoiz ezagutzera eman ez diren Leonardo da Vinciren sekretu batzuk, NASAk telegarraioaren eta grabitaterik ezaren inguruan egindako esperimentuak, Antzinako Egiptora eramaten duten izarrarteko ateak, Txinako Harresi Handiko aspaldiko errituak eta II. Mundu Gerran desagertutako hegazkinak.
Orain arte, 2,5 milioi lagunek baino gehiagok gozatu dute ikuskizunarekin.
-
Ez naiz inoiz Dublinen egon
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
TENTAZIOA
2024-07-11 - 2024-07-14
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Ez naiz inoiz Dublinen egon besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?
Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin.
Denak daude irlandarra ezagutzeko desiratzen, baina inork ez du espero Cindy pertsonaia ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute.
Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasiak eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila.
Egilea: Markos Goikolea. Zuzendaria: Mireia Gabilondo. Interpreteak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia. Gune eszenikoa: Fernando Bernués. Jantziak: Ana Turrillas. Argiztapena: Xabier Lozano. Teknika: Acrónica Producciones. Administraritza: Maite Gorrotxategi. Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas. Ekoizpena: Paola Eguibar. Banaketa: Portal 71
-
Nunca he estado en Dublín
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
TENTAZIOA
2024-08-29 - 2024-09-01
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Ez naiz inoiz Dublinen egon besteen bizipen ePaola Eguibata sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?
Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin.
Denak daude irlandarra ezagutzeko desiratzen, baina inork ez du espero Cindy pertsonaia ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute.
Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasiak eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila.
Egilea: Markos Goikolea. Zuzendaria: Mireia Gabilondo. Interpreteak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia. Gune eszenikoa: Fernando Bernués. Jantziak: Ana Turrillas. Argiztapena: Xabier Lozano. Teknika: Acrónica Producciones. Administraritza: Maite Gorrotxategi. Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas. Ekoizpena: r. Banaketa: Portal 71
-
Impulso
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
MAYUMANA
2024-09-05 - 2024-09-08
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Impulsok bizitzako bidaiaren historia kontatzen du, erritmoaren eta mugimenduaren ikuspegitik. Ikuskizunak bizitzako hainbat egoera eta haren baitako emozioak aztertzen ditu. Munduko bazter guztietako musika eta erritmoen nahasketa eklektikoa du ezaugarri, Afrikako perkusio tradizionaletan sorburua duten ereduetatik hasi eta egungo beat elektronikoetaraino. Artistek tresna gisa erabiltzen dituzte beren gorputzak, arnasarik gabe utziko zaituzten erritmo eta mugimendu hipnotizatzaileak sortzeko. Taupada edo pultsua da ikuskizunaren ardatza, berez bizitzaren erritmoaren irudira. Artistek beren pultsuak erabiltzen dituzte abiaburu gisa, erritmo eta mugimendu konplexuak eraiki eta bizitzako bidaian izaten diren igoerak eta jaitsierak islatzeko.
Zuzendaritza eta Sorkuntza: Boaz Berman. Musika: Boaz Berman, Dan Keenan. Argien diseinua eta Zuzendari teknikoa: Roy Milo. Koreografoa: Mayumana. Soinu diseinua: Elad Berliner. Bideoak: Visual Data. Artistak: Palmira Cardo, Aaron Domenech, Maria Gayubo, Josie Sinnadurai, Daniela Gordín, Marc Orero, Paco Portalo, Maria Sabaté, Nuria Luna.
Dantza
-
Entsegu irekia - Las estaciones
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
MALANDAIN BALLET BIARRITZ
2024-05-23 19:00
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Château de Versailles Spectaclesen zuzendari Laurent Brunnerren eta biolinista eta Versaillesko Errege Operako musika zuzendari nagusi Stefan Plewniaken ideia batean oinarritua, ballet honek Antonio Vivaldiren Lau urtaroak famatuak eta haren herrikide eta garaikide Giovanni Antonio Guidoren Urteko lau sasoiak, ia ezagutzen ez direnak, elkartzen ditu.
Azken batean, dena fantasia poetikoz hornitzeko, esentziala laburbiltzen duten bi termino. Zeruertzean barreiatutako petalo beltzezko dekoratu batean, izaki hegodun batzuek espirituaren eta argitasunaren hileta-segizioa daramate. Zergatik? Urtaroak balleta besterik ez delako, eta sinesgaitza baino gauza serioagorik ez dagoelako.
Musika: Antonio Vivaldi & Giovanni Antonio Guido. Koreografia: Thierry Malandain. Jantziak eta dekoratua: Jorge Gallardo. Argiztapena: François Menou. Jantzien diseinua: Véronique Murat, Charlotte Margnoux, Anaïs Abel-ren laguntzarekin. Dekoratuaren errealizazioa: Frédéric Vadé. Osagaien errealizazioa: Annie Onchalo. Dekoratuaren eta atrezo laguntzaileak: Nicolas Rochais, Gorka Arpajou, Félix Vermandé, Raphaël Jeanneret, Christof t’Siolle, Txomin Laborde-Peyre, Maruschka Miramon, Karine Prins, Sandrine Mestas Gleizes, Fanny Sudres, Fantine Goulot. Ballet maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro, Frederik Deberdt.
-
Las Estaciones
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
MALANDAIN BALLET BIARRITZ
2024-05-24 - 2024-05-26
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Château de Versailles Spectaclesen zuzendari Laurent Brunnerren eta biolinista eta Versaillesko Errege Operako musika zuzendari nagusi Stefan Plewniaken ideia batean oinarritua, ballet honek Antonio Vivaldiren Lau urtaroak famatuak eta haren herrikide eta garaikide Giovanni Antonio Guidoren Urteko lau sasoiak, ia ezagutzen ez direnak, elkartzen ditu.
Azken batean, dena fantasia poetikoz hornitzeko, esentziala laburbiltzen duten bi termino. Zeruertzean barreiatutako petalo beltzezko dekoratu batean, izaki hegodun batzuek espirituaren eta argitasunaren hileta-segizioa daramate. Zergatik? Urtaroak balleta besterik ez delako, eta sinesgaitza baino gauza serioagorik ez dagoelako.
Musika: Antonio Vivaldi & Giovanni Antonio Guido. Koreografia: Thierry Malandain. Jantziak eta dekoratua: Jorge Gallardo. Argiztapena: François Menou. Jantzien diseinua: Véronique Murat, Charlotte Margnoux, Anaïs Abel-ren laguntzarekin. Dekoratuaren errealizazioa: Frédéric Vadé. Osagaien errealizazioa: Annie Onchalo. Dekoratuaren eta atrezo laguntzaileak: Nicolas Rochais, Gorka Arpajou, Félix Vermandé, Raphaël Jeanneret, Christof t’Siolle, Txomin Laborde-Peyre, Maruschka Miramon, Karine Prins, Sandrine Mestas Gleizes, Fanny Sudres, Fantine Goulot. Ballet maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro, Frederik Deberdt.
-
Me arrepiento
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
NODE
2024-05-25 19:30
Gazteszena - Egia Kultur Etxea
DAMUTZEN NAIZ (Elkarrizketa fisikoak mugimendu perfomatikoan).
Damu dugu titulu hau. Damu gara damua proiektu hau martxan jartzeko piperra izatea. Izan ere, norberaren damuak onartzera iristea aitorleku baten anonimotasunean, egunkari baten isiltasunean edo heriotzaren aurrean egiten den zerbait da. Eta gu prest gaude argi eta garbi gure damuak jendearekin partekatzeko eta, agian, hauei gurekin bat egiteko eskatzeko.
-
XXIII. Sevillana jaialdia
Larratxo Kultur Etxea
2024-06-01 18:00
Larratxo Kultur Etxea
Sevillanako Jaialdi honetan "Alma, corazón y... baile" akademiak eta bertako ikasleek hegoaldeko zertzelada batzuk erakusten dituzte, non sevillanak flamenkoaren beste eredu batzuekin nahasten diren; hala nola, kastañuelekin lagundutako pasodobleak eta dantza horietan erabiltzen diren hainbat osagarrirekin (mantoiak, abanikoak, kapelak…) burututako koreografiak.
Haurrak
-
Ez gara jaitsiko!
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
2024-06-15 - 2024-06-16
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Marimotots zuhaitz baten adaburura igo da, han goitik lurra hobeto ikusteko. Pirritxek eta Porrotxek atzetik jarraituko diote. Eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira.
Haurrentzako ikuskizunetan urte 1 baino gehiagoko umeek sarrera ordaindu beharko dute; 0-1 urte artekoentzat sarrera doan izango da, baina aldez aurretik leihatilan txartel bat eskuratu beharko dute, aldiz helduaren gainean eserita egon beharko dute.
Musika
-
Garuna eta musika, Cerebro y música
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
KONTARI (LANDARBASO ABESBATZA)
2024-05-14 18:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Narriadura kognitiboaren prebentzioa haurtzarotik musikaren bidez.
Aubixak lortutako dirua gaixotasun neurodegeneratiboak prebenitzeko duen proiektuetako batera bideratuko du.
-
Israel Fernández
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
PURA SANGRE
2024-05-16 19:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Israel Fernández (cantea), Diego del Morao (gitarra ), Ané Carrasco (perkusioa, teklatuak ), Pirulo (palmak ), Marcos Carpio (palmak)
Israel Fernández flamenko-kantaria Donostiara dator bere diskografian zehar ibilbide bikain bat eskaintzera. Bere kantuan uztartu egiten dira flamenko tradizionalaren ondarerik puruena eta garaikidetasuna eta transgresioa, artista toledoarra generoan gailentzera eraman duten ezaugarriak.
Gau zoragarri honetan, Israel Fernándezek, genero honen gaurkotasuna ulertzeko ahots ukaezinak, bere errepertorioaren zati handi bat zeharkatuko du, Pura sangre bere azken diskoatartean dela: artistaren albumik intimoena, biltzen dituen letra eta melodietako bakoitzaren benetakotasuna eta maisutasuna erakusten dituena.
Berriki, David Pérez Marín kritikariak honako hau idatzi zuen Mondosonororako: "Israel Fernández, purutasun menderaezina eta flamenkoaren ikono berria eta eztabaidaezina. Ez galdu hari entzuteko aukera, legenda bihurtuko baita egunen batean, eta behin eta berriro aipatuko duzue, pozarren, haren zuzeneko batean egon zinetela".
-
Sidecars
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
MODO AVIÓN TEATRO TOUR
2024-05-18 19:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Juan José Conejo (ahotsa, gitarra), Germán Terroba (baxua), Raúl de Pablos (bateria, koruak), Sergio Valdehita (teklatuak, koruak), Ramiro Nieto (perkusioa), Álvaro Fernández de Escalante (gitarra)
Beren zazpigarren diskoa, Trece, aurkezteko herrialde osoan zehar egindako bira luze baten ondoren, Sidecars taldeak Modo Avión Teatro Tour aurkezten du. Juancho, Gerbass eta Rulyk osatutako pop-rock talde madrildarrak 2019an egin zuen aurreneko bira antzokietan, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Hiri guztietan agortu ziren sarrerak, baita Madrilgo bost antzoki garrantzitsuenetan eta Mexiko Hiriko Roberto Cantoral antzokian ere. (Informazio gehigarria)
-
Idoia
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
GURE AHOTSAK
2024-05-19 19:00
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Idoia Asurmendi (ahotsa, pianoa, gitarra), Karlos Arancegui (bateria), Joanes Ederra (baxua), Ander Ederra (gitarra), Sergio Valdehita (pianoa)
Idoiak Victoria Eugenian estreinatuko du De amar y desandar bere bigarren diskoa. Aramaioko artista maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten abesti berriekin itzuli da. Bidaia bat urte hauetako bizipenetan barrena, non, bere kaligrafia bereziarekin, sentiberatasunez, samurtasunez eta folk, pop edo blues ukituez betetako abestiak hurbiltzen dizkigun berriro.
Idoia euskal musikaren oraina eta etorkizuna da. Emakume konpositoreen belaunaldi berri batek sortutako musika, non ahots propioa duen lore baten moduan nabarmentzen den Aramaiokoa.
-
La Tabernera del Puerto
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
SASIBILL
2024-06-01 - 2024-06-02
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Alegiazko kostaldeko Cantabreda hirian, portuan bertan, Marolaren Taberna dago. Inork ere ez daki nondik etorria den Marola. Dakiten gauza bakarra da negozioa bere senartzat duten Juan de Eguía gaizkileak ordaindu zuela.
Leandro, bertako arrantzalea, Marolaz maitemintzen da. Aldi berean, bere xarmak liluratuta utzi du Abel soinujolea, baina Marola ez da haren gura. Herriko emakumeak nazkatuta daude eta Marolari aurpegiratzen diote hiriko gizonak erotuta dituela, Juan de Eguíaren begirada amorratuaren aurrean.
Helena Gallardo, David Baños, Antonio Torres, Carlos London, Klara Mendizabal, Haizea Muñoz, Ekaitz González de Urretxu eta Iker Casares izango dira Pablo Sorozabalen konpositore donostiarraren zarzuela garrantzitsuenetakoa den La tabernera del puerto zarzuelaren interpreteak. Sasibill orkestrak eta abesbatzak lagunduta, eta Arkaitz Mendozaren zuzendaritza musikalaren eta Josean Garcíaren zuzendaritza artistikoaren pean eskainiko dute, Sasibill Lirika Elkartean 25. urteurrenean.
-
Musikene Barrok Orkestra
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
J.S. BACH ZIKLOA
2024-06-08 19:00
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
Egitaraua:
Johann Sebastian Bach
Bi biolinetarako kontzertua, BWV 1043
I. Vivace, II. Largo ma non tanto, III. AllegroOboerako kontzertua, BWV 1059
Bi klabeetarako kontzertua BWV 1060
I. Allegro, II. Adagio, III. AllegroMusikeneko ikasle eta irakasleek kontzertu honetarako bereziki osatutako orkestra da Musikene Barrok Orchestra. Kontzertu honetako bakarlariak hauek izango dira: Liana Gordjia eta Aitzol Iturriagagoitia (biolin-jotzaileak), Hugo Pérez (oboe-jotzailea) eta Samuel Arroyo eta Xabier Boixet Gonzalez (klabezinistak).
-
William Tyler
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
2024-06-16 19:30
ClubTeatro Victoria Eugenia Antzokia
William Tyler Nashvilleko gitarrista eta konpositorea da. Urte luzez Nashvilleko Lambchop eta Silver Jewish taldeekin birak egin ondoren, 2010ean bakarkako bideari ekin zion gitarrarekin musika instrumentalean jarduteko.
-
Errobi
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Errobi
ADARRA SARIA 2024
2024-06-21 19:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Anje Duhalde (ahotsa, gitarra), Mixel Ducau (ahotsa, gitarra), Txomin Duhalde (bateria), Rèmi Gachis (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua)
Errobi euskal folk-rock bikoteak 2024ko Adarra Saria jasoko du ekainaren 21ean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzoki oholtzan, Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik eta jarraian kontzertua eskainiko du, Txomin Duhalde, Rèmi Gachis eta Iñigo Telletxea musikariez lagunduta.
Agortuta
-
Christina Rosenvinge
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
LOS VERSOS SAFICOS
2024-06-30 19:00
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Christina Rosenvinge (ahotsa, gitarra), Irene Novoa (teklatuak, baxua, koruak), Amaia Miranda (gitarrak, koruak), Xerach Peñate (bateria, koruak)
Christina Rosenvingek Los versos sáficos aurkeztuko du zuzeneko honetan. Safo antzerki proiekturako konposatu zituen kantuak biltzen dituen album honetan, Rosenvingek poeta greko gailenaren bertsoak berrinterpretatzen ditu pop garaikidearen ikuspegitik, Mediterraneoko tradiziotik elektronikora doazen soinuekin.
Safo bere garaian oso ospetsua izan bazen ere, gaurdaino bere obraren erakusgarri txiki bat besterik ez da iritsi. Poema oso bat, osatu gabeko batzuk, eta bertso eta hitz solteak. Rosenvingek material horrekin jolastu eta Afroditaren ereserkia moldatu du, estrofa safikoa mantenduz, eta bertsoekin eta pasarteekin jolastu du beste zortzi kantutan; batzuk jatorrizkoarekiko oso leialak, eta beste batzuk bere bertsoekin konbinatuak, Lesbos uhartean K.a. VII. mendean sortutako eta mendeetan zehar poeta eta artista ugarirengan eragina izan duen espiritu hedonista eta hezigaitza ospatzeko eta berritzeko asmoz.
-
III. Opera eta Zarzuela Lehiaketa
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
OPUS LIRICA
2024-07-13 19:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Aurreko bi faseetan sailkatutako 20 kantarik hartuko dute parte Donostiako Nazioarteko Opera eta Zarzuela III Lehiaketan. Abesteaz gain, parte-hartzaileek ariak antzeztu beharko dituzte epaimahaiaren aurrean. Opus Liricako hainbat kidez gain, nazioarteko opera munduko 3 pertsona garrantzitsuz osatua egongo da epaimahaia. Sariak lanerako kontratuak izango dira eta ikuskizunaren amaieran jakinaraziko dira.
Lehiaketa hau Euskal Herri osoan dagoen opera lehiaketa bakarra da. Lehen bi edizioetan 20 herrialde desberdinetako 100dik gora abeslari aurkeztu ziren. -
Jethro Tull's Martin Barre
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
AQUALUNG 50TH ANNIVERSARY
2024-07-14 19:00
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Martin Barre (gitarra), Dan Crisp (ahotsa, gitarra), Alan Thomson (baxua), Terl Bryant (bateria)
1969an, lau musikari ingelesek osatutako talde batek New Yorkera iritsi eta berealdiko arrakasta lortu zuen Estatu Batuetan. Hurrengo 50 urteetan, talde mitiko honek 65 milioi disko baino gehiago saldu zituen eta jarraitzaile leialak erakarri zituen, mundu osoko rock taldeek eurentzat nahiko lituzketenak! Banda hau Jethro Tull zen.
Aqualungek –Jethro Tullen album guztien artetik ospetsuenak eta ospatuenak ziurrenik– bere 50. urteurrena betetzen du aurten, 1971n kaleratu zenetik. Tullen soinu bereizgarriaren muinean Martin Barre gitarrista dago, ezaguna bere riff historiko, ahalmen handiko akorde eta gainezka egiten duten solo melodikoengatik.
Barre Aqualung legendarioaren 50. urteurrena ospatzen ari da Europan zehar egiten ari den birarekin, eta emanaldi ikusgarria eskainiko du albuma bere osotasunean interpretatzean The Martin Barre Band birako bandarekin batera: Dan Crisp ahots nagusia, Alan Thomson baxuan eta Terl Bryant baterian.
-
Iñaki Salvador
Chillida Leku
TXORIA NUEN MAITE
2024-07-21 19:30
Chillida Leku
Iñaki Salvador -“Txoria nuen maite”
Iñaki Salvador (pianoa, moldaketak, musika-zuzendaritza), Ainara Ortega (ahotsa), Mariá Berasarte (ahotsa), Hasier Oleaga (bateria), Aitor Bravo (bateria), Javier Mayor (kontrabaxua), Ángel Unzu (gitarrak, buzukia, perkusioa).
Iñaki Salvador donostiarra giltzarriada Euskal Herriko musikaren azken hamarkadetan eta, zalantzarik gabe, gure Jazzaren nazioarteko ordezkari garrantzitsuenetako bat. Pianista, konpositore, moldatzaile eta irakasleak piano, harmonia eta konposizioko ikasketak egin zituen, José Antonio Medina eta Jesús González Alonso pianistenedo Francisco Escudero konpositorearen zuzendaritzapean. Musika modernoari eta Jazzari dagokienez, autodidakta izan zen funtsean. Informazio gehigarria.
-
Silvia Pérez Cruz
Kursaaleko AuditorioaKursaal Auditorioa
Toda la vida, un día
2024-07-23 20:00
Kursaaleko AuditorioaKursaal Auditorioa
Sílvia Pérez Cruz: Toda la vida, un día
Sílvia Pérez Cruz (ahotsa, gitarra, teklatuak, sintetizadoreak), Carlos Montfort (biolina, perkusioa, koruak), Marta Roma (biolontxeloa, tronpeta, koruak), Bori Albero (kontrabaxua, koruak)
Silvia Pérez Cruz artista paregabea da. 11 De Novembre (2012) bakarkako bere aurreneko diskoa kaleratu zuenetik, goraipamenak eta arrakastak biltzen jarraitu du. Etengabe eboluzionatzen, ezohiko bideetatik jotzen du beti. Izan ere, harrigarria da estilo desberdinak jorratzeko duen gaitasuna, bereizgarri duen kutsu hori, bere ahots-erregistro miragarri hori eta eszenatokian darion karisma hori inoiz galdu gabe. Berea da, zalantzarik gabe, azken aldiko ahotsik zirraragarrienetako bat.
Abeslaria Iberiako eta Latinoamerikako kantak entzuten hazi zen, eta 4 urte zituela hasi zen musika ikasten. Musika klasikoan eta Jazzean hezi zen. Solfeoa, saxoa, pianoa, kaxa, harmonia, Jazz eta flamenko kantua, inprobisazioa, moldaketak, konposizioa... ikasi zituen, eta Jazz kantuan lizentziatu zen ESMUCen... Informazio gehigarria
-
Trinidad Jiménez + Roberto Nieva 4tet
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
JAZZEÑE (45’ + 45’)
2024-07-24 12:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Trinidad Jiménez
Trinidad Jiménez (flauta, flauta baxua), David Sancho (pianoa, Fender Rhodes, sintetizadoreak), Borja Barrueta del Río (bateria). Informazio gehigarria.
Roberto Nieva 4tet
Roberto Nieva (saxo altua), Xan Campos (pianoa), Thiago Alves (kontrabaxua), Rodrigo Ballesteros (bateria). Informazio gehigarria.
-
Rufus Wainwright
Kursaaleko AuditorioaKursaal Auditorioa
59. JAZZALDIA
2024-07-24 18:30
Kursaaleko AuditorioaKursaal Auditorioa
Rufus Wainwright (ahotsa, pianoa, gitarra)
Rufus Wainwright kanadarra figura paregabea da XXI. mendeko musikan. Bere sorkuntzak oso landuak dira, eta zenbaitetan barrokoak nolabait, eta horregatik egon da beti kultuaren eta herrikoiaren, konplexuaren eta errazaren, komertzialaren eta indiearen arteko erdibidean. Rufusek interpretazioan erakusten duen maisutasuna eta bere konposizioetan nabari zaion talentua gaitasun handiz uztartzen ditu eta, hain zuzen ere, horregatik da artista osatu eta moldakor bat, batere konplexurik gabe aitortzen dituena bere eraginak: folka, ganbera poparen, Broadwayko urrezko aroko musikalak, american songbook, musika klasikoa, eta opera bera ere.
Loudon Wainwright III eta Kate McGarrigle folk abeslarien semea, eta Martha Wainwright abeslariaren anaia, Rufus 6 urterekin pianoa jotzen hasi zen eta 13 urterekin birak egin zituen bere familiarekin. Jaio zenetik artez eta musikaz inguratuta, abeslari, pianista, gitarrista eta konpositore, bere obran eragin liriko nabarmenak sumatzen dira, operatik hasi eta kanta frantseseraino, music-halla eta folka tartean. Bere abestiek maitasunaz, desamodioaz, drogez eta alkoholaz, familiaz… bizitzaz hitz egiten dute. Bere bidean ugariak dira aurkitu dituen eraginak, artistak eta legendak, haien artean Judy Garland, Debbie Harry, Elton John, Leonard Cohen, Neil Young, David Byrne edo Sheryl Crow, Burt Bacharach, Miley Cyrus, Boy George, Joni Mitchell, Pet Shop Boys, Robbie Williams, Billy Joel, Paul Simon, Sting… Hori guztia eta askoz gehiago naturaltasunez batzen du, ia modu organiko batean, Jazzaldiaren 59. edizioan bere ibilbide osoko arrakastak errepasatuz bakarka arituko den jenio honengan. Informazio gehigarria
-
William Parker Duo
San Telmo Museoa
59. JAZZALDIA
2024-07-25 11:00
San Telmo Museoa
WILLIAM PARKER DUO
Eri Yamamoto (pianoa), William Parker (kontrabaxua)
William Parker newyorktarra free Jazzaren garai guztietako kontrabaxu onentzat dute kritikariek. Gainera, artista emankorra, konpositorea, multinstrumentista, idazlea eta pedagogoa da.
Abangoardiako Jazzaren tradizioari gaurkotasuna emateko hainbat proiektu bultzatu ditu, guztiak ere zorrotzak, eta horien artean nabarmentzekoak dira Creative Music Orchestra, The Cosmic Mountain Quartet edo In Order to Survive...
Eri Yamamoto pianista eta konpositore japoniarra Estatu Batuetara joan zen 1995ean. Gaur egun, eta New Yorkeko eszenan egindako ibilbidearen ondoren, bere instrumentuaren interpreterik berezi eta originalenetako bat da.
Azken hiru hamarkadetan, New Yorkeko zirkuituan, Japonian, Kanadan, Afrikan, Jamaikan, Australian eta ia Europa osoan aritu da, jaialdi handiak klubekin edo espazio txikiagoekin tartekatuta... Informazio gehigarria.
-
Noa & The Helldrinkers
Chillida Leku
2024-07-25 12:30
Chillida Leku
Noa Eguiguren (ahotsa), Gonzalo Portugal (gitarra, koruak), Manu Gestido (baxua), Paul San Martín (pianoa, teklatuak, hammond), Ibai Ros (bateria).
Noa & The HellDrinkers talde donostiarrak, 2023an European Blues Challenge lehiaketa ospetsuan lehen saria irabazi ondoren, "Hell's The New Heaven 23/24"birarekin jarraitzendu, Europako hainbat herrialdetan aritzera eraman dituena, besteak beste hauetan:Espainia, Frantzia, Norvegia, Alemania, Txekiar Errepublika, Suitza, Errumania, Poloniaeta Portugal. Informazio gehiago.
Helduak: 14 € (helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Doako Sarrerak kontzertuaren egunean bertan Chillida Lekuko leihatilan jaso daitezke.
13 eta 17 urte bitartekoak: 7 €
0 eta 12 urte bitarteko haurrak: doakoa. Helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Doako Sarrerak Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan jaso daitezke aurrerapenez eta kontzertuaren egunean bertan Chillida Lekuko leihatilan.
-
Mariola Membrives Trio + R.S. Basque Faktor
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
JAZZEÑE (45’ + 45’)
2024-07-25 12:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Mariola Membrives
Mariola Membrives (ahotsa), Gonzalo Navarro (gitarra)
Bere belaunaldiko ahots berritzaile eta transgresoreetako batda Mariola Membrives.Proposamen artistiko freskoa eta nortasun handikoa eskainiz,flamenkoa, Jazza eta sustraimusika uztartzeko duen gaitasun paregabeagatik nabarmendu da Espainiako musikaren eszenan. Informazio gehigarria.
R.S. Basque Faktor
Rubén Salvador (tronpeta, flugelhorn), Julen Izarra (saxo tenorra), Satxa Soriazu (pianoa), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua, baxuelektrikoa), Hilario Rodeiro (bateria). Informazio gehigarria.
-
Marisa Monte
Kursaaleko AuditorioaKursaal Auditorioa
59. JAZZALDIA
2024-07-25 18:30
Kursaaleko AuditorioaKursaal Auditorioa
Marisa Monte (ahotsa, gitarra akustikoa), Eduardo Carvalho “Dadi” (baxua, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa), Davi Pires “Davi Moraes” (gitarra elektrikoa), Romário Junior “Pupillo” (bateria), Angelo Silva “Pretinho da Serrinha” (perkusioa, cavacoa).
Marisa Monte, interprete eta konpositore karioka, bere herrialdeko musikaren ikono bat da, garai guztietako abeslari brasildar handienetako bat. Bere ahots liluragarri, dotore eta leunarekin, mundu osoko entzuleen bihotzak konkistatu ditu. Bere ibilbidean zehar artista moldakorra eta berritzailea dela erakutsi du, tradizioa eta gaurkotasuna nahasteko gai, samba, bossa nova,baiãoa, popa, Jazza eta soula uztartuta. Ukaezina da Brasilgo musikari egiten dion ekarpena eta, zalantzarik gabe, eragin handiena duen artistetako bat da bere herrialdean.
Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea egina du Marisa Montek, eta artista gailenekin kolaboratu du, tartean Caetano Veloso, Gilberto Gil, Cartola, Pixinguinha, Paulinho da Viola, Nando Reis (Titãs), Laurie Anderson, Naná Vasconcelos, Jorge Drexler, Adriana Calcanhotto, Marcelo Yuca eta Seu Jorge. Informazio gehigarria.
-
Potter-Mehldau-Patitucci-Blake
Trinitate Plaza
Youn Sun Nah
2024-07-25 21:00
Trinitate Plaza
Chris Potter (saxoa), Brad Mehldau (pianoa), John Patitucci (baxua), Jonathan Blake (bateria)
Chris Potter, bere belaunaldiko saxofonista garrantzitsuenen artean kokatua, Brad Mehldaurekin, beharbada azken 20 urteetako Jazz pianistarik gailenenarekin elkartu da laukote guztiz berri bat sortzeko, beste bi musikari handi biltzen dituena: John Patitucci kontrabaxuan eta Jonathan Blake baterian...
Youn Sun Nah (ahotsa), Eric Legnini (pianoa, teklatuak), Tony Paeleman (piano, teklatuak)
Youn Sun Nahren ahotsa hunkigarria da, ñabardura, tinbre eta kolorez betea, bere sustrai korearrak eta eragin musikal askotarikoak direla eta. Ezaugarri horiei esker ugariak dira adierazten dituen emozioak, eta abeslari berezi bihurtzen dute, beste abeslari batzuekin nekez konpara daitekeena. Abeslari korearra inprobisatzaile aparta da eta hainbat hizkuntzatan -koreera, ingelesa, gaztelania, portugesa eta frantsesa- abesteagatik ere bereizten da... Informazio gehigarria.
-
Júlio Resende Duo
San Telmo Museoa
59. JAZZALDIA
2024-07-26 11:00
San Telmo Museoa
Júlio Resende Duo
Júlio Resende (pianoa), Bruno Chaveiro (gitarra portugesa)
•“Fado Jazz - Sons of Revolution"
• (duoa gitarra portugesarekin): Júlio Resende Fado Jazz - Piano portugesetik gitarra portugesera
Júlio Resende, pianista adierazkorra eta teknikoki gailena, konpositore sortzailea eta inprobisatzaile bikaina, gaur egun Portugalen gehien ezagutzen den musikarietako bat da, bai bere herrialdean, bai atzerrian.
Lau urterekin hasi zen pianoa jotzen eta ordutik “bere jostailurik gogokoena” dela dio. Bere musikak ez du mugarik, Jazzetik hasita Fadoraino, musika klasikoa, pop-rocka eta elektronika tartean.
Resendek, 40 urte eskas beteak, 10 disko argitaratu ditu dagoeneko. Musikari bikain honen maila eta kalitatea erakusten diguten diskoak dira, bere bilakaera, sormena, ikertzeko duen interes agortezina eta berritzeko duen ausardia islatzen dutenak. Informazio gehigarria.
-
David Sancho + Juan Saiz
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
JAZZEÑE (45’ + 45’)
2024-07-26 12:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
David Sancho
David Sancho (teklatuak), Marta Mansilla (flauta), Jesús Caparrós (baxu elektrikoa), Amara Ríos (biolina), Borja Barrueta (bateria). Informazio gehigarria.
Juan SaizJuan Saiz (saxoak, flauta), Marco Mezquida (pianoa), Eric Surmenian (kontrabaxua), Genís Bagés (bateria). Informazio gehigarria. -
John Zorn at Jazzaldia I
Kursaaleko AuditorioaKursaal Auditorioa
Quatrain / Suite for piano
2024-07-26 18:30
Kursaaleko AuditorioaKursaal Auditorioa
John Zorn at Jazzaldia I
John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor eta polifazetikoa da: konpositorea, moldatzailea, ekoizlea, saxofonista eta multiinstrumentista. Bere izena interprete, konpositore edo ekoizle gisa agertzen da ehunka albumetan...
TERESA DE ÁVILA
Julian Lage (gitarra), Gyan Riley (gitarra)
Julian eta Gyan munduan diren birtuosorik handienetako bi dira gitarran. 2015ean elkartu ziren lehen aldiz Zornen “Bagatelles” proiekturako, eta bikotean egiten dituzten emanaldiak benetako esperientzia transzendente bat dira...
SUITE FOR PIANO
Brian Marsella (pianoa), Jorge Roeder (baxua), Ches Smith (bateria)
Goldberg bariazioetan eta Schoenbergen piano solorako musikan partzialki inspiratua, musika klasikoan eta tradizionalean oinarrituta Zornek egiten duen bertsio pertsonala da Suite For Piano...
-
Federica Michisanti Quartet
Chillida Leku
2024-07-26 19:30
Chillida Leku
Federica Michisanti (kontrabaxua), Louis Sclavis (klarineteak), Vincent Courtois (biolontxeloa), Michele Rabbia (bateria).
Federica Michisantik Italiako talentu berri onenaren Top Jazz sarialortu zuen,baitaSIAE sari berezia erekonposizioaren arloko ikerketaren originaltasunagatik. Hala, horrek eraman zuen, bi urtez jarraian,haizetrio batekosatutako bere taldea zuzentzera; taldeari, Italiako Una Striscia di Terra Feconda jaialdiaren barruan, aparteko gonbidatu batgehitu zitzaion: Louis Sclavis, musikari gailenaeta konpositore birtuosoa. Informazio gehigarria.
-
Marco Mezquida / Gregory Porter
Trinitate Plaza
Marco Mezquida / Gregory Porter
59. JAZZALDIA
2024-07-26 21:00
Trinitate Plaza
Marco Mezquida: Tornado
Marco Mezquida (pianoa), Masa Kamaguchi (kontrabaxua), Ramon Prats (bateria)
Marco Mezquida pianista eta konpositore menorcarrak, 36 urterekin, lan eta errekonozimendu ugari ditu dagoeneko, artista askorentzat bizitza osoko lana izango litzatekeena. Mezquida kultuzko musikaria da nazioartean, inprobisatzaile eta moldatzaile aldabera, pianista birtuosoa eta kamaleonikoa, eta konpositore inspiratua eta bikaina...
Gregory Porter
Gregory Porter (ahotsa), Chip Crawford (pianoa), Emanuel Harrold (bateria), Tivon Pennicott (saxoa), Jahmal Nichols (baxua), Ondrej Pivec (Hammond)
Gregory Porter abeslari dotorea eta sofistikatua da, ahots paregabe, boteretsu, sentsual eta erakargarri baten jabe. Porterren maisutasun bokala, bere intentsitate emozionala, generoak gainditu eta publikoarekin konektatzeko duen trebetasuna, bere figura itzela, bere estilo denboragabea...
-
Júlio Resende Solo
San Telmo Museoa
59. JAZZALDIA
2024-07-27 11:00
San Telmo Museoa
Júlio Resende, pianista adierazkorra eta teknikoki gailena, konpositore sortzailea eta inprobisatzaile bikaina, gaur egun Portugalen gehien ezagutzen den musikarietako bat da, bai bere herrialdean, bai atzerrian.
Lau urterekin hasi zen pianoa jotzen eta ordutik “bere jostailurik gogokoena” dela dio. Bere musikak ez du mugarik, Jazzetik hasita Fadoraino, musika klasikoa, pop-rocka eta elektronika tartean.
Resendek, 40 urte eskas beteak, 10 disko argitaratu ditu dagoeneko. Musikari bikain honen maila eta kalitatea erakusten diguten diskoak dira, bere bilakaera, sormena, ikertzeko duen interes agortezina eta berritzeko duen ausardia islatzen dutenak.
Bere aurreneko hiru lanak Jazz diskoak izan ziren, hirukotean eta laukotean: Da Alma (2007), Assim Falava Jazzatrusta (2009) eta You Taste Like a Song (2011). Informazio gehigarria.
-
Carole Alston
Chillida Leku
2024-07-27 12:30
Chillida Leku
Carole Alston (ahotsa), Enric Peidro (saxo tenorra), Richard Busiakiewicz (pianoa), Ignasi Gonzalez (kontrabaxua), Roger Gutiérrez (bateria).
Washington DCkoa jatorriz, Alstonek, bere ahots bereziarekin, ibilbide profesional luzea garatu du bai Jazzean, mundu osoko jaialdi eta klub ugaritan arituz, bai antzerki musikalean, hainbat musikaletan bere dohain bokalez gain aktore gisa duen talentua erakutsiz, Leonard Bernstein bezalako maisu handien zuzendaritzapean; honek Alstonenganako miresmena agerian utzi zuen askotan. Informazio gehiago.
Helduak: 14 € (helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Doako Sarrerak Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan jaso daitezke aurrerapenez eta kontzertuaren egunean bertan Chillida Lekuko leihatilan.
13 eta 17 urte bitartekoak: 7 €
0 eta 12 urte bitarteko haurrak: doakoa. Helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Doako Sarrerak kontzertuaren egunean bertan Chillida Lekuko leihatilan jaso daitezke.
-
Marcelo Escrich Silent Quartet
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
+ Martín Leiton Quartet
2024-07-27 12:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
Marcelo Escrich Silent Quartet
Marcelo Escrich (kontrabaxua), Luis Giménez (gitarrak), Alberto Arteta (saxo tenorrak, saxo sopranoa), Mikel Andueza (saxo altua, saxo sopranoa). Informazio gehigarria.
Martín Leiton Quartet
Martín Leiton (kontrabaxua), Santi de la Rubia (saxofoia), Toni Saigi (pianoa), Ramón Prats (bateria). Informazio gehigarria.
-
John Zorn at Jazzaldia II
Kursaaleko AuditorioaKursaal Auditorioa
Incerto / Simulacrum
2024-07-27 18:30
Kursaaleko AuditorioaKursaal Auditorioa
John Zorn at Jazzaldia II
John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor eta polifazetikoa da: konpositorea, moldatzailea, ekoizlea, saxofonista eta multiinstrumentista. Bere izena interprete, konpositore edo ekoizle gisa agertzen da ehunka albumetan. Genero ugari landu ditu: jazza, rocka, hardcore punka, musika klasikoa, klezmerra, musika inprobisatua, soinu-bandak...
INCERTO
Julian Lage (gitarra), Brian Marsella (pianoa), Jorge Roeder (baxua), Ches Smith (bateria)
Incerto Jazz modernoaren talde berri eta zirraragarri baten sorrera da...
SIMULACRUM
John Medeski (organoa), Matt Hollenberg (gitarra), Kenny Grohowski (bateria)
Simulacrum baliteke izatea garai guztietako trio neurriz gainekoena, organo batek lideratua...
-
Scofield-Holland Duo / W. Parker
Trinitate Plaza
59. JAZZALDIA
2024-07-27 21:00
Trinitate Plaza
John Scofield - Dave Holland Duo
John Scofield (gitarra), Dave Holland (baxua)
Bi musikari, Scofield eta Holland, gitarra eta baxua, lagunak, bakoitza bere bidetik joan eta zenbaitetan gurutzatu izan direnak: biak, garai desberdinetan, Miles Davisen bandako kide izanak; Miles Davisen omenezko So Near, So Far (Musings for Miles) (1993) diskoan batera arituak; ScoLoHoFo supertaldeko kideak biak, hainbat bira egin eta Oh! (2003) diskoa grabatu zuen taldekoak.
William Parker Quartet
William Parker (kontrabaxua), Rob Brown (saxo altua), Eri Yamamoto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria)
William Parker newyorktarra free Jazzaren garai guztietako kontrabaxu onentzat dute kritikariek. Gainera, artista emankorra, konpositorea, multinstrumentista, idazlea eta pedagogoa da.
-
Marta Sánchez
San Telmo Museoa
59. JAZZALDIA
2024-07-28 11:00
San Telmo Museoa
Marta Sánchez (pianoa)
Marta Sánchez pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi utzi zuen arrastoa New Yorkeko eszenan, bere musika sortzaile, garaikide eta originalarekin. Gainera, azken urteotan, nazioarteko aintzatespena lortu du. Izan ere, gaur egungo Jazzean nabarmentzen hasitako pianista interesgarrienetako bat da.
Sánchez, Fulbright beka bati esker, New Yorkera joan zen 2011n, NYUn Jazz Pianoaren Interpretazioko Masterra egitera. Harrezkero 4 disko argitaratu ditu bere boskotearekin: Partenika (2015), Danza Imposible (2017), El Rayo de Luz (2019) eta SAAM (Spanish American Art Museum) (2022). Guztiek kritika eta prentsa estatubatuarraren laudorioak jaso zituzten, besteak beste, hauenak: The New York Times, Wall Street Journal, Fresh Air, WBGO, DownBeat, All Music eta All About Jazz.
Sánchezek birak egin ditu Estatu Batuetan eta Europan zehar, eta agertoki eta jaialdi ospetsuetan aritu da, besteak beste Madrilgo Jazzaldian, Eurojazzean Mexiko Hirian, Eurojazzean Atenasen, Gasteizko Jazzaldian, Winter Jazz Festivalen New Yorken, eta Nikaragua, Guatemala eta beste leku batzuetako festibaletan. Estatu Batuetan, klub ezagunetan aurkeztu da, besteak beste, Dizzy 's Club, Jazz Gallery, Village Vanguard, Birdland, Blue Note, 55 Bar, Smalls… Informazio gehiago.
-
William Parker Trio
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
59. JAZZALDIA
2024-07-28 12:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia
WILLIAM PARKER TRIO
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamoto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria)
William Parker
William Parker newyorktarra free Jazzaren garai guztietako kontrabaxu onentzat dute kritikariek. Gainera, artista emankorra, konpositorea, multinstrumentista, idazlea eta pedagogoa da...
Eri Yamamoto
Eri Yamamoto pianista eta konpositore japoniarra Estatu Batuetara joan zen 1995ean. Gaur egun, eta New Yorkeko eszenan egindako ibilbidearen ondoren, bere instrumentuaren interpreterik berezi eta originalenetako bat da...
Ikuo Takeuchi
Japonian jaioa baina New Yorken ezarria, hiri horrekin lotura estua duen bateria eta konpositorea da Ikuo Takeuchi...
-
Diana Krall
Kursaaleko AuditorioaKursaal Auditorioa
Diana Krall
59. JAZZALDIA
2024-07-28 17:30
Kursaaleko AuditorioaKursaal Auditorioa
Diana Krall azken hamarkadetako Jazzaren artista ezagunenetako bat da. Bere fintasunak pianoan, bere ahots iradokitzaileak, tonu intimista eta erromantikoak, bere dotoreziak... ospearen goren unera eraman dute. Izan ere, gure garaiko artistarik ospetsuenetako bat da, ez bakarrik Jazzean, baita pop kulturan ere. Ahotsa eta pianoa uztartu dituzten artista handien eragina jaso du Krallek: Carmen McRae, Fats Waller, Sarah Vaughan, Roberta Flack, Nat King Cole, Dinah Washington, Shirley Horn, Aretha Franklin...
Diana Krall Nanaimon jaio zen, Kanadako Columbia Britainiarreko hiri txiki batean. 4 urterekin hasi zen pianoa jotzen eta 15 urte zituela aritzen zen jotzen bertako jatetxe batean. 20ko eta 30eko hamarkadetako teklatuaren maisuak ─Fats Waller, James P. Johnson eta Earl Hinestartean─ sakonetik ezagutzen zituen pianista zen bere aita, eta hark bultzatu zuen Diana musikan bete-betean aritzera. Beka bat jaso zuen Berklee College of Music ospetsuan trebatzeko, eta 1993an bere lehendiskoa argitaratu zuen, Stepping Out. Harrezkero, maisutasunez konbinatzen ditu konposizio berriak edo propioak estandarren berrikuspenekin eta Jazzaren eta herri-musikaren obra betierekoekin, eta beti erakutsi du arreta handia bere errepertorioa lantzeko orduan.
Krall, 1997an Jazzaldian lehen aldiz aritua, Jazzaren ikono bat da, 15 milioi disko baino gehiago saldu dituen izarra, mundu erdia miretsita duena bere talentu itzelarekin, bere musika sotil eta dotorearekin, bere ahots leun eta erakargarriarekin, eta pianoa jotzeko bere modu magistral eta teknika bikainarekin. Informazio gehiago.
-
MAC Saxophone Quartet - Rosario Giuliani
Chillida Leku
THE FUTURE OF TRADITION
2024-07-28 19:30
Chillida Leku
MAC Saxophone Quartet -Rosario Giuliani: The Future of Tradition
Rosario Giuliani (saxofoisopranoa, saxofoialtua), Stefano Pecci (saxofoisopranoa), Luis Lanzarini (saxofoialtua), Alex Sebastianutto (saxofoitenorra), Valentino Funaro (saxofoibaritonoa).
Italiako musikaren ondarenobleenean errotutako diziplina anitzeko proiektuhonekiraganeko estiloa hartzenduJazzaren ohiko inprobisazioaren artearen barruan. Maisulanen milurteko bat, antifonario gregoriar zaharretatik eta Erdi Aroko musika-kodeetatik, kontrapuntu errenazentistaerromatar eta veneziarretik,eta operatik erauziak; Italiako denboran eta soinuan barrena egindako bidaia, tradizioa berritzeko gaitasunagatik nabarmendu diren artistek osorikinterpretatua. Informazio gehiago.
-
John Zorn at Jazzaldia III
Trinitate Plaza
Chaos Magick / New Masada Quartet
2024-07-28 20:00
Trinitate Plaza
John Zorn at Jazzaldia III
John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor eta polifazetikoa da: konpositorea, moldatzailea, ekoizlea, saxofonista eta multiinstrumentista. Bere izena interprete, konpositore edo ekoizle gisa agertzen da ehunka albumetan. Genero ugari landu ditu: jazza, rocka, hardcore punka, musika klasikoa, klezmerra, musika inprobisatua, soinu-bandak...
CHAOS MAGICK
John Medeski (organoa), Brian Marsella (piano elektrikoa), Matt Hollenberg (gitarra), Kenny Grohowski (bateria)
NEW MASADA QUARTET
John Zorn (saxoa), Julian Lage (gitarra), Jorge Roeder (baxua), Kenny Wollesen (bateria)
John Zornen talde berri eta zirraragarria, New Masada Quartet, lau birtuoso bikainen arteko batasun sendoa da, Zornek inoiz izan duen talde onenetakoa...
Zinema
-
Bang! Bang! Zinema (15/06)
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
2024-06-15 19:30
Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra - Teatro Principal
The adventures of Priscilla, Queen of the Desert (Stephan Elliot, 1994) 104’ Australia. Jatorrizko Bertsio Azpitituluduna, gaztelera
Zure saskia
Zure saskia
Zure saskia
Sarrera mugatua
Sarrera mugatua
Sarrera mugatua
Bezero-maiztasuna handia denez, baliabideak askatu behar ditugu. Zure erosketa-leihoa hurrengo bezeroari helaraziko zaio barru.